Etika eta zintzotasuna

Ustelkeriaren aurkako borroka

Kutxabank eta Cajasur

2013az geroztik, Kutxabankek Zigor Arriskuak Saihesteko Arautegi bat eta Garapenerako Eskuliburuak ditu, zeintzuek programa antolatzaile bat ezartzea ahalbidetzen duten, erakundearen jarduerak kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskua deuseztatzeko.

Aipatu ereduak honako abiapuntuak ditu: egon daitezkeen delituak eta zigor arriskuak, delitua egin daitekeen jardueren zerrendaketa eta erakundean horiek arintzeko ezarritako kontrolen identifikazioa.

Kutxabankek eredu hau bere Talde osora zabaltzeko eta eguneratuta izateko lan egin du.

Halaber, Kutxabank Taldeak Portaera kode bat du; bertan, bere jarduera zuzentzen duten jarduketen printzipio orokorrak biltzen dira, zeintzuek Talde osoan eta bertako langileen eguneroko lanean agerian dagoen zuzentasuna markatzen duten.

Helburu horri laguntzeko, Kanal Etiko bat formalizatu eta ezarri zen. Horri esker, barne eta kanpo araudiaren aurkako jarduera baten berri edo zantzuren bat duen pertsona orok Erakundeari jakinarazi ahal izango dio, kanal aske eta konfidentzial bat erabiliz.

Bestalde, 2019ko ekitaldian zehar, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluko kideek ustelkeriaren aurkako politikei eta prozedurei buruzko informazioa jaso dute, orokorrak eta barnekoak, eta bereziki, Kapital Zuritzearen eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioari buruz.

Halaber, langileentzako honako prestakuntza hau burutu da:

Kapital zuritzearen prestakuntza 2017 2018 2019
Zuzendaritza 22 %0,57 10 %2,56 24 %0,45
Buruzagitza/ Postu Teknikoa 1.746 %45,52 110 %28,13 2.074 %38,96
Administraria / Saltzailea 2.067 %53,88 271 %69,31 3.219 %60,47
Askotariko Lanbideak 1 %0,03 0 %0 6 %0,11
GUZTIRA 3.836 %100 391 %100 5.323 %100

Fineco Taldea

Fineco Taldeak, 2016az geroztik, Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia eta Garapenerako Eskuliburuak ditu, zeintzuek programa antolatzaile bat ezartzea ahalbidetzen duten, erakundearen jarduerak kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskua deuseztatzeko.

Aipatu ereduak honako abiapuntuak ditu: egon daitezkeen delituak eta zigor arriskuak, delitua egin daitekeen jardueren zerrendaketa eta erakundean horiek arintzeko ezarritako kontrolen identifikazioa.

Aurreko atalean aipatu bezala, Fineco Taldeak ere Kanal Etiko bat du. Horri esker, barne eta kanpo araudiaren aurkako jarduera baten berri edo zantzuren bat duen langile orok Erakundeari jakinarazi ahal izango dio, kanal aske eta konfidentzial bat erabiliz.

Bestalde, Fineco Taldeak Administrazio Kontseilutik eskuordetutako organo bat du, zeina Kapital Zuritzearen eta Terrorismoaren KZ/TFP unitatea. Unitate honek hainbat funtzio ditu, besteak beste, KZ/TFP prozeduren eta sistemen eraginkortasuna gainbegiratzea eta kontu-ikuskariarekin ikuskaritzan zehar hautemandako ahultasun esanguratsuei buruz eztabaidatzea, hori guzti hori bere mendekotasunik eza hautsi gabe. KZ/TFP Fineco Taldearen matrizean kokatzen da, Fineco Sociedad de Valores, eta osatzen duten lau taldeak ebaluatzen ditu.

Edonola ere, Fineco Taldeko lau sozietateetako Administrazio Kontseiluak dira kapital zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzio-arloko arduradun nagusiak eta haien funtzioak Kutxabank Taldearen KZ/TFPPren Eskuliburuan zehaztuta daude. Lau Kontseiluetan, KZ/TFPren arloko gai garrantzitsu guztiak eztabaidatzen eta onartzen dira.

Kontseiluei aurkezten zaizkien gai arruntenak honako hauek dira: KZ/TFPren arloko ikuskaritzak eta gainbegiraketak, Urteko Betetze Plana eta horren jarraipena, susmagarri gisa komunikatutako eragiketen tipologia-txostenak, Taldearen KZ/TFPren Eskuliburua, KZ/TFren arriskuaren azterketa, Taldearen osaera (KZ/TFPren arloan), BKOko Ordezkariaren eta kideen izendapena, kanpo-adituaren ondorioak eta gomendioak eta konpontzeko planaren onarpena, eta barne-ikuskaritzaren ondorioak eta gomendioak eta konpontzeko planaren onarpena.

Fineco Taldeko KZ/TFPUk Goi Zuzendaritzako organoen baitan dauden agirien eta txostenen eta gai honen inguruan hartutako erabakien erregistroa gordetzen du.

Fineco Taldeak urteko prestakuntza plan bat egiten du, derrigorrezkoa da parte hartzea eta indarrean dagoen legediaz geroztik egingo da; politikak eta prozedurak, komunikatutako eragiketa susmagarrietan ikusitako KZ/TFren arriskuan eta aldi horretan zehar sortutako alertetan oinarritutako ikuspegi praktiko batekin. Prestakuntzaren helburua langileak trebatzea da, diligentzia egokiaren neurriak aplikatzeko eta KZ/TFren zantzuak dituzten eragiketak hautemateko gai izateko, eta horren aurrean jarduteko (abstentzioa eta komunikazioa). Gainera, Erakundera sartzen diren pertsona guztiek Kutxabank Taldeko KZ/TFPren eskuliburua eta Fineco Taldeko eskuliburu operatiboa jasotzen dute.

KZPUk era aktiboan parte hartzen du prestakuntza-planean (zehazten, sortzen eta ematen). Prestakuntza-plana Taldearen BKOak onartzen du, zeinak saio bakoitzean bere garapenaren jarraipena egiten duen.

Ikastaro bakoitza amaitzean, eskuratutako jakintzen ebaluazio-azterketa bat eta bertaratutakoen erregistro bat egiten da. Jarraian, Fineco Taldean urteko prestakuntza-plana amaitu ondoren lortutako emaitzen xehetasuna erakusten dugu:

PRESTAKUNTZA MOTA DATA HARTZAILEAK FORMATUA IRAUPENA
URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA KZ/TFP 19-azar Fineco Taldeko langile eta agente guztiak On-Line 3 ordu
URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA KZ/TFP 19-aben Fineco Taldearen sozietateetako Kontseilari guztiak Aurrez aurrekoa Ordu 1
MERKATARITZA-TALDEAREN PRESTAKUNTZA PUNTUALA KZ/TFP 19-aben Fineco Taldeko merkataritza-taldea Aurrez aurrekoa Ordu 1

  URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA KZ/TFP URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA KZ/TFP MERKATARITZA-TALDEAREN PRESTAKUNTZA PUNTUALA KZ/TFP
DEITUAK 62 18 32
Langileak 60 0 30
Agenteak 2 0 2
Kontseilariak 0 18 0
BERTARATUTAKOAK 60 18 29
% %96,67 %100,0 %90,63

Ikus daitekeen bezala, Kontseilarien %100ak KZ/TFPrekin lotutako prestakuntza espezifikoa jaso du eta ondoren egindako ebaluazioak soberan gainditu ditu. Halaber, agenteen %100ak eta langileen %96,77ak KZ/TFPrekin lotutako prestakuntza generikoa jaso du eta, parte hartu duten guztiek soberan gainditu dituzte ondoren egindako ebaluazioak. Azkenik, merkataritza-taldearen gehiengoa bertaratu zen abenduan egin zen aparteko prestakuntza-saiora, Fineco Taldean ezarritako prozeduretan aplikatu beharreko diligentzia egokiaren neurriei buruzko ezagutzak indartzeko helburuarekin.

2019ko ekitaldian zehar, ez da ustelkeriarekin lotutako gertakaririk egon eta ez da prozeduraz debekatutako eskudiruko ekarpenik ere egin.

Kutxabank Gestión

“Corporate Defense” Arautegian ezartzen denari jarraikiz, edozeinek jakinarazi beharko dio Barne Kontrolaren Zuzendaritzari, “kanal etikoaren” posta elektronikoko helbidearen bitartez, beren lan ardurak burutzean edozein arau-hauste edo delitu izan daitekeen jarduketa oro, sozietatearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazi bezala.

Harri Taldea

Harri Taldeak kontuan hartzen du kapital zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioari dagokion araudia betetzea, higiezinen aktiboen salmentetan. Halaber, prozedura arautu bat dago “servicer”-ekin, non kudeatzaileak jarraitu beharreko prozedurak deskribatzen diren, baita gainbegiratzeko eta kontrolatzeko mekanismoak ere.

Norbolsa

Norbolsak Zigor Arriskua Kudeatzeko eskuliburua eta salaketak egiteko kanal bat ditu, erakundeko langileek salaketa egokiak bidera ditzaten.

2019ko azaroan, Norbolsako 38 pertsonak kapital zuritzeari eta terrorismoaren finantzaketari buruzko prestakuntza jaso dute, ordubeteko iraupenarekin.

Halaber, Administrazio Kontseiluko 7 kidek aipatu prestakuntza 2018 urtean jaso zuten.

Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-ek Zigor Arriskuak Saihesteko eskuliburu bat du; bertan, Konpainiaren arriskuak antolatzeko, saihesteko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eredua ezartzen da, baita salaketak egiteko kanal bat ere (Kanal Etikoa), langileek Zigor Arriskuaren Arautegiaren arau-hausteen berri eman dezaten, modu konfidentzialean.

2019 urtean zehar, honako prestakuntza hau burutu da:

PRESTAKUNTZA MOTA DATA HARTZAILEAK FORMATUA IRAUPENA
URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA KZ/TFP Hainbat saio ekaina eta urria artean Langileak Aurrez aurrekoa 2 ordu

2019
DEITUAK 47
Langileak 47
Agenteak 0
Kontseilariak 0*
BERTARATUTAKOAK 47
% %100

*2018ko abenduan KZTFPri buruzko prestakuntza eman zitzaien Kutxabank Vida y pensiones eta Kutxabank pensiones-eko Kontseilariei.

2019 urtean, erakundeek merkaturatutako produktuetan, araudian edo kontseilarietan aldaketarik egon ez denez, ez zaie prestakuntzarik eman bertako kontseilariei.

Kutxabank Taldeko enpresa batean ere ez da ustelkeriarekin lotutako gertakaririk egon eta ez zaie finantza edo gauzazko ekarpenik egin lotetsitako alderdiei edo erakundeei.