Gobernu Korporatiboa
Interes taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta prozesuak
Kutxabank Taldeak interes-taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta-prozesu hauek ditu:
- Akziodunak:
Akziodunek Gizarte Estatutuetan eta indarrean dagoen merkataritza araudian jasotako neurriak dituzte; bereziki, Kapital Sozietateen Legea, Administrazio Kontseiluari gomendioak edo argibideak emateko.
Helburu horretarako, Akziodunen Batzorde Orokorrera (sozietatearen organo burujabea) bertaratzeko eta botoa emateko eskubidearen bitartez, akziodunek, Administrazio Kontseiluari Batzorde horretan legalki izandako gehiengoekin hitzartutako gomendioak jakinarazi dakizkio.
Batzorde Orokorra sozietatearen kudeaketa onartzeko eta, Administrazio Kontseiluko kideen kargu uztea eta izendapena lantzeko organo eskuduna da.
- Langileak:
Langileekin elkarrizketak ezartzeko mekanismoei dagokienez, aipatu behar da intranet korporatibo ezberdinak, barne-bilerak eta hainbat barne-postontzi daudela, esaterako, sostenibilidad@kutxabank.es eta solicitudes@kutxabank.es.
- Bezeroak:
Bezeroen eta sozietatearen arteko harremana eta, informazioa, iruzkinak, iradokizunak, etab. lortzea Taldeko enpresa ezberdinetako bezeroen arreta zerbitzuaren bitartez bideratzen da, edo bestela, merkatu ikerketak, kontsultak, inkesta, etab.en bitartez. Hauek, Kutxabankeko Marketing arlotik eta bestelako kanalen bitartez noizean behin aurrera eramaten diren jarduerak dira eta, kanal horiek hauek lirateke: Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren postontzia (web orrialde korporatibotik irisgarria) eta jasangarritasunaren postontzia sostenibilidad@kutxabank.es, Kutxabanken web orriaren bitartez eta postontziaren bitartez iristen da bertara, eta solicitudes@kutxabank.es.
- Hornitzaileak eta enpresa aliatuak:
Hornitzaileen eta enpresa aliatuen arteko harremana eta hauengandik feedback bat lortzea Taldeko enpresa ezberdinen Erosketa eta Kontratazioen arloen eta Kutxabankeko Parte-hartzaileen arloaren bitartez bideratzen dira; talde hauen artean etengabeko harremana dago. Noizean behin, beharrezkotzat jotzen den bakoitzean, informazioa eskuratzeko jarduera zehatzak ere burutzen dira.
Bankuaren jarduerarekin lotuta, interes taldeek adierazten dituzten gaietatik eratorritako alderdi garrantzitsuenak Zuzendaritza Gorenera eta Administrazio Kontseilura eramaten dira, hauei buruz jakin dezaten eta, hala badagokio, neurriak hartu edo aproposak direla uste duten jarduerak martxan jarri ditzaten.
Kutxabank Taldeak bere interes taldeekin ez du Administrazio Kontseiluari buruzko kontsultarik egiten. Aurrez aipatutakoa hala izanik, Akziodunen Batzorde Orokorrak, urtero, Administrazio Kontseiluak egindako sozietatearen kudeaketa ebaluatzen du eta, edozein unetan, kideren bat kargurik gabe utz dezake.
Halaber, baliozko legediak jasotzen duenarekin bat etorriz, aipatutako interes taldeek Administrazio Kontseiluaren aurrean egoki diren erantzukizun akzioak aurkez ditzakete.
Kontsulta prozesu eta komunikazio kanal hauen emaitza bezala, ez da inongo kezka larririk hauteman.