Gizarte lana

2020. urteko langileen kudeaketa-planak eta -politikak birbideratu egin behar izan dira martxoaren hasieratik, Covid-19ren krisiaren ondorioz. Birusaren ezusteko etorrerak eta horren ondoriozko osasun, gizarte eta ekonomia-eraginak erabat baldintzatu ditu urteko planak, zeintzuek hiru jarduketa-printzipioren menpe egon diren, finantza-jarduera funtsezko zerbitzu gisa hartu den testuinguru batean.

Ildo horretan, jarduera gure langileen eta bezeroen osasuna eta segurtasuna babestera eta, aldi berean, gure bezeroei une bakoitzeko beharretara egokitutako finantza-zerbitzu egokia eskaintzen jarraitzera bideratuta egon da, erabilgarri zeuden kanal guztien bitartez. Helburu horiekin, Erakundeak, Giza Baliabideen sailetik, Sistemak, Negozioa eta Zerbitzu Osagarrien arloekin lan egin du langile guztiei euren funtzioak urrutitik eta euren ohiko lanpostutik kanpo gauzatzeko baliabide teknologikoak emateko, eta langile guztiei eta lantoki guztietan, material higienikoa eta beharrezko babes-elementu guztiak banatzeko, Osasun-agintariek igorritako protokoloei eta gomendioei jarraikiz.

Bezeroek gobernuak, autonomia erkidegoek eta beste erakunde batzuek jarduera mugatzearen ondorioak arintzeko helburuarekin ezarritako arintze ekonomikoaren neurriez aprobetxatzeko prozedurak bizkor ezarri dira.

Aurten, babestutako jardueren maila handi bat izaten jarraitu ahal izan dugu, horien formatua egoera berrira egokituz; hala ere, antolatutako beste jarduera batzuk ezin izan dira egin.

Hezkuntzari eta gizarte-boluntariotzari dagokionez, Kutxabankek bere langileek modu erabat desinteresatuan gauzatzen dituzten jarduerak sustatzen jarraitu du, finantza-hezkuntzarekin lotutako jarduerez gain, jarduera berriak areagotuz, batez ere, "Finantzak Bizitzeko" programaren bitartez.

Kutxabank Taldeak ekonomia eta gizarte inpaktu garrantzitsu eta positiboak eragiten ditu bere inguru hurbiletan. Ildo honetan, gizarte-eragin horien komunikazio-mekanismoak hobetzen jarraitzea aurreikusten da, batez ere, zailtasun bereziak dituzten sektoreetan finantza inklusioa eta irisgarritasuna txertatzearekin lotuak, bulego eta kutxazain irisgarrien kopurua areagotuz. Batez ere kudeatzaileen bitartez merkaturatzen diren finantza produktuei dagokienez, Kutxabankek, ingurumen eta gizarte inbertsioaren irizpideak gehitzen jarraitu nahi du.

Azkenik, eta akziodunak diren Banku Fundazioek eragiten duten zalantzarik gabeko inpaktu positiboa dela eta, Kutxabank Taldeak bere akziodun bakarrentzat balioa sortzen jarraituko du; urteko etekinei dibidendu handi bat gehituko die.

Jarduera lerro ezberdinen emaitzak dokumentu honetako atal ezberdinetan baliozta daitezke.