Gobernu Korporatiboa

Ordainsarien politikak

Kutxabank Taldeko sozietate bakoitzaren Gobernu Korporatiboaren urteko txostenean –sozietate bakoitzaren web orrialdean eskuragarri daude–, Gobernu organo nagusien ordainsarien politikei buruzko informazio osoa ematen da.

Kutxabank eta Cajasur

Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsarien Politika Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak (bere funtzioak betez) barne gobernuaren ildo orokorrak formalki ezartzeko tresna bat da, Administrazio Kontseiluko kideen ordainsariei dagokienez. Aipatu Politika Akziodunen Batzorde Orokorraren onarpenaren eraginpean egoten da, gutxienez, hiru urtez behin edo aldatzea beharrezkoa den oro.

Aipatu kontseilarien Ordainsarien Politikak jarraitu beharreko onarpen eta berrikuspen arautegi espezifikoari kalterik egin gabe, honakoa Kutxabank Taldeko Ordainsarien Politikaren Marko Orokorraren parte da eta, beraz, helburu horretarako ezarritako printzipio orokorretan, kontrol-sistemetan eta egiaztapenean parte hartzen du; horrela, Administrazio Kontseiluak, Ordainketen Batzordearen laguntzaz, ordainketen arloan duen gainbegiratzeko eta kontrolatzeko funtzio orokorra bete ahal izango du.

Aipatu Politikan xedatuarekin bat etorriz, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kideek, beren funtzioak betetzearren, Gizarte Estatutuetan eta une bakoitzean indarrean dagoen araudian aurreikusiarekin bat datorren ordainsari bat jasoko dute.

Bertaratze dieta moduan diru kopuru bat jasotzen dute eta, gainera, kopuru finko bat izango dute; honen zenbatekoa Akziodunen Batzorde Orokorreko kideek zehaztuko dute eta, hauek izango dira funtzio exekutiboak dituzten kontseilarien ordainsariarentzat gehieneko zenbatekoa zehaztuko dutenak ere.

Kutxabankentzat, kontseilari karguaren ordainsariaren osagarri hauek ezartzen dira:

  • Dieta Finkoa:

    Urteko sortzapen bezala hartzen da, beraz, Kontseilarien ordezkapen bat badago, ordezkatuari eta ordezkariari dagokion banaketa proportzionala egiten da.

    Ordainketa honela egingo da: %50 ekainean eta gainontzekoa abenduan; Kontseiluak bestelako likidazio modu edo egutegi bat zehazten duenean salbu. Ordezkapen baten kasuan, ordezkatuari, arestian aipatutako banaketa proportzionalaren arabera dagokion zatia batera ordainduko zaio.

  • Bertaratze dieta**:

    Dieten ordainketa hilero egiten da, Kontseilari bakoitza Kontseiluko edo eskuordetutako batzordeetako bileretara bertaratu den aldi kopuruaren arabera. Egun berean Kontseilu edo Batzordeetako hainbat bilera aldi berean gertatuz gero, bertaratutakoek dieta bakarra izango dute.

    Lehendakari, Lehen Lehendakariorde, Bigarren Lehendakariorde edo Kontseilari Koordinatzaile kargua duten kontseilariek (aurrerago adierazitakoa salbu), zenbateko gehigarri bat izango dute, kargu horiei dagokien erantzukizuna dela eta.

* Aurrekoa hala izanik ere, 2019ko abenduaren 26ko Administrazio Kontseiluaren akordioaren arabera, 2020 ekitalditik aurrera aplikatu beharreko arautegia izango da, zenbateko finkoari dagokionez, aipatu zenbatekoa hamabi hilabetetan banatuta ordainduko dela eta 1) eskuordetutako Batzordeetako lehendakariek, Batzorde Betearazlekoak izan ezik, urteko zenbateko finkoaren %5 gehigarria jasoko dutela eta 2), Bigarren Lehendakariordeak eta Kontseilari Koordinatzaileak urteko zenbateko finkoaren %10 gehigarria jasoko dutela, kargu horiei datxekien erantzukizuna dela eta. Gainera, aurrez aipatutako Eskuordetutako Batzorde baten Lehendakari kargua eta Kontseilari Koordinatzaile kargua duen kontseilariak, aipatutako bi gehikuntza portzentajeak pilatuko ditu.

** Aurrekoa hala izanik ere, 2019ko abenduaren 26ko Administrazio Kontseiluaren akordioaren arabera, 2020 ekitalditik aurrera aplikatu beharreko arautegiak, gobernu-organoen saioetako bertaratzeari dagokionez, ezberdintasun hau izango du: Lehendakari, Lehenengo Lehendakariorde edo Kontseilari Koordinatzaile karguak dituzten kontseilariek ez dute zenbateko gehigarririk jasoko, kargu horiei datxekien erantzukizuna dela eta.

Aurrekoa hala izanik eta Sozietatearen Estatutuek jasotakoarekin bat etorriz, kontseilari exekutibo izateagatik Administrazio Kontseilutik zenbatekoak jasotzen dituzten kideek, ezingo dute bertaratze dieta gisa inongo zenbatekorik jaso.

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak, aldizka, ordainsarien politikaren printzipio orokorrak berrikusten ditu eta, honen aplikazioa gainbegiratzen dute.

Bestalde, Kutxabankeko Akziodunen Batzorde Orokorrak, 2019ko abenduaren 19an, Administrazio Kontseiluak aurrez proposatuta (eta Ordainketen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin), Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren Ordainsarien Politikaren azken bertsioa onartu zuen.

Cajasurreko Administrazio Kontseiluko kideek, beren funtzioak betetzeagatik, zenbateko bat jasoko dute (bertaratze-dietaren kontzeptuarekin), zeina Akziodun Bakarrak zehaztuko duen. 2019ko apirilaren 15ean, Akziodun Bakarrak kontseilari guztien (exekutiboak ala ez) ordainsarien zenbateko osoa adostu zuten, 2019ko ekitaldiari dagokiona.

Ez dute bertaratze-dietarik jasoko, Sozietatearen aldetik zenbatekoak jaso izan dituzten Administrazio Kontseiluko kideek, eskuordetutako funtzio exekutiboak burutzeagatik, edo Erakundearekin lan edo merkataritza-harreman bat izan dutenek; Erakunde hori Bankuaren sozietate matrizea edo nagusia izango da.

Cajasurreko Administrazio Kontseiluak, aldizka, ordainsarien politikaren printzipio orokorrak berrikusten ditu eta, honen aplikazioa gainbegiratzen dute.

Bestalde, Cajasurreko Akziodun Bakarrak, 2019ko urriaren 24an, Cajasurreko Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsarien Politikaren azken bertsioaren edukia onartu zuen.

Zuzendaritza Gorena

Administrazio Kontseilua da Erakundeko zuzendaritza goreneko ordainketen politika eta kontratuetako oinarrizko baldintzak onartzearen arduraduna, baita, kargugabetze baten kasuan, balizko konpentsazioak eta kalte ordainak zehaztearen arduraduna ere.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko ordainsarien politikak printzipio hauek babesten ditu:

  • Gardentasuna: barneko partaideen eta kanpoko agenteen aurrean, ekitaldi bakoitzean argitaratutako txosten ezberdinen bitartez eta informazio garrantzitsua gainbegiralearen eskura utziz.
  • Epe luzerako jasangarritasuna: erakundearen gizarte xedearen eta burutzen duen jardueraren ezaugarriekin eta emaitzekin bat etorriz.
  • Arriskuaren kudeaketa zuhurra: barne politika guztiak, ordainsariena ere bai, arriskuak erakundeak berak adierazitako mugaren azpitik mantentzera orientatuta dauden barne prozeduren ezarpenetik, printzipio arautzaileetatik eta jardueraren kontroletatik abiatzen dira.
  • Emaitzekiko lotura: emaitzekin lotura zuzenena duen ordainketaren zatia, ordainketa aldakorra da. Ordainketa finkoa ez bezala, ordainketa aldakorra Zuzendaritzak onartzen du, aldi baterako marko baten barruko helburu ezberdinetan oinarrituz. Hala ere, finkatu ezina da eta ez dauka derrigorrezko izaerarik.
  • Langileen artean konpromisoa eta motibazioa sortzea, erakundearen helburuak betetzean parte hartzeko.
  • Bezeroen kalterako diren balizko interes gatazkak saihestea, barnean, aproposak diren kontrolak eta neurri arintzaileak ezarriz, honi dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Administrazio Kontseiluak, 2019ko maiatzean, Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen proposamenez, Erakundearen ordainsarien politikaren berrikuspena agintzea erabaki zuen, baita araudiarekiko egokitzapena aditu aske bati agintzea ere, Kutxabank Taldeak egindako lanaren lerroari jarraikiz. Proiektu honetarako, J&A Garrigues S.L.P-ren lankidetza izan da, arlo honetan izen oso ona duen enpresa. Lan horretatik lortutako ondorioak onuragarriak dira, ordainsarien arloan aplikatu beharreko araudia betetzeari dagokionez. Halaber, zentzuzko finkatze-perimetroaren parte gisa, Fineco Taldeak Kutxabank Taldeak onartutako marko korporatiboa aplikatzen du, ordainsariei dagokiena.

Kutxabank Gestión

Sozietate kudeatzaileak langileei ematen dien ordainsariaren zenbatekoaren guztizkoa, ordainsari finko batek eta ordainketa aldakorreko zenbateko ez oso esanguratsu batek osatzen dute. Ez dago IKESKek kudeaketaren ordainetan lortutako IICen etekinetako partaidetzan oinarritutako ordainsaririk. Kolektibo bat dago, zeinen jarduerak gertakari material bat izan dezakeen sozietatearen arrisku profilean; bere aldetik aztertzen da.

Ordainsariaren kalkulua antzekoa da pertsona-talde ezberdinetarako. Ordainsari finkoa KUTXABANK GESTION S.G.I.I.C., S.A.U.,-ren lan hitzarmenean arautua dago eta, hala badagokio, goi kargu batzuekin sinatutako banako kontratuetan ere bai. Ondorengoak dira ordainsari aldakorraren funtzionamendu arau nagusiak: ordainsari aldakorraren guztizkoak ez du soldata masaren guztizkoaren %20 gainditzen; maila indibidualean, ezin du ordainsari finkoaren %25 gainditu, halaber, nulua izan daiteke, eta kontrol funtzioak burutzen dituzten pertsonentzat, negozioaren adierazleetan gehiengo bat dago. Urtero, Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak ordainsari aldakorraren proposamena aztertzen du eta aurkeztu egiten da, Administrazio Kontseiluak onar dezan.

Kutxabank Seguros

Administrazio Kontseiluko kideen ordainsaria Kutxabank Seguros osatzen duten Konpainien Kontseiluko Gizarte Estatutuetako 19. artikuluan ezarrita dago:

  • Administratzaile karguko langileek izango duten ordainsarien guztizkoa batzorde orokorrak zehaztuko du eta aldaketarik onartu ezean, indarrean iraungo du; ordainsaria esleipen finko bat izango da.
  • Zehaztutako zenbatekoa Administrazio Kontseiluko kideen artean banatuko da, kontseilari bakoitzari esleitutako funtzioak eta erantzukizunak kontuan hartuz.
  • Administratzaileen ordainsaria proportzionala izango da Sozietatearen garrantzia, une bakoitzeko egoera ekonomikoa eta enpresa konparagarrien merkatuko estandarrekiko. Ezarritako ordainsarien sistema Sozietatearen epe luzerako errentagarritasuna eta jasangarritasuna bultzatzera bideratuta dago eta, gehiegizko arriskuak saihesteko eta emaitza kaltegarria saritzeko neurriak barne hartuko ditu.

Akziodun bakarraren kontseilari dominikalek ez dute inolako ordainsaririk jasotzen beren funtzioak burutzearen ordez. Kutxabank Vida y Pensiones S.A.U. eta Kutxabank Aseguradora S.A.U.-ko Administrazio Kontseiluak, akziodun bakarrak onartutako gehiegizko zenbatekoa banatzeko gaitasunak erabiltzean, Kutxabank S.A.-k erabaki zuen kontseilari askeen (egun, bakarra dago) funtzioen ordezko ordainsariak soilik banatzea.

Kutxabank Taldearen lerroari jarraikiz, Administrazio Kontseiluak, 2019ko ekainean, Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen proposamenez, erabaki zuen J&A Garrigues izendatzea Erakundeko ordainsarien politika eta araudiarekiko egokitzapena berrikusteko arduradun gisa. Berrikuspen horretatik eratorritako ondorioak onuragarriak dira, ordainsarien arloan aplikatu beharreko araudia betetzeari dagokionez.

Ordainsarien politika hauen ondorio gisa, jarraian, ordainsarien arteko ezberdintasuna azalduko da; hain zuzen ere, erakundean soldata onena duen pertsonaren urte osoko ordainsariaren eta taldeko sozietate guztietako langileen batezbesteko ordainsariaren artekoa:

Urteko ordainsariaren guztizkoa: Herrialde bakoitzean, erakundean soldata onena duen pertsonaren urte osoko konpentsazio-ratioa, langile guztien (soldata onena duen langilearena ezik) urte osoko konpentsazioaren erdibidearen aurrean eragiketa esanguratsuak dituztenak*
Erakundea 2018** 2019 Gehikuntza
2018-2019
Kutxabank 3,76 3,39 %-9,71
Cajasur 4,2 3,85 %-8,33
Fineco Taldea 3,32 3,55 %6,93
Kutxabank Gestión 3,4 3,77 %10,88
Kutxabank Seguros 3,66 3,67 %0,27
Harri Taldea 3,64 3,31 %0,27
Norbolsa 3,45 3,35 %-2,90
Gesfinor 3,19 3,17 %-0,63

*Kalkulatzeko, hitzarmenean dauden langileak soilik hartzen dira kontuan.

**2018ko Memorian aurkeztutako informazioa zuzendu da, kalkulua berriz egiteko, erdibideko funtzioarekin eta ez batezbestekoarekin.