K Kutxabankeko markaren simboloa

Gizarte jarduketa

Araudia betetzea


ZEHAPENAK 2013 2014 2015
Produktuak/zerbitzuak ematean administrazioak /epaileak ezarritako zigor kopura mila eurotan 0 0 2
Erakundearen produktu eta zerbitzuen araudia ez betetzeagatik administrazioak /epaileak erakundearen kontra ezarritako zigorren balio ekonomikoa (eurotan) 0 0 39.000
Datuak babestearen inguruan administrazioak /epaileak ezarritako zigor kopura 1 0 0
Datuak babesteari buruzko araudia ez betetzeagatik administrazioak /epaileak elkartearen kontra ezarritako zigorren balio ekonomikoa (eurotan) 10.000 0 0

2015. urtean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, alegia, kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren politikak definitzeaz, planifikatzeaz, sustatzeaz eta betearazteaz arduratzen den organismoak, zigor hauek jarri dizkio Kutxabank, S.A.ri:

  • 9.000 euroko isuna, Bankuaren aurrean hasitako zigortzeko prozedura dela eta, komisio bat kobratzeagatik. Instituturen arabera, finantza erakundeak ezin zuen egiaztatu zerbitzua benetan eman zuenik eta, ondorioz, aipatutako komisioa kobra zezakeenik.
  • 30.000 euroko isuna, Bankuaren aurrean hasitako zigortzeko prozedura dela eta, komisio bati lotuta. Instituturen arabera, finantza erakundeak ezin zuen egiaztatu zerbitzua benetan eman zuenik eta, ondorioz, aipatutako komisioa kobra zezakeenik.

Azkenik, arbitraje-prozedura bat aurkeztu da Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordean, komisio bat kobratu izanaren ondorioz.