Lan ekonomikoa

Kutxabanken Taldearen negozio eredua

2019-2021 Plan Estrategikoaren jarduketa-foku garrantzitsuenetako bat jasangarritasuna izan da, bai finantza-ikuspegiari dagokionez (erakunde kaudimenduna izateari eustea, arrisku ertain-baxuarekin, banku-fundazioei dibidendu egonkor bat eskainiko diena euren gizarte-eginkizuna gauzatu ahal izateko), bai gizarte eta ingurumen-ikuspegiari eta gobernantzaren ikuspegiari dagokionez (ESG).

ESGri dagokionez, Plan Estrategikoan, CO2 murrizteko metrika zehatzak –txosten honen egunean dagoeneko lortu direnak–, kreditu-zorroaren ingurumen-inkatuaren metriken garapena edo aktiboen kudeaketako GAI irizpideen garapena barne hartzen ziren.

2020ko otsailera arte, banku Taldeak plan estrategikoaren betetze-gradu altu bat zuen, baina hori aldatu egin da Covid-19ren pandemiaren agerraldiarekin.

Martxoaz geroztik, finantza-jarduera pandemiaren bilakaerak oso baldintzatuta egon da. Langileen eta euren familien osasuna babesteko, agintariek egindako gomendioak jarraitzeko eta bezeroei eskainitako zerbitzuaren jarraitutasuna ziurtatzeko premisetatik abiatuta, erakundeak Negozioaren Jarraitutasunaren Planean (pandemia baten agertokira egokituta) oinarrituz lan gogorra egin du, bertatik eratorritako arriskua arintzera zuzendutako neurriei dagokienez.

Ildo horretan, bezeroen urrutiko eragiketak ahalbidetzeko beharrezko neurriak aplikatu dira, bulegoetara joateko beharrik izan gabe, bezeroen finantza-irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Bestalde, hainbat prozedura ezarri dira, bezeroek gobernuak, autonomia erkidegoek eta beste erakunde batzuek ezarritako lasaitasun ekonomikorako neurriak aprobetxa ditzaten. Aipatu neurriak jardueraren murriztapenaren ondorioak arintzeko ezarri direnak dira, eta Covid-19k Kutxabank Taldean izan duen inpaktuari buruzko memoria honen 6. atalean xehetasun gehiagorekin azaltzen dira.

Horren emaitza gisa, Kutxabank Taldea 2020. urtean inbertsio-funts gehien sinatu dituen erakundea izan da Espainiako merkatuan, eta bere core produktuetan ere (hipotekak, funtsak, pentsio-planak, BGAE, aseguruak) kuota irabazten jarraitu du. Beraz, ustiapen-marjinari dagokionez, plan estrategikoan ezarritako emaitzei eustea lortu da. Dena den, hornidura handiak eman dira kreditu-arriskuan eragin kaltegarriak izan ditzakeen testuinguru txar baten aurreikuspen gisa. Hala ere, agertoki hori ez da oraindik iritsi eta zalantzazko aktiboek behera egiten jarraitu dute 2020. urtean.

2021. urterako, plan estrategikoa berrikusteko prozesuan gaude, gure bezeroen aseguramendu-beharrak asetzen eta epe luzerako aurrezkiaren kudeaketan hazten jarraitzeko asmoarekin, eskuordetutako zorroen, inbertsio-funtsen, pentsio-funtsen eta BGAEren bitartez. Datozen hiruhilekoetarako aurreikusten den egoera zailari aurre egiteko prozesuak berrikusten ere ari gara.

Kutxabank y Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko negozio-ereduak honakoan jartzen du gunea: bankuaren negozioa, merkatu-kuota altuak dituzten tokiko txikizkako frankizien ustiapena, batez ere partikularren negozioan eta PYME-etan oinarrituak. Hala ere, ez du Banku Pertsonalaren eta Pribatuaren jarduera begien bistatik galtzen. Euskadin eta Kordoban jarduten dute gehienbat, eta presentzia nabarmena du Estatuko beste hainbat zonatan.

Merkatuko arrisku maila baxuko entitatea da, gehienbat, ETEak eta partikularrak finantzatzeko beharretan zentratutako negozio eredua delako. Lehiakortasun maila altua emaitzen kontuaren kalitate onean oinarritzen da, bankuen negozio tipikoaren mendekoa. Gainera, negozioa osatzen eta dibertsifikatzen duen talde industrial eta finantzario bat dauka.

Finantza indarreko eta kreditu kalitate handiko ereduari eusten dio, zienak arrisku esparruan proposatutako kapital eta helburuen betekizunak betetzen dituen.

Ingurunearekin konprometituta dago eta bezero bakoitzaren profilari egokitutako produktu eta zerbitzu xumeen katalogo bat dauka, zeintzuen beharrak kanal anitzen bitartez artatzen diren.

Kutxabankek iragan historiko luzea du, Aurrezki Kutxei lotua, egun Banku Fundazio, Taldearen jabetzari eusten diotenak. Hori dela eta, neurri batean banku bakarra da, Gizarte Erantzukizun Korporatiboan burua, izan ere, emaitzen zati garrantzitsu bat gizarte-dibidendura bideratzen du, eta aldi berean, EBZk ezarritako kapitalaren errekerimendu guztiak betetzen ditu.

Finantza sektorea onbideratzeko ekarpenak

Azken urteotan, Kutxabank Taldeak aktiboki parte hartzen du finantza sistema osoaren onbideratzean, era ezberdinetan::

  • 2011ko urtarrilean, desagertutako Cajasurren aktiboak eta pasiboak eskuratuz, 2010eko uztailean ebatzitako esleipen prozesu lehiakor baten ondoren, BBK Bank Cajasurren bitartez (gaur egun Cajasur Banco).
  • Zailtasunak dituzten finantza erakundeen onbideratze prozesuan parte hartuz, higiezinen sektorearekin lotutako arazoak dituzten aktiboak eskuratuz, Bankuen Berregituratzetik Eratorritako Aktiboen Kudeaketa Sozietatearen (BEAS) bitartez, Kutxabank Taldeak finantzatzen eta parte hartzen duena.
  • Gordailuen Berme Funtsei diru hornidurak eginez (errepikakorrak nahiz ohiz kanpokoak), bide ezberdinetatik, berregituratzeko prozesuan dauden finantza erakundeek egindako galeren zati bat bere gain hartzen duen mekanismoa.
  • Taldea 2015eko ekitalditik aurrera, urtero, Ebazpenaren Funts Bakarrari egiten ari den ekarpenen bitartez. Europako 19 herrialdetako finantza erakundeen ekarpenen bitartez guztiz finantzatua dagoen Funts hau, finantza erakunde bat ebazpen prozesuan sartzen denean burutzen diren galerak edo kostuak estaltzera zuzenduta dago.

Jarraian, negozio ildo bakoitzaren zorroen portzentajeak bildu ditugu, zonetan bereizia:

KUTXABANK ETA CAJASUR* BANKU KOMERTZIALA Kudeatutako negozioaren bolumen osoa
(Milioika eurotan)
% NEGOZIOA ZONEN ARABERA
EUSKADI ANDALUZIA HEDAPENA
Araba Bizkaia Gipuzkoa
2018 100.817 9,27 34,45 19,57 17,27 19,45
2019 106.062 9,17 35,15 19,48 17,07 19,13
2020 112.589 8,77 35,74 18,73 17,38 19,37

*Kutxabank banakoak eta CajaSur banakoak batuz ateratako emaitzen datuak.

HANDIZKAKO NEGOZIOA KUTXABANK ETA CAJASUR (*) Kudeatutako negozioaren bolumen osoa
(milioika euro)
2018 7.044
2019 7.334
2020 6.999

(*) Handizkako negozioa, Finantza Merkatu eta Parte-hartzaile gisa, enpresetako salerosketen eragiketak eta Kutxabank Gestión-en jarduera barne hartzen ditu. Kutxabank banakoak eta Cajasur banakoak batuz ateratako emaitzen datuak.

Fineco Taldea

Fineco Taldearen negozio-ereduaren gunea milioi erdi euro edo gehiagoko ondarea duten bezeroentzako ondare-kudeaketa da; hala ere, inbertsio-bolumen txikiagoa baina ahalmen handia duten bezeroei ere eman diezaieke zerbitzua.

Euskadin, Nafarroan, Madrilen, Andaluzian eta Mediterraneo inguruan jarduten dute gehienbat, eta presentzia nabarmena du Estatuko beste hainbat zonatan.

Finantza merkatuen martxak eragina duen entitatea da, baina bezero gehienen profil kontserbadorea dela eta, arrisku hori nahiko arintzen da. Lehiakortasun maila handia langileen errotazio txikiaren bitartez lortzen du, eta baita kudeaketan (produktu diferentzialekin, kudeaketa programatuko produktuen sorta esaterako) zein bezeroen hurbileko etengabeko aholkularitzan ibilbide luzeko esperientziaren bitartez ere. Horrez gain, langileen zati handi bat konpainiako akziodunak izateak interesak lerrokatzen ditu eta konpromiso maila handiagoa ematen die enpresaren bilakaerarekin.

Finantza sendotasun ereduari eusten dio, kapitalaren eskakizunak beteaz.

Oinarri horiekin, Finecok laguntza publikorik gabe gainditu du krisialdia, eta hazkuntza zifra oso nabarmenak lortzen ari da gero eta lehiakorragoa den ingurunean. Bezeroek eskatuta administratutako ondareen kudeaketa arduratsuarekin, uneoro lagundu die erakundeei, enpresei eta familiei, enpresa eta bizitza helburuak lortzen.

Finecok hogeita hamar urtetik gorako historia du eta 1989an sortutako balioen eta burtsen sozietate eta agentzietatik bizirik iraun duten gutxienetako bat da, garai berriei egokitzeko eta bezeroek oso ongi baloratzen duten zerbitzua dela agerian utziz.

Hori dela eta, neurri batean, erakunde bakarra da eta, Kutxabank Taldearen parte den aldetik, bere etekinekin taldearen dibidenduari laguntzen dio; aldi berean, matrizeari EBZk ezarritako kapital-errekerimendu guztiak betetzen laguntzen dio.

Aipatu beharra dago, Fineco Inbertsio Arduratsurako Printzipioekin (UNPRI ekimenaren arabera) konprometituta dagoen erakundea dela, Nazio Batuek sustatua, eta horregatik, konpromiso hauek hartzen ditu:

  • ESG gaiak inbertsioen dagokien analisi-prozesuetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan txertatzea.
  • Jabetza praktika eta politiketara ESG gaiak txertatzen aitzindariak izatea.
  • Inbertsioak egiten diren erakundeen aldetik ESG gaiei buruzko hedapen garden bat lortzea.
  • Printzipioak onetsi eta aplikatzea sustatzea inbertsioen sektorean.
  • Elkarrekin lan egitea, Printzipioak aplikatzean eraginkortasuna hobetzeko.
  • Jardueraren eta Printzipioak aplikatzean izandako aurrerapenen berri ematea.

2018An zehar ESG irizpideak bere inbertsioetan barneratzearekin lotuta egiten ari diren praktikekin eta aurrerapenekin lotutako aurrera pausoen lehenengo txostena egiten ari da. PRIk “Strategy and Governance” arloan emandako nota “A” izan zen. Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (PRI) izenpetu ondoren, Finecok inbertsio jasangarrien ekosisteman aurrera egin du eta hainbat funtsetan ESG irizpideak txertatu ditu; ondorioz, inbertsio-irizpide tradizionalei ingurumen, gizarte eta gobernu onaren jarraibide gehigarriak erantsi zaizkie.

2019ko azaroan, Finecoren inbertsio-funtsak ("Fon Fineco Inversión Responsable, FI”) une gogoangarri bat markatu zuen Kutxabankeko Banku Pribatuaren inbertsio-prozedura guztietan irizpide jasangarriak txertatzeari dagokionez. Funtsak gizartearekiko arduratsua den finantza-produktuaren kalifikazioa jaso du, AENOR aholkulariak emandako adostasun-agiriaren arabera. Agiri honek esan nahi du, UNE 165001:2012 arauaren araberako bere kudeaketa-sistema oso ona dela. ESG

2020ko irailean, Finecoren "Fon Fineco Renta Fija Internacional, FI" inbertsio-funtsak LixFLAG-en ESG ziurtapena lortu zuen, nazioarteko prestigioa duen irabazi asmorik gabeko erakunde ziurtagiri-emaile askea.

Halaber, 2020ko ekitaldian zehar, Fineco Taldeak ESG ekimenak bere epe luzerako plan estrategikoan txertatzen jarraitu du, alde batetik, hazkuntza jasangarri, etiko eta arduratsurako helburu gisa, eta bestetik, ingurumen, gizarte eta gobernantza gaiei buruzko informazio fidagarriaren inbertitzaileen eskaera geroz eta handiagoaren, eta izaera horretako irizpide kualitatibo eta kuantitatiboak betetzera zuzendutako araudiaren eskakizunen erantzun gisa. Gure produktuen ESG ziurtapenak areagotzea eta gure jasangarritasunaren memoria bat egitea dira gure epe laburrerako helburu garrantzitsuenetako batzuk.

Kutxabank Gestión

Kutxabank Gestión-en negozio-eredua inbertsio kolektiboko ibilgailuen kudeaketan eta administrazioan oinarritzen da, batez ere, txikizkako bezeroari banatzeko pentsatuak, Kutxabank Taldearen sarearen bitartez.

Nazio mailan % 5etik gorako merkatu-kuotari eusten zaio; kuota eta bolumenari dagokienez, presentzia handia du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kordoban, taldearen presentziaren simetrikoa, eta Estatuko beste gune batzuetan ere aritzen da, non azken urteotan hazkunde handiagoa egon den.

Hornitzailearen gertutasunean, gardentasunean eta etengabeko laguntzan oinarritutako eredua da, produktua bezeroari modu gardenago eta efizienteagoan heltze aldera.

Diru-sarrerak, neurri handi batean, inbertsio kolektiboko ibilgailuetako saldoaren kudeaketa-komisioak kobratzetik datoz, eta gasturik handiena banatzaileei ematen diegun ordainsaria da, produktuak euren sarearen bitartez merkaturatzearen ordez.

Gainera, erakundeko ibilgailuak kudeatzeko eta kontrolatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dira.

Halaber, Kutxabank Gestión-ek (Fineco Taldea bezala) UNPRI ekimenaren arabera gizartearekiko arduratsuak diren inbertsio printzipioak sinatzen ditu.

Kutxabank Gestión-eko EGE Plana 2020ko inbertsioen prozesuan zehar bideratu zen, errenta aldakorreko zorroen azterketari buruzko informazioan GAI irizpideak txertatuz eta jarraipena inbertsioen batzordeetan aurkeztuz; kanpoko kudeatzaileak ebaluatuz, GAIren jarduerari dagokionez; eta botoa emateko politika modu kuantitatiboan eta kualitatiboan hobetuz; halaber, GAI arloari buruzko prestakuntza jaso zuten kudeatzaileko langile guztiek.

2020ko EGE planean ezarritako aurreko helburuez gain, honako jarduketa gehigarriak burutu dira:

  • Inbertsioak:
    • Hiru hilez behingo informazioa (EA, EF) inbertsioen batzordeari, BGAEei, etab.
    • KB Dibidenduak: ikertu beharrekoa --> GAI Safra Sarasin irizpideetara egokitutako zorroa.
    • KB Solidarioa: GAI txostena parte-hartzaileei.
    • “Engagement”: konpainia kopurua areagotzea (irizpideak aldatu).
    • Botoaren politika: Europako enpresa guztiei aplikatzea.
  • Komunikazioa / Prestakuntza:
    • Etengabeko prozesua.
      • Langileentzako informazioa: UNPRI ebaluazioa.
      • Merkataritza-jardunaldiak: bezeroak, BP, RM.
      • Ekitaldietan parte hartzea.
    • Prestakuntza espezifikoa.
  • Kudeatzailearen maila:
    • EGE politika eta plana.

2021. urterako helburu nagusietako bat bi bloke arautzaile handira egokitzea da:

  • Akziodunen inplikazioaren zuzentaraua (SRD II):
    • Helburuak: inbertitutako sozietateetan inplikazio-jarduerak eta horien gardentasuna sustatzea.
    • Ezarpen-data: ziur aski, 2021ko martxoa.
    • Bete beharreko baldintzak --> botoa emateko politika eta ekitaldiaren xehetasuna zehaztea.
  • Hedapen-erregelamendua (SFDR*) / Taxonomia-erregelamendua:
    • Helburua: finantza-zerbitzuen sektoreko jasangarritasunaren gardentasuna.
    • Ezarpen-data: mailaz mailakoa, 2021eko martxotik aurrera.
  • Beste helburu batzuk:
    • UNPRIren Ebaluazioko aldaketetara egokitzea.
    • EFPA ESG ikastaroa aztertzea, 2021eko prestakuntzarako.

Kutxabank Seguros

Kutxabank Aseguruek bankuko aseguruen eredu “purua” dute, zeinak, Kutxabank eta Cajasur bulegoen sarearen bitartez, bi banku entitateen produktuen katalogoa osatzen duten aseguruak saltzeko helburua duten.

Bizi-aseguruen kasuan, negozio-lerro nagusia Bizitza Arrisku Indibiduala da. Merkataritza eta garapenaren apustua produktu honen inguruan egiten da, eta honako hau eta azken negozio-planak ere honetan babesten dira. Bizitza Arrisku Indibidualaren barruan bizi-aseguruak barne hartzen dira, mailegu pertsonalekin edo hipoteka-maileguekin nahasiz; baita Kutxabank Taldeko bezero-sareari saldutakoak ere, euren babesteko beharrak asetzeko helburuarekin.

Bizi-aseguruak ez diren Aseguruei dagokienez, produktuen eskaintzak arrisku anitzeko aseguruak hartzen ditu bere baitan, esaterako, etxeko aseguruak, ordainketen babeserako aseguruak eta ehorzketa aseguruak. Etxeko edo ordainketen babeserako aseguruei dagokienez, eskaintzak hipoteka-maileguekin edo pertsonalekin nahasiak (bereziki, bigarren kasuan) eta nahasi gabeak hartzen ditu bere baitan. Beraz, ehorzketa aseguruen merkaturatzeari dagokionez, lehentasunezko lerro bat da, zeina duela gutxi aseguruen eskaintzari erantsi zaion.

Kutxabank Seguros-ek Bizi-aseguruak ez diren beste aseguru batzuk ere banatzen ditu; ez dira berak sortuak, beraz, Kutxabank Aseguradora eta beste aseguru-erakunde batzuen arteko hitzarmenen bitartez banatzen dira. Besteak beste, auto-asegurua, osasun-asegurua, merkataritza-asegurua eta pyme-en asegurua.

Azpimarratu behar da, merkaturatzea Kutxabank Seguros-eko bi banku-aseguru operadoreen bitartez egiten dela, hau da, Kutxabank eta Cajasur; beraz, negozioaren estrategia bi banku-erakundeetako produktuen katalogoa osatzea da, bertako bezeroen babes-beharrak asetzeko helburuarekin.

Higiezinen Taldea

Sozietate higiezinen negozio eredua zorroko aktibo higiezinen salmentari dago zuzenduta, haien balioa babestuz.

Higiezinen aktiboen kudeaketarako, taldeak servicingen kontratu bat du hitzartuta Neinor Homesekin, aktibo higiezinen kudeaketan espezializatutako sozietatea. Servicerrak egindako jarduera Higiezinen Negozio Arloak gainbegiratzen du. Hainbat batzordek aholkuak ematen dizkiote servicer horri eta hark egindako kudeaketak kontrolatzen dituzte hainbat arlotan: zorroaren balorazioa, arlo komertziala, teknikoa eta aktiboen saneamendu juridikoa.

Kartera 1

Kartera 1, S.L.-ren gizarte-helburua norbere konturako balore, higiezin eta partaidetza sozialak eskuratzea, izatea, probetxua ateratzea, administratzea eta negoziatzea da. Sozietatea Kutxabank Taldearen parte da, zeinak bere kapital sozialaren % 100a duen.

Sozietateak Kutxabank Taldeko zorro-edukitzaile gisa burutzen du bere jarduera; Kutxabank Taldeko sozietate nagusia Kutxabank, S.A. da.

Gesfinor

Gesfinorrek Kutxabank Taldearekin lotuta dauden hainbat erakunderi administrazio-kontabilitate zerbitzuak eskaintzen dizkio. Bezero bakarra Kutxabank Taldea denez, Gesfinorrek merkatu-arriskuarekiko esposizio txikia dauka, nagusiki Taldeak duen finantza-sendotasuna dela eta.

1.982an sortu zen eta orduz geroztik, finantza-erakundearekin lotuta egon da. Gesfinorren negozio ereduak arreta sozietateak administratzeari eta Kutxabank Taldea administrazio eta kontabilitate arloetan aholkuak emateari ematen die.

Gesfinor Kutxabank Taldearen barruan dago eta, akzioen gehiengoa duena Kutxabank, S.A. denez, aipatu taldeko burua, honen aldetik behar besteko babesa dauka negozio-zifra nahikoa sortzeko.

Norbolsa

Norbolsa burtsa bitartekaritzan eta goi balioko finantza zerbitzuetan espezializatutako enpresa da (errenta finkoko eta aldakorreko merkatu primarioa, zorroen kudeaketa, zaintza eta likidazio globala, burtsa analisia, korporazio negozioa, jaulkipenei zerbitzua eta finantza aholkularitza.

Berariazko puntako garapen teknologikoa du finantza merkatuen arloan: Norline+ eta Norbolsa Broker sistema, informazioa unean bertan atzitzeko, kontrolatzeko, likidatzeko eta nazioko zein nazioarteko finantza erakundeen gordailua da.

Norbolsa behar bereziak dituzten erakundeetako bezeroen segmentu batzuei zerbitzuan balio erantsia emanaz inbertsio zerbitzuak ematen espezializatutako enpresa da (finantza entitate eta bankuak, inbertsio funtsen eta pentsio funtsen kudeatzaileak- EPSV, enpresak...).

Negozio-lerro nagusiak
  • Bitartekotza (Errenta Aldakorra):
    • Espainiako Burtsako kidea eta nazioarteko merkatuetarako sarbide zuzena.
    • Bezero partikularrei eta instituzionalei zuzendua.
  • Bitartekaritza Errenta Finkoa:
    • 30 urteko eskarmentua errenta finkoko merkatuetan.
    • Zerbitzu globala, likidezia eta kontrapartida bilatzea, errenta finkoko aktiboen ebaluazioa eta aholkularitza.
  • Merkatu primarioa, OPVak eta bonuen harpidetza:
    • Errenta aldakorreko zein errenta finkoko merkatu primarioan parte hartzea.
  • Likidazio eta Zaintza Zerbitzuak:
    • Nazio mailako zein nazioarteko likidezia eta zaintza zerbitzuen sistema integratua.
    • Erabat automatizatutako prozesuak, baina aldi berean, malgutasuna eta moldagarritasuna eskainiz.
  • Banku Agente Zerbitzua:
    • OPVen Banku Agentea, kapital areagotzeak, dibidenduak akzioetan.
    • Zerbitzu osoa: laguntza teknikoa eta legala, parte hartzaileen arteko koordinazioa, etab.
  • Zorroen kudeaketa:
    • Bezero instituzionalen zorroen kudeaketa: pentsio funtsak, aseguru etxeak, etab.
Gaitasunak
  • Analisia:
    • Analista independenteen talde trebatua, nazioko konpainietan aditua.
  • Garapen teknologikoa:
    • 30 urteko eskarmentua finantza zerbitzuei aplikatutako garapen teknologikoan.
    • Gailu eta kanal anitzeko egikaritze, likidazio eta zaintza plataforma.

Kutxabank Jesapenak

Sozietatearen negozioak 2020. urtean izan duen eboluzioak argi erakusten ditu interes-tasa negatiboen jarraitutasunaren ondorioak, termino errealetan eta nominaletan. Finantza-merkatuen egoera aproposa da Sozietatearen jardueraren garapenerako, arriskuarekiko apetituaren ikuspegitik begiratuta, baina gaur egun, sozietate matrizearen finantzaketa-politika da bere jarduera zehazten duena.

Bankuen arteko merkatuko kurba osoan interes-tasa negatiboak orokortzea eta egonkortzea ordaindukoak ezartzeko zailtasun handiak eragiten ari da, etekin negatibo horiek finantza-produktu mota hauen erabiltzaileek helarazteko zailtasuna dela eta.

Erakundeetako inbertitzaileei saldutako ordaindukoen batezbesteko saldoak hutsean jarraitu dute jardunaldi osoan zehar, sozietate matrizearen likidezia malguaren ondorioz finantzaziorik behar izan ez delako.

Jaulkipen-programako sozietate matrizearen eta bermatzailearen finantzaketa-politikak etengabe merkatuko egoerara egokitzen jarraitzen du; eta pasiboak hautemateko ordaindukoen merkaturako baliabidea, bai epemugarako salmentaren bidez, bai berrerosteko itunen bidez, zorpetze-tresna ezberdinen epe/kostu optimoen artean ibiltzen da.

Kutxabankeko bezero instituzionalen arteko ordaindukoak berrerosteko itunen ezarpena, diruzaintza-puntak gauzatzeko helburuz, geratu egin da, eragiketarik kontratatu gabe, bezeroei interes-tasa negatiboak helarazteko zailtasuna dela eta. Jarduera falta honen ondorioz, Sozietatea ez da izan hura mantentzearekin lotutako gastu finkoak konpentsatu ahal izateko beste diru-sarrera sortzeko gai.

Esan beharra dago, kokapenerako epeengatik ere, Sozietateak ez duela interes-tasarik hartzen bere balantzean, kudeaketaren diseinua Kutxabank Empréstitos-ek arrisku horien multzoa sozietate matrizeari helarazteko moduan egina baitago, Kutxabanken kokatutako ordaindukoen interes-tasak eta epeak ihardesten dituzten gordailuak kontratatzearen bitartez, Sozietatearentzako finantza-marjina sortzeko iturria osatzen duen diferentzial txiki bat izan ezik.

Aurreko ekitaldietako esperientzia eta merkatuko ikuspegia zirela eta, uztailean ez zen Kutxabank Empréstitos-en ordaindukoen programa berritu.

Kutxabankek Sozietateak jaulkitako ordaindukoen kokapen-jarduerak egiten ditu eta amaierako bezeroekin batera, baldintzak zehazten ditu, interes-tasei eta epeei dagokienez.