Etika eta zintzotasuna
Etika eta zintzotasunari buruzko gaien inguruko aholkularitza eta salaketa
Kutxabank, Cajasur eta Fineco
Kutxabank eta Cajasurreko Araudia Betetzea eta Kontrolaren unitatea eta Fineco Taldeari dagokion unitatea araudiari buruzko aholkularitza eskaintzeaz arduratuko dira, baita legezko betebeharrak betetzea sustatzeaz eta arauaren eta barne-politiken aurkako portaerak saihesteaz ere; betiere, Kutxabank Taldearen zuzentasun kultura bultzatzearen alde eginez.
Betetze-sistema honek erakundearen konpromisoaren oinarrietako bat osatzen du, hau da, bere jarduera eta negozio guztiak portaera etikoaren arau zorrotzen arabera burutzea. Funtzio honek honako eremuetan burutzen ditu bere zereginak:
- Prebentziozko ekintzak: politikak eta prozeduren garapena ezartzen ditu, negozio unitateak aholkatzen ditu, betetzearen kontuetan taldeak osatzen ditu.
- Hautemate eta kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak hauteman, ebaluatu eta arintzeko neurriak garatzen ditu.
- Gainbegiraleekin harremanak izateko ekintzak.
- Prozesu eta prozeduretako aldaketetara zuzendutako ekintzak eta proiektuak.
Arau berriak argitaratu, proiektu berriak garatu edo produktu berriak ateratzen badira, Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren arloak aholkularitza-funtzio bat betetzen du, horiek ezartzeaz arduratuko diren hainbat arloei zuzendua.
Salaketen kanalaren bitartez proposatutako gaiekin eta bezeroek egindako salaketa eta demandekin, Araudia Betetzearen unitateek gerta daitezkeen arau-hausteen arrisku-diagnosi bat egiten dute; ondoren, barne-politika, -arau eta -prozesuetan egin beharreko aldaketak eta ekintzak proposatzen dituzte.
Zigor Arriskua Kontrolatzeko Eredua garatu eta onartzeari esker, Finecoko kanal etikoaren edukia indartu egin da; tresna honetan babesten da irregulartasunak eragin ditzaketen portaerak edo legearen edo arauen aurkako jarduerak komunikatzeko.
Araudia Betetzearen Unitatea izango da komunikazio hauen hartzailea; e-mail bidezko helbide honetara igorriko zaio: canaletico@fineco.com, edo bestela, horretarako sortu den inprimakia eskura emango zaio.
Kutxabank Gestión
5/2010 Lege Organikoak, Zigor Kodearen aldaketa, pertsona juridikoen zigor erantzukizunaren inklusioarekin sartu zuen. Hori dela eta, pertsona juridiko edo langile baten legezko ordezkariek, administratzaileek edo ahaldunek delitu bat egiten dutenean, honekin behar bezalako kontrol bat jarraitu ez bada, pertsona fisikoarekin batera pertsona juridikoak ere zigor erantzule bezala “erantzungo” du, baldin eta delituzko ekintza bere onerako burutu bada. Halaber, 1/2015 Lege Organikoak delituzko jarduketaren kontzeptua sartu zuen, erakundearen onerako (zuzenean ala zeharka), baita betetzeko programak ere, erakundearen erantzukizun penala salbuesteko arrazoia izan daitezkeen delituak saihesteko.
Araudia betetzeko, Kutxabank Gestión-eko “Corporate Defense” prestatu da.
“Corporate Defense” Arautegiaren menpe dauden pertsonek, Barne Kontrolaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko die, “kanal etikoaren” posta elektronikoko helbidearen bitartez, beren lan ardurak burutzean edozein arau-hauste edo delitu izan daitekeen jarduketa oro, sozietatearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazi bezala.
Norbolsa
Norbolsak Zigor Arriskua Kudeatzeko eskuliburua eta salaketak egiteko kanal bat ditu, erakundeko langileek salaketa egokiak bidera ditzaten.
Kutxabank Seguros
Kutxabank Seguros-ek arauak Betetzen direla Egiaztatzeko Sistema eraginkor bat du: erakundearen egituran eta erabakiak hartzeko prozesuan txertatua dago eta beharrezko prozesuez eta prozedurez osatuta dago, bai araudia betetzen dela berrikusteko, bai betetze horretan egon daitezkeen desbideratzeak identifikatzeko eta hala dagokionean arau-hauste horiek konpontzeko planak zehazteko ere.
Gainera, Kanal Etiko bat du, zeinak Langile guztiei aukera ematen dien, modu konfidentzialean, kontrol-organoari (Betetzen dela Egiaztatzeko Funtzio Garrantzitsua) irregulartasunen edo legearen edo arauen aurkako jardueren berri emateko.
Erabilgarri dauden kanalen bitartez, Kutxabank Taldeko enpresa batean ere ez da portaera ez-etikorik, legez kontrakorik edo erakundearen zuzentasunarekin lotutakorik hauteman.