Gobernu Korporatiboa

Erakundeko Gobernuaren egitura

Osaera eta funtzioak

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko administrazioa, kudeaketa eta kontrola hurrengo Gobernu Organoei dagozkie:

Kutxabank
  • Akziodunen Batzorde Orokorra
  • Administrazio Kontseilua eta eskuordetutako batzordeak:
    • Batzorde betearazlea.
    • Arriskuaren kontroleko batzordea.
    • Izendatze Batzordea.
    • Ordainsarien Batzordea.
    • Ikuskaritza eta Betetze Batzordea.
  • (Akziodun bakarra)
  • Administrazio Kontseilua eta eskuordetutako batzordeak:
    • Batzorde betearazlea.
    • Arriskuaren kontrolaren batzordea.
    • Izendapenen eta Ordainketen Batzordea.
    • Ikuskaritza Batzordea.
Cajasur
  • Akziodunen Batzorde Orokorra (Akziodun bakarra)

Jarraian, aipatutako Gobernu Organoen funtzio nagusiak deskribatzen dira, generikoki:

1) BATZORDE OROKORRA (AKZIODUN BAKARRA CAJASURREN KASUAN)

Batzorde Orokorra, behar bezala deitu eta osatutako akziodunen bilera da. Bertan hitzartutakoa akziodun guztientzat derrigorrezkoa izango da, disidenteak eta bertan ez daudenak barne, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta jarduerei kalterik egin gabe.

Batzorde Orokorrak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzorde Orokorra, nahitaez urtean behin elkartzen da, ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteren barruan.

2) ADMINISTRAZIO BATZORDEA

Administrazio Batzordea Sozietatea zuzendu, administratu eta ordezkatzeaz arduratzen den organoa da, beti ere, Akziodunen Batzorde Orokorrari dagozkion atribuzioei kalterik egin gabe. Administrazio Kontseiluaren Arautegiak, alde batetik, Kontseiluaren, bere karguen eta eskuordetutako batzordeen barne-funtzionamenduari eta -araubideari dagozkion arauak eta bestetik, kideen portaera-arauak barne hartzen ditu. Orokorrean, hilean behin elkartzen da.

Administrazio Kontseiluaren egungo osaera, aipatu batzorde ezberdinak eta hauen funtzio guztiak honako web-helbideetan kontsulta daitezke:


Bi sozietateetako Administrazio Kontseiluak, bere gaitasun guztiak edo batzuk, osatutako Batzordeei eskuordetu diezazkieke; era guztietako botere orokor edo bereziak (ordezkatzeko ahalmenarekin edo ez) emateko eta ezeztatzeko aukera ere izango dute. Halaber, Kontseiluak eta Batzorde Exekutiboak botere orokor edo berezi guztiak eskuordetu edo eman ditzakete, goi-zuzendaritzaren edo langile edo hirugarren batzuen esku utziz, ekonomia, ingurumen eta gizarte jitea duten gaietarako.

Azkenik, hurrengo kargu exekutibo edo ekonomia, ingurumen eta gizarte gaietan erantzukizuna duten kargu hauek daude, zuzenean Administrazio Kontseiluari eta Batzorde Exekutiboari helarazten zaizkionak:

Kutxabank
  • Lehendakari Exekutiboa (Gregorio Villalabeitia Galarraga jauna), Administrazio Kontseiluko hierarkian gainean dagoena.
  • Kontseilari Ordezkaria (Francisco Javier García Lurueña jauna), negozioaren ohiko kudeaketaren ardura dauka, funtzio exekutibo handienekin.
Cajasur
  • Presidentea (Francisco Javier García Lurueña jauna), Administrazio Kontseiluko hierarkian gainean dagoena.
  • Kontseilari Ordezkaria (Jose Alberto Barrena Llorente jauna), negozioaren ohiko kudeaketaz arduratuko da, funtzio exekutibo handiekin.

Kontseilua Sozietatearen interesak eskatzen duen bezain beste eta bere funtzioak eta atribuzioak betetzeko beharrezkoa den beste elkartzen da; bereziki, sozietatearen kontuak eta hauen eboluzioa ikuskatzeko, kontrol neurriak gainbegiratzeko eta beharrezkotzat jotzen diren bestelako edozein gai lantzeko; gutxienez, hiru hilean behin elkartzen da.

Bestetik, Kutxabank Taldearen gobernuko organoen osaera, sexuaren arabera, hurrengoa da:

ÓRGANOS DE GOBIERNO KUTXABANK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 13 3 16 12* 3 16** 11  4 16**
Batzorde betearazlea 8 0 8 8 0 8 6 1 7
Arriskuaren kontroleko batzordea 6 1 7 6 1 7 6 1 7
Ikuskaritza eta Betetzea egiaztatzeko Batzordea 2 3 5 2 3 5 1 3 4
Izendatze Batzordea 3 1 4 3 1 4 2 1 3
Ordainsarien Batzordea 3 1 4 3 1 4 3 1 4

*Zuzendutako datua, 2019ko Memoriari dagokionez, 2020.12.31n plaza bat egoteagatik.

** Guztizko kopurua Administrazio Kontseilurako ezarritako kontseilari-kopuruari dagokio, plaza bat libre egon arren: hori dela eta, gizon-emakumeen batura partziala 15 da.

***Aurkeztutako taulak 2020ko abenduaren 31n indarreko lanpostua duten kontseilariak identifikatzen ditu. Hori dela eta, honakoa argitu behar da:

2020ko apirilaren 30ean, estatutuetan jasotako eperako, Rosa María Fátima Leal Sarasti andrea Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide, Administrazio Kontseiluko Lehenengo Lehendakariorde eta Batzorde Exekutiboko kide izendatu zuten.

Jesús María Herrasti Erlogorri jauna kontseilaria izan zen 2020ko ekainaren 25era arte; egun berean, Ricardo del Corte Elduayen jauna izendatu zen Administrazio Kontseiluko kide gisa.

José Antonio Ruiz-Garma Martínez jauna kontseilaria izan zen 2020ko azaroaren 27ra arte, beraz, data horretatik 2020ko abenduaren 31ra arte plaza bat hutsik egon zen. Jasangarritasunaren Memoria hau onartzen den egunean, plaza hori oraindik betetzeke dago (lekua betetzeko egoki diren prozesuei ekin zaien arren).

2020ko azaroaren 27an, José Antonio Ruiz-Garma Martínez jaunak Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kide izateari utzi zion eta, ondorioz, baita Batzorde Exekutiboko eta Izendapenen Batzordeko kide izateari ere. Jasangarritasunaren Memoria hau onartzen den egunean, batzorde horietan oraindik plaza bat libre dago. Halaber, bete gabe jarraitzen du Jesús María Herrasti Erlogorri jaunak 2020ko ekainaren 25ean Ikuskaritza eta Betetze Batzordean libre utzi zuen lekuak, Administrazio Kontseiluko eta aipatu Batzordeko kide gisa.

Aurreko guztiaren ondorioz, Administrazio Kontseilurako, Batzorde Exekutiborako, Izendapenen Batzorderako eta Ikuskaritza eta Betetze Batzorderako adierazi diren gizon-emakumeen kopurua aldi baterako da, aipatu postuak bete arte.

Kutxabank S.A.-ren Administrazio Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 28an egindako saioan hartutako erabakia dela eta, Jasangarritasun Memoria hau onartzen den egunean, Arriskuaren Kontrolerako Batzordea bederatzi (9) kidez osatuta dago (zazpi [7] izan beharrean), 2 kontseilari aske gehitu baitira.

Halaber, Kutxabank S.A.-ren Administrazio Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 28ko saio berean hartutako erabakia dela eta, Jasangarritasun Memoria hau onartzen den egunean, Ordainketen Batzordea bost (5) kidez osatuta dago (lau [4] izan beharrean), kontseilari aske bat gehitu baita.

Hori guztia dela eta, Ordainketen Batzorderako eta Arriskuaren Kontrolerako Batzorderako adierazitako gizon-emakumeen kopurua eta taulan adierazitako batzorde horien kide guztien kopurua ezberdina izango da 2021eko ekitaldiko Jasangarritasunaren Memorian.

Beste alde batetik, gobernu korporatiboaren urteko Txostenean, Gobernu Organoen osaerari buruzko xehetasun gehiago ematen dira.

http://www.kutxabank.com/cs/Satellite/kutxabank/es/informacion_para_brinversores/informacion_financiera_0/informe_anual_gobierno_corporativo

Cajasurreko Kontseiluaren eta bere batzorde ezberdinen osaera honakoa da:

CAJASURREKO GOBERNU ORGANOAK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 7 1 8 7 1 8 6 0 6
Batzorde betearazlea 4 0 5 4 0 5 3 0 3
Arriskuaren kontroleko batzordea 2 1 3 2 1 3 3 3
Ikuskaritza Batzordea 2 1 3 2 1 3 3 0 3
Izendatze eta Ordainsari Batzordea 3 0 3 3 0 3 3 0 3

2020ko ekitaldian zehar, honako aldaketak egon dira Bankuaren Gobernu Organoaren osaerari dagokionean:

  • Martxoaren 12an, Ignacio María Echeberria y Monteberria jaunak Bankuko Administrazio Kontseiluko kide izateari utzi zion, eta ondorioz, baita Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko kide izateari ere.
  • Martxoaren 18an, Administrazio Kontseiluak Izendapenen eta Ordainketen Batzordean libre zegoen postua betetzea erabaki zuten eta María Carmen Gallastegui Zulaikari esleitu zioten.
  • Azaroaren 9an, Bankuko Akziodun Bakarrak, hautaketa-prozesu baten ondoren, Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak Administrazio Kontseiluak egindako proposamenari emandako oniritziarekin eta eskumena duen agintari gainbegiralearen eragozpenik gabe, Juan María Román Gonçalves jauna Administrazio Kontseiluko kide berri gisa izendatzea erabaki zuen.
  • Halaber, azaroaren 19an, María Carmen Gallastegui Zulaika andreak Administrazio Kontseiluko kide izateari utzi zion eta ondorioz, baita Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko, Ikuskaritza Batzordeko eta Arriskuaren Kontrolerako Batzordeko kide izateari ere.
  • Egun horretan bertan, Administrazio Kontseiluak Juan María Román Gonçalves jauna izendatu zuen aurreko hiru Batzordeetako kide gisa.

Beste alde batetik, gobernu korporatiboaren urteko Txostenean, Gobernu Organoen osaerari buruzko xehetasun gehiago ematen dira.

https://portal.cajasur.es/cs/Satellite/cajasur/es/particulares-0/sobre-cajasur/informacion-para-inversores-0/informe-anual-de-gobierno-corporativo-0/generico

Fineco Taldea

Fineco Taldearen administrazio, kudeaketa eta kontrol-lanak Sozietate bakoitzeko Akziodunen Batzar Nagusiei (edo Akziodun barrak, egoki dena), horietako Administrazio Kontseiluei eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeari –Fineco Taldearen mailan ezarria– dagozkie, bakoitzaren eskumenen esparruan.

Administrazio Kontseiluak Fineco Taldeko ordezkapenaren eta administrazioaren organo gorena osatzen du eta, baliozkoa den legediak eta Gizarte Estatutuek une bakoitzean ezartzen ditu bere ahalmenak. Finecoko Administrazio Kontseiluak barne funtzionamendu eta erregimen arauak zehazten dituen Araudi bat du, aplikagarriak diren lege eta estatuko xedapenen arabera, kideei aplikatu beharreko jokaera printzipioak eta eskubide eta betebeharrak zehazten dituena.

Fineco Taldearen Kontseilua Sozietatearen interesak eskatzen duen bezain beste eta bere funtzioak eta atribuzioak betetzeko beharrezkoa den beste elkartzen da; bereziki, Sozietatearen kontuak eta hauen eboluzioa ikuskatzeko, kontrol neurriak gainbegiratzeko eta beharrezkotzat jotzen diren bestelako edozein gai lantzeko; gutxienez, hiru hilean behin elkartzen da.

Fineco Taldeko Gobernu Organoen araudia eta osaera bere web orrialde korporatiboan jasota ageri da (www.fineco.com), Gobernu Korporatiboari eta Ordainketen Politikari dagokion atalean.

Finecoko Administrazio Kontseiluak, urtero, Administrazio Kontseiluko Lehendakariaren jarduera ebaluatzen du.

Fineco Taldeko Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonak Akziodunen Batzorde Orokorrak izendatuak dira; aldiz, Eskuordetutako Batzordeak osatzen dituztenak Administrazio Kontseiluak hautatzen ditu, bere kideen artean.

Izendapen hauek aipatutako erakundeetako Gizarte Estatutuen arabera gauzatzen dira, Izendapenen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin (Izendapenen eta Ordainketen Batzordea).

Fineco Taldeko matrizearen gobernu-organoen osaera honakoa da, generoaren arabera banakatuta:

2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 6 1 7 6 1 7 6 1 7
Zuzendaritza Batzordea 5 2 7 5 3 8 5 3 8
Izendatze eta Ordainsari Batzordea 3 0 3 3 0 3 3 0 3

*Fineco Taldeko Matrizearen datuak

Kutxabank Gestión

Kutxabankeko administrazioa, kudeaketa eta kontrola, bakoitzaren gaitasunen arloan, Akziodun Bakarrari, Administrazio Kontseiluari, Ikuskaritza Batzordeari eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeari dagozkie

Honako funtzioak ditu:

  • Administrazio Kontseilua:

    Sozietateko erabaki-organo gorena da, legeak eta estatutuek Sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza agintzen baitiot.

  • Ikuskaritza Batzordea:

    Barne-organo iraunkorra da, funtzio exekutiborik gabea. Bere jarduketa-esparruaren baitan, informatzeko, aholkatzeko eta proposamenak egiteko ahalmenak ditu eta Gizarte Estatutuetan, Administrazio Kontseiluaren Arautegian, bere Arautegian eta aplikatu beharreko legedian barne hartutako arauek zuzenduko dute.

  • Ordainketen eta Izendapenen Batzordea:

    Barne-organo iraunkorra da, informazio- eta kontsulta-izaerakoa, funtzio exekutiborik gabea. Bere jarduketa-esparruaren baitan, informatzeko, aholkatzeko eta proposamenak egiteko ahalmenak ditu eta Gizarte Estatutuetan, Administrazio Kontseiluaren Arautegian, bere Arautegian eta aplikatu beharreko legedian barne hartutako arauek zuzenduko dute.

  • Kontrolaren Batzordea:

    Araudia Betetzea eta Arriskuen Kudeaketaren Unitateei esleitutako prozeduren betetze-graduari dagokion jarraipena egiteaz arduratzen den organoa da. Halaber, Barne Ikuskaritzako Unitatearen gomendioen betetze-mailaren jarraipena ere egingo du.

  • Inbertsioen Batzordea:

    IKE eta zorro berrietarako inbertsioak proposatzeaz arduratzen da, kasu bakoitzean, Arriskuen Estrategia eta Kontrola argi eta garbi adieraziz. Derrigorrezkoa izango da Kontrolaren Batzordeak proposamen guztiak balioztatzea.

  • GAI batzordea:

    Ekonomia, ingurumen eta gizarte-gaiei buruzko erabakiak hartzeaz arduratzen den organoa da.

Honako funtzioak ditu:

  • Kutxabank Gestión-en baitan, gizartearekiko arduratsuak diren inbertsioen politikak proposatzea eta zehaztea.
  • Batzordean zehaztutako gizartearekiko arduratsuak diren inbertsioen politikak ezartzea.
  • Gizartearekiko arduratsuak diren inbertsioen kudeaketa eta kontrolaren jarduketa-lerroak ezartzea, behar bezala gauzatzeko. Hala nola:
    • Aktibo mota bakoitzarentzat bazterketa zerrenda bat ezartzea.
    • Errenta aldakorrerako, engagement irizpideak zehaztea.
    • Errenta aldakorrerako, botoa eskuordetzeko irizpideak zehaztea.
  • UNPRIra atxikitzetik edo aplikatu beharreko araudi edo berrikuntzetatik eratorritako betebeharren jarraipena eta koordinazioa egitea, hala badagokio, gizartearekiko arduratsua den inbertsioaren esparruan.
  • Administrazio Kontseiluari jakinaraztea eta, hala badagokio, gizartearekiko arduratsua den inbertsioaren arloko jarduketa-lerroen onarpena bere menpe uztea.

Administrazio Kontseiluak botere orokor edo berezi guztiak eskuordetu edo eman ditzakete, goi-zuzendaritzaren edo langile edo hirugarren batzuen esku utziz, ekonomia, ingurumen eta gizarte jitea duten gaietarako.

Kutxabank Gestión-eko Administrazio Kontseiluko Presidenteak ez dauka Sozietateko Lehendakari Exekutiboaren izaera. Hala ere, Administrazio Kontseiluak kontseilari ordezkari bat edo gehiago izendatu ahal izango ditu, eta bertan eskuordetuko dira legearen eta estatutuen arabera Administrazio Kontseiluari dagozkion funtzio guztiak, eskuordetu ezin diren gaiak izan ezik.

Kontseilari Ordezkaria, eskuordetzearen ondorioz eta Administrazio Kontseiluaren menpe egonik, Sozietatearen egunerokotasuneko eragiketen eta Sozietatearen funtzio exekutibo gorenen arduraduna izango da, Administrazio Kontseiluaren aurrean dituen erantzukizunei kalterik eragin gabe.

Kutxabank Gestión-en gobernu-organoen osaera honakoa da, generoaren arabera banakatuta:

2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 5 0 5 5 0 5 5 0 5
Ikuskaritza eta Betetzea egiaztatzeko Batzordea 2 0 2 2 0 2 2 0 2
Izendatze eta Ordainsari Batzordea 3 0 3 3 0 3 3 0 3

BESTE BATZORDE BATZUK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Kontrolerako Batzordea 4 4 8 4 4 8 4 4 8
GAI batzordea 6 1 7 6 2 8 6 3 9
Kutxabank Seguros

Kutxabank Aseguruetako administrazioa, kudeaketa eta kontrola Administrazio Kontseiluari, Ikuskaritza Batzordeari eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeari dagozkie.

Administrazio Kontseilua ordezkaritza, gobernu eta kudeaketa organoa da, eta erakundearen politika guztiak eta gobernu-eredua onartzeko azken erantzukizuna duena da. Kontseiluko kide batek ere ez dauka kargu exekutiborik eta ez dago Kontseilari Ordezkariaren irudirik, Kutxabank Vida y Pensiones-eko Zuzendari Nagusia izan ezik, zeina aldi berean Kutxabank Aseguradora-ko Ahaldun Nagusia den, ekonomia, ingurumen eta gizarte-gaiei dagozkien erantzukizunak dituena. Zuzendaritza Nagusia zuzenean Administrazio Kontseiluaren menpe dago eta Zuzendaritza Batzordea osatzen du Arloko Zuzendariekin batera, zeintzuek Zuzendaritza Nagusiaren mende dauden.

Zuzendaritza Nagusiak erakundeko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki estrategikoak egikaritzen direla ziurtatzeko erantzukizuna dauka eta, horretarako, Zuzendaritza Batzordeari erabaki horiek jakinaraziko dizkio eta hauen egikaritzea koordinatuko du. Helburu horrekin, urtero, erakundearen Kudeaketa Plana egiten du, zeina Administrazio Kontseiluak onartzen duen. Aipatu Planean garai horretarako aurreikusitako ekintzak biltzen dira. Zuzendaritza Batzordea Kudeaketa Planean aurreikusi gabeko edozein jarduera koordinatzeaz eta egikaritzeaz ere arduratzen da.

Beste alde batetik, Kutxabank Seguros-eko gobernu-organoen osaera honakoa da, generoaren arabera banakatuta:

GOBERNU ORGANOAK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 5 1 6 5 1 6 6 1 7
Ikuskaritza Batzordea 2 0 2 2 0 2 3 0 3
Izendatze eta Ordainsari Batzordea 3 0 3 3 0 3 3 0 3
Gesfinor

Gesfinorreko administrazioa, kudeaketa eta kontrola, bakoitzaren gaitasunen arloan, Akziodunen Batzorde Orokorrari eta Administratzaile Bakarrari dagozkie. 2020/12/31n, sozietateko administratzaile bakarra gizonezkoa da.

Batzorde Orokorra, behar bezala deitu eta osatutako akziodunen bilera da. Bertan hitzartutakoa akziodun guztientzat derrigorrezkoa izango da, disidenteak eta bertan ez daudenak barne, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta jarduerei kalterik egin gabe.

Batzorde Orokorrak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzorde Orokorra, helburu horretarako aurrez deitua, nahitaez urtean behin elkartzen da, ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteren barruan.

Akziodunen batzar orokorra, 2020ko ekitaldiaren itxieran, Kutxabank S.A. eta Kartera 1, S.L.-k osatzen dute.

Administratzaile Bakarra Sozietatea zuzendu, administratu eta ordezkatzeaz arduratzen da, beti ere, Akziodunen Batzar Orokorrari dagozkion atribuzioei kalterik egin gabe. Orokorrean, urtean behin elkartzen da.

Sozietateak ez die inolako ordainketa edo prestaziorik egiten administratzaile bakarrari edo batzar orokorreko kideei.

Higiezinen taldea

Hurrengoa da higiezinen taldeko sozietate bakoitzaren gobernu egitura:

Sozietatea Administrazio Organoa
HARRI HEGOALDE 2, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI IPARRA, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI HEGOALDE AKTIBO HIGIEZINAK, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI HIGIEZINAK S.A.U. Administrazio Kontseilua
COMPAÑIA PROMOTORA Y DE COMERCIO DEL ESTRECHO S.L. S.L. (CPCE) Erkidetutako administratzaileak
GOLF VALLE ROMANO S.L.. (GOLF VR) Erkidetutako administratzaileak
GPS MAIRENA EL SOTO S.L. Erkidetutako administratzaileak
VIANA LABORANTZA AKTIBOAK S.L. Erkidetutako administratzaileak

Higiezinen Taldeko sozietate bakoitzaren gobernu organoen osaera, generoaren arabera xehatua, honakoa da:

GOBERNU ORGANOAK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administratzaile Erkidetuak dituzten Sozietateak 1 1 2 1 1 2 1 1 2
Administrazio Kontseilua duten Sozietateak 1 1 2 1 1 2 1 1 2

Halaber, Higiezinen Negozioaren Zuzendaritzaren aldetik, Higiezinen Batzordeari eta Kutxabankeko Batzorde Exekutiboari dagozkien onarpenak jakinarazi eta eskatzen dira.

Norbolsa

Norbolsako administrazioa, kudeaketa eta kontrola Administrazio Kontseiluak burutzen ditu, hiru hilez behingo aldizkakotasunarekin elkartzen den Sozietatearen gobernu organo gorenak. Gaur egungo Administrazio Kontseiluan Kutxabank, Caja de Ingenieros, Laboral Kutxa eta Bankoa Credit Agricole daude.

Administrazio Kontseilua da araudia betetzearen eta arriskuen kudeaketaren zuzendaritza, kudeaketa eta gainbegiraketa egiteko erantzukizuna duena.

Norbolsako gobernu-organoen osaera honakoa da, sexuaren arabera banakatuta:

GOBERNU ORGANOAK 2018 2019 2020
Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira
Administrazio Kontseilua 7 1 8 7 1 8 7 1 8
Izendatze eta Ordainsari Batzordea 2 1 3 2 1 3 2 1 3

Administrazio Kontseiluaren aurkezpenaren aurretik, Zuzendaritza Batzordea (Zuzendari Nagusiak, Kontseiluko Idazkariak eta Norbolsako hainbat sailetako zuzendariek osatua) elkartzen da eta, Kontseiluak aztertu eta ebatzi beharreko txostenei eta dokumentuei heltzen die.

Kontseiluan aurkezten direnean, Zuzendari Orokorraren eta Zuzendaritza Batzordearen onespena dute.

Kontseiluko Idazkariak eta Zuzendari Orokorrak, Sozietatearen gainbegiratzeari buruzko gai guztiak Kontseiluari komunikatzen dizkie. Zuzenean Administrazio Kontseiluaren menpe dauden barne-ikuskaritza eta araudia betetzearen funtzioak kanporatuta daude. Biek zuzenean Administrazio Kontseiluari guztiaren berri ematen diote.

Kutxabank Empréstitos

Kutxabank Empréstitos-ek akziodun bakarra du, Kutxabank, S.A. Halaber, bere Administrazio Kontseilua Kutxabankeko Batzorde Exekutiboa da eta hiru kidez osatutako Ikuskaritza Batzorde bat du.

Kartera 1

Izendatzeko, hautatzeko eta jarduera ebaluatzeko prozesuak

Kutxabank, Cajasur eta Fineco

Kutxabank, Cajasur eta Fineco Taldeko Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonak Akziodunen Batzorde Orokorrak izendatuak dira; aldiz, Eskuordetutako Batzordeak osatzen dituztenak Administrazio Kontseiluak hautatzen ditu.

Izendapen hauek Izendapenen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin gauzatzen dira (Izendapenen eta Ordainketen Batzordea, Cajasur eta Finecoren kasuan).

Hauek dira Kutxabank, Cajasur eta Finecok Administrazio Kontseiluko kideak ebaluatzeko, hautatzeko eta izendatzeko dituzten prozedurak:

Egokitasuna ebaluatzeko politika

Sozietate hauek Administrazio Kontseiluko kideen, zuzendari orokorren edota barne kontrolaren funtzioa duten arduradunen egokitasuna ebaluatzeko politika bat dute.

Egokitasunaren ebaluazioak hautagaiaren ohore komertzial eta profesionala, ezagutzak eta esperientzia hartzen ditu kontuan. Administrazio Kontseiluaren kasuan, gobernamendu onari dagozkion alderdiak ere ebaluatzen dira, dedikaziorako gaitasuna, independentzia eta egon litezkeen interes gatazkak bezalako adierazleen bitartez.

Administrazio Kontseiluko kide bezala izendatzeko kandidatuen hautaketa politika:

Kutxabankek eta Finecok Administrazio Kontseiluko kideak izango diren pertsonak hautatzeko politika bat dute. Politika horrek Administrazio Kontseiluan sartzeko hautagai baten funtzioak eta izan beharreko trebetasunak deskribatzen ditu; baita beharrezkoa izango den denbora-dedikazioa ere.

Hautaketaren politikak Administrazio Kontseiluaren parte izan nahi duten pertsonen funtzioak eta trebetasunak ere deskribatzen ditu, baita Kontseiluko Eskuordetutako Batzordeetako bat ere. Trebetasun horiek Eskuordetutako Batzordearen arabera aldatuko dira.

Lehendakariaren, Kontseilari Ordezkariaren eta Administrazio Kontseiluko gainontzeko kideen Ondorengotzarako Plana:

Kutxabankek eta Finecok Lehendakariaren, Kontseilari Ordezkariaren eta Administrazio Kontseiluko gainontzeko kideen Ondorengotzarako Plan bat dute. Plan honen helburua lanpostuen ondorengotza modu arin eta ordenatuan egitea da, erakundearen ohiko martxan eragin ez dezan.

Administrazio Kontseiluan gutxien ordezkatzen den sexua ordezkatzeko helburuari buruzko politika:

Hiru sozietateek dute Administrazio Kontseiluan gutxien ordezkatzen den sexua ordezkatzeko helburuari buruzko politika bat, lanpostu hutsak dauden heinean, gutxien ordezkatzen den sexuaren presentzia parekatzeko asmoarekin –gaur egun, emakumeak dira gutxiengoa–. Horretarako, Izendapenen Batzordeak edo Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak, dagokion bezala, kontuan izan beharreko jarraibide batzuk barneratzen ditu.

Kutxabank, Cajasur eta Finecoko Administrazio Kontseiluek, urtero, Lehendakariaren funtzioen jarduera ebaluatzen dute, Izendapenen Batzordeak (Cajasur eta Finecoren kasuan, Izendapenen eta Ordainketen Batzordea) helburu horretarako egindako txostenetik abiatuta.

Halaber, Administrazio Kontseiluak berak, gutxienez urtero, eraginkortasuna ebaluatzen du, hutsuneak egongo balira hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin. Aipatu ebaluazioa galdetegi baten bitartez egiten da eta bertatik ateratako ondorioek eraginkortasuna zehazteko eta jarduketa-proposamenak egiteko balio dute. Gainera, Kutxabank eta Cajasurreko Gobernu Organoetako Idazkaritzak, urtero, Administrazio Kontseiluaren funtzionamenduari eta eraginkortasunari buruzko Txosten bat egiten du, zeinak ebaluazioaren oinarri gisa balio duen.

Kutxabankek eta Finecok Administrazio Kontseiluko kideentzako harrera eta prestakuntza programa bat dute, helburu honekin: kide berriek, ahalik eta azkarren, Erakundeari buruzko ezinbesteko informazio guztia izatea; gainera, beren funtzioak behar bezala burutzeko etengabeko prestakuntza eskaintzen die.

Aipatutako programan jasotzen denarekin bat etorriz, Gobernu Organoek, urtero, prestakuntza plan espezifiko bat onartzen dute, ekonomia, ingurumen eta gizarteari buruzko gaietan kontseilarien ezagutzak hobetzeko helburua duten prestakuntza saioekin.

Kutxabankeko Prestakuntza Plana Cajasurreko Administrazio Kontseiluan ere gauzatzen da.

2020ko ekitaldian zehar, funtzioak burutzeko interesgarriak diren prestakuntza-saio hauek gauzatu dira:

  • Araudia Betetzea
    • Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioa
    • DBLO
  • Nazio-mailako zein nazioarteko finantza-sektoreko teknologiaren joerak: Digitalizazioaren ekimen nagusiak eta Fintech eta Bigtech-en mehatxua.
  • Nazio-mailako zein nazioarteko finantza-sektoreko teknologiaren joerak:
    • 2020ko Finantza-sistemaren zibersegurtasuna.
    • Blockchain eta kriptodirua.
  • Nazio-mailako zein nazioarteko finantza-sektoreko teknologiaren joerak:
    • Adimen Artifiziala
    • Datuen analisia eta Big Data.
    • Konputazio kuantikoaren hastapenak (aplikazioak txikizkako Bankuan, Banku Korporatiboan: Chatbot-ak, Algoritmoak, etab.).

Gainera, Kutxabankeko Kontseiluaren Atariak, bere gobernu organoetako kideei, Arauketa Arloak eta AKEKren Ikerketek osatutako Ikuspegi Arautzaileak ematen dizkie, zeinetan finantza arloan sortutako arauketa berrikuntzak aztertzen diren. Ikuspegi hauek, halaber, Cajasurreko Administrazio Kontseiluari ere igortzen zaizkie, posta elektronikoaren bitartez.

Kutxabank Gestión:

Kutxabank Gestión-en, Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak hainbat funtzio ditu, besteak beste:

  • Administrazio Kontseilua osatzeko eta Kontseilari kargurako proposatuko diren pertsonak hautatzeko jarraitu beharreko irizpideak ezarri eta berrikustea.
  • Gizarte interesetara egokitutako irizpide objektiboekin, Kontseilarien izendapen eta berrautaketa proposamenak egitea; baita, hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren barnean sortzen diren batzorde bakoitzeko kideen izendapenerako ere.
  • Zuzendaritza goreneko izendapenen eta kideen kargu uzteen inguruan jakinaraztea.

Administrazio Kontseiluko Araudiak, Administrazio Kontseiluak gutxienez urtero, bere eraginkortasuna ebaluatu behar duela ezartzen du, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Halaber, aipatutako Administrazio Kontseiluko Araudiak eta Gobernamendu Onaren Kodeko gomendioek jasotzen dutenarekin bat etorriz, gutxienez urtero, Administrazio Kontseiluaren funtzioen jarduera ebaluatu behar du, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Gainera, Ikuskaritza Batzordeko eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko Araudiek, hurrenez hurren eta gutxienez urtero, beren eraginkortasuna ebaluatu behar dute, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Ebaluazio horiek Administrazio Kontseiluko Idazkaritzaren koordinaziopean burutzen dira.

Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-en prozesuak Izendapenen eta Ordainketen Batzordearen Araudiko funtzioen barruan ezartzen dira eta sektore legediaren menpe daude.

Administrazio Kontseiluaren Arautegiak, gutxienez urtero, administrazio kontseiluaren funtzionamendua ebaluatzen du eta, bereziki, bertako lehendakariaren jarduera, hala badagokio, adierazitako hutsuneak hobetzeko neurri aproposak hartuz.

Administrazio Kontseiluak eskuordetutako batzordeen lanen funtzionamendua eta kalitatea ebaluatzeko prozesuak kontrolatu eta koordinatzen ditu, gutxienez urtero, eta hala badagokio, bere ekimenez edo aipatu batzordeko lehendakariaren esanetara, adierazitako hutsuneak hobetzeko neurri aproposak hartzen ditu.

Gainera, Ikuskaritza Batzordeko eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko Araudiek, hurrenez hurren eta gutxienez urtero, beren eraginkortasuna ebaluatu behar dute, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Ebaluazio horiek Administrazio Kontseiluko Idazkariaren koordinaziopean burutzen dira.

Gesfinor

Aldiz, Gesfinor sozietateko Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonak (gaur egun, administratzaile bakarra) Akziodunen Batzorde Orokorrak izendatzen ditu.

Norbolsa

Norbolsa Kontseilu batek zuzendu eta kudeatzen du; kontseilu hau, gutxienez bost kidek eta gehienez hamabostek osatzen dute eta, Batzorde Orokorrak hautatu ditu. Administratzailea izateko, ez dago akzioduna izan beharrik.

Kontseilariak ohore komertzial eta profesionala duten pertsonak dira eta, ez dute xedapen legalek ezarritako inongo debeku edo bateraezintasunik. Kontseilarien alta eta kargu uztea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazten zaio honek izendatutako pertsonen egokitasuna balioetsi dezan; izendapenekiko aurkakotasun eza adierazi behar du.

Administrazio Kontseilua osatzen dutenek ez dute inongo ordainsaririk lortzen aipatu kargua izatearren.

Administratzaileek sei urtean zehar betetzen dute beren lana eta, behin baino gehiagotan hautatuak izan daitezke, iraupen bereko lanaldietarako. Epea gainditzen denean, izendapenak hurrengo Batzorde Orokorra egiten denean edo hura egiteko legezko muga igarotzen denean iraungitzen du.

Halaber, Norbolsak hiru kidez osatutako Izendapenen eta Ordainketen Batzorde bat du; Administrazio Kontseiluak bere kideen artean hautatu ditu eta hirurak, exekutiboak ez diren Sozietatearen kanpoko Kontseilarien artean hautatuak izan dira.

Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko kideak, gehienez, lau urtez aritzen dira eta, behin baino gehiagotan hautatuak izan daitezke, iraupen bereko lanaldietarako.

Norbolsako Gobernu Korporatiboaren Eskuliburuak eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordearen Arautegiak ezartzen dute, batzorde honek, gutxienez urtero, Administrazio Kontseiluaren, Izendapenen eta Ordainketen Batzordearen eta Zuzendaritza Batzordearen egokitasun-irizpideak, funtzionamendua eta jarduera ebaluatu behar dituela.

Betebehar hauei jarraikiz, aipatu ebaluazioa egiten da eta bertatik ateratako ondorioak urtero urtarrilean egiten den Kontseiluari aurkezten zaizkio.