Gobernu Korporatiboa

Interes taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta prozesuak

Kutxabank Taldeak interes-taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta-prozesu hauek ditu:

  • Akziodunak:

    Akziodunek Gizarte Estatutuetan eta indarrean dagoen merkataritza araudian jasotako neurriak dituzte; bereziki, Kapital Sozietateen Legea, Administrazio Kontseiluari gomendioak edo argibideak emateko.

    Helburu horretarako, Akziodunen Batzorde Orokorrera (Sozietatearen organo burujabea) bertaratzeko eta botoa emateko eskubidearen bitartez, akziodunek, Administrazio Kontseiluari Batzorde horretan legalki izandako gehiengoekin hitzartutako gomendioak jakinarazi dakizkio.

    Batzorde Orokorra sozietatearen kudeaketa onartzeko eta, Administrazio Kontseiluko kideen kargu uztea eta izendapena lantzeko organo eskuduna da.

  • Langileak:

    Langileekin elkarrizketak ezartzeko mekanismoei dagokienez, aipatu behar da intranet korporatibo ezberdinak, barne-bilerak eta hainbat barne-postontzi daudela, esaterako, sostenibilidad@kutxabank.es eta solicitudes@kutxabank.es.

  • Bezeroak:

    Bezeroen eta sozietatearen arteko harremana eta, informazioa, iruzkinak, iradokizunak, etab. lortzea Taldeko enpresa ezberdinetako bezeroen arreta zerbitzuaren bitartez bideratzen da, edo bestela, merkatu ikerketak, kontsultak, inkesta, etab.en bitartez. Hauek, Kutxabankeko Marketing arlotik eta bestelako kanalen bitartez noizean behin aurrera eramaten diren jarduerak dira eta, kanal horiek hauek lirateke: Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren postontzia (web orrialde korporatibotik irisgarria) eta jasangarritasunaren postontzia sostenibilidad@kutxabank.es, Kutxabanken web orriaren bitartez eta postontziaren bitartez iristen da bertara, eta solicitudes@kutxabank.es postontzia.

    Kutxabankeko Zuzendaritzak, aldian-aldian, Bezeroaren Arreta Zerbitzutik alertak, kezkak, gomendioak eta iradokizunak jasotzen ditu, bere iritziz, aipatu zerbitzuari atxikitako erakundeen eta bezeroen artean egon beharreko harreman onak eta konfiantza indartzea eragingo duten alderdi guztiei buruzkoak; eta lehenengo hiruhilekoaren barruan, Bezeroaren Arreta Zerbitzuak Administrazio Kontseiluari aurreko ekitaldian zehar garatutako funtzioaren txosten argitzaile bat aurkezten dio. Txosten horrek, besteak beste, proposatutako arrazoien eta gaien laburpenak eta hartutako erabakietako irizpide orokorren laburpenak barne hartzen ditu. Horrez gain, Kutxabankeko urteko kontuen urteroko memoriak aipatu txostenaren laburpen bat barne hartzen du.

  • Hornitzaileak eta enpresa aliatuak:

    Hornitzaileen eta enpresa aliatuen arteko harremana eta hauengandik feedback bat lortzea Taldeko enpresa ezberdinen Erosketa eta Kontratazioen arloen eta Kutxabankeko Parte-hartzaileen arloaren bitartez bideratzen dira; talde hauen artean etengabeko harremana dago. Noizean behin, beharrezkotzat jotzen den bakoitzean, informazioa eskuratzeko jarduera zehatzak ere burutzen dira.

    Gainera, Kutxabankeko hornitzaileen ataria faktura elektronikoak jasotzeko eta betekizun guztiak eskatzeko eta betetzeko komunikabidea da, konkurtsoetako eskaintzen legezko dokumentazioa, eskaera eta harrerari dagokionez.

    Bankuaren jarduerarekin lotuta, interes taldeek adierazten dituzten gaietatik eratorritako alderdi garrantzitsuenak Zuzendaritza Gorenera eta Administrazio Kontseilura eramaten dira, hauei buruz jakin dezaten eta, hala badagokio, neurriak hartu edo aproposak direla uste duten jarduerak martxan jarri ditzaten.

    Kanal Etikoaren bitartez, langileek (Portaera Kodea betetzearen menpe dagoen pertsona orok) Erakundearen Portaera-kodea edota barne-arau eta -prozedurak hausteari buruzko kontsultak edo komunikazioak egin ditzakete, baita horien interpretazioari edo aplikazioari buruzko zalantzak galdetu ere.

    Salaketen kanpoko kanalak aukera ematen du erakundetik kanpoko pertsonek ustez delituzko gertaeren zantzuak komunikatzeko, Erakundeak, bertako langileek, zuzendaritza-taldeak eta Erakundearekin merkataritza-harreman bat duen edo honi zerbitzuren bat eskaintzen dion norbaitek eginak.

    Salaketen Kanal Etikoaren baitan egindako ekintza eta kudeaketa guztiak Gobernu Organoetara helarazten dira, Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren Funtzioak eginiko aldizkako txostenen bitartez.

    Bestalde, negozio-lerro bakoitzak Administrazio Kontseiluari helarazi diezazkioke organo honek landu edo erabaki ditzakeen gaiak eta eragiten den iraunkortasunarekin lotutako edo lotu gabeko beste edozein gai, langileen ekimenez nahiz interes-taldeekiko interrelazioaren bidez, zeina bere negozio-lerroaren bidez ebazten ez den, bere barne-gobernuaren ereduaren eta erabakien eskala-markoaren arabera, Administrazio Kontseilura iritsi daitekeena.

    Kutxabank Taldeak bere interes talde guztiekin ez du Administrazio Kontseiluari buruzko kontsultarik egiten. Aurrez aipatuari kalterik egin gabe, Akziodunen Batzorde Orokorra, hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren gizarte-kudeaketa onartzeko organo eskuduna da eta, edozein unetan, kideren bat kargurik gabe utzi dezake.

    Halaber, baliozko legediak jasotzen duenarekin bat etorriz, akziodunek Administrazio Kontseiluaren aurrean egoki diren erantzukizun akzioak aurkez ditzakete.

    Kontsulta prozesu eta komunikazio kanal hauen emaitza bezala, ez da inongo kezka larririk hauteman.

    Beste alde batetik, Kutxabankek eta Cajasurrek 2020an iritzi-inkestak egin dizkiete bezeroei, hornitzaileei, langileei eta gizarteari, bere izen onaren bereizgarri gisa identifikatutako hainbat ezaugarriri buruzko pertzepzioa neurtzeko eta horren bidez, erakundearen erreputazio-arriskua neurtzeko.

    Lortutako informazioa aztertu eta egiaztatu egiten da eta, horren bidez, Erreputazio-arriskuaren kudeaketarako ekimenak garatzen dira.