Gobernu Korporatiboa

Ordainsarien politikak

Kutxabank eta Cajasur

Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsarien Politika Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak (bere funtzioak betez) barne gobernuaren ildo orokorrak formalki ezartzeko tresna bat da, Administrazio Kontseiluko kideen ordainsariei dagokienez. Aipatu Politika Akziodunen Batzorde Orokorraren onarpenaren eraginpean egoten da, gutxienez, hiru urtez behin edo aldatzea beharrezkoa den oro.

Kutxabankeko Akziodunen Batzorde Orokorrak, 2019ko abenduaren 19an, Administrazio Kontseiluak aurrez proposatuta (eta Ordainketen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin), Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren Ordainsarien Politikaren azken bertsioa onartu zuen.

Aipatu kontseilarien Ordainsarien Politikak jarraitu beharreko onarpen eta berrikuspen arautegi espezifikoari kalterik egin gabe, honakoa Kutxabank Taldeko Ordainsarien Politikaren Marko Orokorraren parte da eta, beraz, helburu horretarako ezarritako printzipio orokorretan, kontrol-sistemetan eta egiaztapenean parte hartzen du; horrela, Administrazio Kontseiluak, Ordainketen Batzordearen laguntzaz, ordainketen arloan duen gainbegiratzeko eta kontrolatzeko funtzio orokorra bete ahal izango du.

Aipatu Politikan xedatuarekin bat etorriz, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kideek, beren funtzioak betetzearren, Gizarte Estatutuetan eta une bakoitzean indarrean dagoen araudian aurreikusiarekin bat datorren ordainsari bat jasoko dute.

Administrazio Kontseilua Akziodunen Batzar Orokorrak zehaztutako zenbateko osotik kontseilari bakoitzari egokituko zaion kopuru zehatza finkatzeko eskumena duen organoa da, egiten duen lana, eskainitako dedikazioa, gizarte-organoen saioetarako bertaratzea eta ordainketaren aldizkakotasuna kontuan hartuta.

Hala, 2020ko ekitaldian, kanpoko kontseilariek urteroko kopuru zehatz bat jaso dute, hamabi hilerokotan banatuta ordaindu da eta kopuru aldakor bat hilero abonatu da, Administrazio Kontseiluaren edo eskuordetutako batzordeen bileretara kontseilari bakoitza joandako aldi-kopurua kontuan hartuta. Administrazio Kontseiluaren eta eskuordetutako edozein batzorderen saioak egun berean eta bata bestearen segidan egiten badira, bertaratzen diren pertsonek gobernu organoaren saioen egun horrekin lotutako dieta bakar bat jaso dute.

Eskuordetutako batzordeetako presidenteek, aldiz, Batzorde Exekutibokoak izan ezik, urteko zenbateko finkoa baino % 5 gehiago jaso dute eta Lehenengo Lehendakariordeak, Bigarren Lehendakariordeak eta Kontseilari Koordinatzaileak urteko zenbateko finkoa baino % 10 gehiago jaso dute.

Baliteke, kontseilari batek Eskuordetutako Batzorde bateko Presidentearen eta Kontseilari Koordinatzailearen karguak izatea; kasu horretan, adierazitako bi hazkuntzen ehunekoak pilatu ditu.

Cajasurreko Administrazio Kontseiluko kideek, beren funtzioak betetzeagatik, zenbateko bat jasoko dute (bertaratze-dietaren kontzeptuarekin), zeina Akziodun Bakarrak zehaztuko duen. 2019ko apirilaren 15ean, Akziodun Bakarrak kontseilari guztien (exekutiboak ala ez) ordainsarien zenbateko osoa adostu zuten, 2019ko ekitaldiari dagokiona.

Ez dute bertaratze-dietarik jasoko, Sozietatearen aldetik zenbatekoak jaso izan dituzten Administrazio Kontseiluko kideek, eskuordetutako funtzio exekutiboak burutzeagatik, edo Erakundearekin lan edo merkataritza-harreman bat izan dutenek; Erakunde hori Bankuaren sozietate matrizea edo nagusia izango da.

Cajasurreko Administrazio Kontseiluak, aldizka, ordainsarien politikaren printzipio orokorrak berrikusten ditu eta, honen aplikazioa gainbegiratzen dute.

Bestalde, Cajasurreko Akziodun Bakarrak, 2019ko urriaren 24an, Cajasurreko Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsarien Politikaren azken bertsioaren edukia onartu zuen.

Zuzendaritza Gorena

Administrazio Kontseilua da Erakundeko zuzendaritza goreneko ordainketen politika eta kontratuetako oinarrizko baldintzak onartzearen arduraduna, baita, kargugabetze baten kasuan, balizko konpentsazioak eta kalte ordainak zehaztearen arduraduna ere.

Fineco Taldea

Fineco SV, S.A.-ren gizarte-estatutuekin eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, Akziodunen Batzorde Orokorrak kontseilari guztiei egin beharreko ordainketen urteko muga globala zehaztuko du. Halaber, kontseilarien Ordainketen Politika hau Akziodunen Batzar Orokorraren onarpenaren menpe jarriko da, gutxienez, hiru urtez behin, edo aldatzea beharrezkoa den bakoitzean.

Fineco SV, S.A.-ren Gizarte Estatutuen 32. artikuluak zehazten duenaren arabera, administrazio kontseiluko kideek ez dute inolako kopururik jasotzen euren gainbegiratzeko eta erabakiak hartzeko funtzioak burutzearen ordez, ezta bertaratzearen ondoriozko dieta kontzeptuan edo bestelako kontzeptuetan ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi kide horietako batek ez duela beste funtzio-mota baten ondoriozko ordainketarik jaso.

Horrez gain, Gizarte-estatutuetako 32. artikulu berarekin bat etorriz, Sozietatean funtzio exekutiboak eskuordetzen zaizkien Administrazio Kontseiluko kideek ordainsari bat jasotzeko eskubidea izango dute funtzio horiek burutzeagatik. Batzar Orokorrak onartutako kopuru globalaren markoan, administrazio kontseiluak, legearen araberako markoaren baitan, honakoa zehaztuko du: a) Zati finko bat eskudirutan barne hartuko du, bere gain hartutako erantzukizunen araberakoa b) Administrazio Kontseiluaren irizpideen arabera, zati aldakor bat barne hartu ahal izango du, administratzailearen edo Sozietatearen betetzeari buruzko xede-adierazleei lotua, zeina une bakoitzean aplikatu beharreko legediak dioen moduan abonatu beharko den. Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeak kontseiluko kideen ordainketarekin zerikusia duen guztia jakingo du eta parte-hartze aktiboa egingo du, Kontseilura zuzendutako txosten egokiak igorriz, eta barne-politika eta une bakoitzean indarrean dagoen araudia betetzen direla zainduz.

Ildo horretan, ordainketa aldakorra ezingo da produktu berri bat ateratzearekin edo IKE edo zorro zehatz baten errentagarritasunarekin lotuta egon, ezta banakako ordainketa osoaren osagai finkoaren % 100 baino handiagoa izan. Ordainsari aldakor bermatua debekatuta dago, zentzuzko marko arautzailean jasotako kasuetan izan ezik, eta ezingo da ordainsari aldakorra kobratzeko itunik edo berme-sistemarik txertatu.

Kutxabank Gestión

Administrazio Kontseiluko kideek, euren izaera dela eta, esleipen finko bat jasotzen dute. Administratzaile guztien urteko ordainketaren gehieneko zenbatekoa, euren izaera dela eta, Batzar Orokorrak onartzen du eta indarrean irauten du aldaketaren bat onartu arte.

Administrazio Kontseiluak, ordainketaren aldizkakotasunaz gain, urteko gehieneko ordainsariaren zenbatekoa kontseilari guztien artean banatzea erabaki du, besteak beste, honako alderdiak kontuan hartuta: kontseilari bakoitzak burututako lanak, esleituta dituen erantzukizunak, gizarte-organoen saioetako eta osatzen dituen hainbat batzorderen saioetako kide izatea eta horietara joatea, eta kontseilariaren kalifikazioa, exekutibo, aske edo jabarizko gisa.

Horrez gain, sozietatean funtzio exekutiboak eskuordetzen zaizkien Administrazio Kontseiluko kideek ordainsari bat jasotzeko eskubidea dute aipatu funtzioak burutzearen ordez, zeina Batzar Orokorrak onartutako zenbateko globalaren markoan, Administrazio Kontseiluak zehazten duen. Aurrekoarekin bat etorriz, funtzio exekutiboak burutzen dituen kontseilariak sozietatearekin duen berariazko lotura kontratuan araututa dago. Era horretan, harremanaren beste alderdi batzuen artean, kontseilari zuzendariaren ordainsari globala osatzen duten ordainsari-elementuak xehetasunez azaltzen dira.

Kutxabank Seguros

Administrazio Kontseiluko kideen ordainsaria Kutxabank Seguros osatzen duten Konpainien Kontseiluko Gizarte Estatutuetako 19. artikuluan ezarrita dago:

  • Administratzaile karguko langileek izango duten ordainsarien guztizkoa batzorde orokorrak zehaztuko du eta aldaketarik onartu ezean, indarrean iraungo du; ordainsaria esleipen finko bat izango da.
  • Zehaztutako zenbatekoa Administrazio Kontseiluko kideen artean banatuko da, kontseilari bakoitzari esleitutako funtzioak eta erantzukizunak kontuan hartuz.
  • Administratzaileen ordainsaria proportzionala izango da Sozietatearen garrantzia, une bakoitzeko egoera ekonomikoa eta enpresa konparagarrien merkatuko estandarrekiko. Ezarritako ordainsarien sistema Sozietatearen epe luzerako errentagarritasuna eta jasangarritasuna sustatzera orientatuta dago eta arrisku gehiegi hartzea eta emaitza kaltegarrien ordainsaria saihesteko beharrezko zuhurtasunak txertatuko ditu.

Akziodun bakarraren jabarizko kontseilariek ez dute inolako ordainsaririk jasotzen beren funtzioak burutzearen ordez. Kutxabank Vida y Pensiones S.A.U. eta Kutxabank Aseguradora S.A.U.-ko Administrazio Kontseiluak, akziodun bakarrak onartutako gehiegizko zenbatekoa banatzeko gaitasunak erabiltzean, Kutxabank S.A.-k erabaki zuen kontseilari askeen (egun, bi daude) funtzioen ordezko ordainsariak soilik banatzea.

Higiezinen taldea

Sozietateetako administratzailek ez dute ordainsaririk jasotzen

Gesfinor

Gesfinorrek ez die inolako ordainketa edo prestaziorik egiten Administratzaile Bakarrari edo Batzar Orokorreko kideei.

Norbolsa

Kontseilariek eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko kideek ez dute inolako ordainsaririk jasotzen.

Jarraian, Kutxabank Taldeko Kontseilarien ordainsarien guztizko batezbestekoa ageri da (Kutxabank, Cajasur, Grupo Fineco, Kutxabank Gestión, Kutxabank Seguros, Norbolsa, Grupo Inmobiliario eta Gesfinor sozietateak barne):

Batezbesteko ordainsaria (euro)** Gizonezkoak Emakumezkoak
Exekutiboak 381.100 *
Ez exekutiboak 9.800 10.100

*Ez dagokio, ez baitago kontseilari exekutibo emakumerik.

**Kartera-1 eta Kutxabank Empréstitos-eko enpresa instrumentaletako Administrazio Kontseiluetako kideak ez dira zenbatzen, euren gobernu organoak Kutxabankeko Administrazio Kontseilua eta Kutxabankeko Batzorde Exekutiboa baitira, hurrenez hurren..