Etika eta zintzotasuna

Etika eta portaera kodeak

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurren xedea, ikuspegia eta balioak Kutxabankeko zuzendaritza-taldeari eta Kutxabank eta Cajasurreko gobernu organoetako kideei aurkeztu zitzaizkien, 2019ko otsailaren amaieran egindako urteroko bileran.

Printzipio eta balio horiek erakundeen Intranetean eta web korporatiboan argitaratuta eta langile guztientzat eskuragarri daude, eta Kutxabankeko eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluek 2020ko apirilaren 30ean eta uztailaren 23an onartutako Portaera-kodean barne hartzen dira. Esteka honen bitartez kontsulta daitezke:

EGEaren kudeaketa

Balio hauek erakundeetako Portaera Kodea eta arau, politika eta prozedura guztiak egituratzen dituzte; gainera, esparru juridikoko araudia betetzen dela zaintzeaz gain, jarduerak etika profesionalaren eta gardentasunaren barruan kokatzen direla zaintzen dute, betiere, zuzentasun eta zintzotasun printzipioek bideratuta.

Kode honen menpe dauden pertsonek bertan ezarritako arauak ezagutu, bete eta aplikatzeko betebeharra dute, baita hura garatzen duten politika eta prozeduretan ezarritakoak ere. Langile berri guztiak kodearen jabe egin behar dira lanean hastearekin bat.

Arau-hausteen komunikazioa erakundeentzako informazio-iturri bat da, prozeduretan eta funtzionamenduan kontrol berriak eta hobekuntza-ekintzak ezarri ahal izateko. Erakundean balioak aplikatzea sustatzeko eta dilema etikoak ebazteko modua egituratzeko helburuarekin, erakundeek salaketak egiteko barneko eta kanpoko kanalak dituzte eta horien funtzionamendua eta irismena berariazko dokumentu batean deskribatzen da.

Portaera-kodea eta Kanal etikoa erakundeen Intranet Korporatiboan eta bakoitzaren web korporatiboan argitaratuta daude, langileek eta interes-taldeek ezagutu ditzaten.

Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren Sailak, noizean behin, Erakundeetako portaera-arauak betetzearen arduradun gisa, gai ezberdinei buruzko derrigorrezko prestakuntza eskaintzen du portaera-arauen inguruan, esaterako: kapitalak zuritzearen prebentzioa, interes-gatazkak, zigor arriskuen prebentzioa, datuen babesari buruzko xedapenak eta gardentasunari buruzko arauak, bezeroentzako produktuen eta zerbitzuen merkaturatzean eta banaketan.

MERKATARITZA-SAREA KUTXABANK 2020 CAJASUR 2020
Pertsona-kopurua Ehunekoa Pertsona-kopurua Ehunekoa
Zuzendaritza 5 %0,18 4 %0,29
Buruzagitza/ Postu Teknikoa 1.106 %39,94 451 %32,82
Administraria / Saltzailea 1.658 %59,88 918 %66,81
Askotariko Lanbideak 0 %0 1 %0,07
GUZTIRA 2.769 %100 1.374 %100

ZERBITZU ZENTRALAK KUTXABANK 2020 CAJASUR 2020
Pertsona-kopurua Ehunekoa Pertsona-kopurua Ehunekoa
Zuzendaritza 10 %1,56 6 %1,71
Buruzagitza/ Postu Teknikoa 392 %61,15 60 %17,09
Administraria / Saltzailea 238 %37,13 280 %79,77
Askotariko Lanbideak 1 %0,16 5 %1,42
GUZTIRA 641 %100 351 %100

Bestalde, Gobernu Organoetako kideek, erakundeetako langileen portaera etiko eta profesionalaren bermatzaile goren gisa, gai hauen inguruko etengabeko prestakuntza jasotzen dute hauek betetzeari buruzko ebaluazioaren jakinaren gainean egoten dira, aldizka, Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren Sailak horren berri ematen baitie.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko Sozietateek Araudia betetzeaz arduratzen diren unitateak dituzte, besteak beste, erakunde osoari aholkatzeko helburuarekin.

  • Portaeraren Barne Araudia.
  • Araudia Betetzeko Eskuliburuak.
  • Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
  • Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia.
  • Datuen babesari buruzko politikak.
  • SCIIFren Barne Araudia.
  • Interes gatazkei buruzko politikak.
  • Funtzioak eta Zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko politika.
  • Gobernantza eta Produktuak Zaintzeari buruzko politika.
  • Inbertsio zerbitzuak eskaintzearekin lotutako politikak.

Kutxabank Gestión

Azaroaren 4ko 35/2003 Legeak ezarritakoa betez, Inbertsio Kolektiboaren Erakundeena, eta bere garapen arauetan, eta, aplikagarri denean, Balore Merkatuaren Legean eta bere garapen arauetan, Sozietatearen Portaeraren Barne Araudiak bere jardueran zehar betetzeko portaera arau batzuk ezartzen ditu.

Arauak betetzeko Unitateak, PBAn ezarritakoaren arabera, Derrigortutako Pertsonen zerrenda bat sortu eta eguneratua mantentzen du.

Arauak betetzeko Unitateak, gainera, zorroen kudeaketaren eragiketa kontrolatzen du; horretarako, Erakundeekin eta kudeatutako zorroekin eta bezeroekin sinatutako kontratuak egiaztatzen ditu.

Hiru hilez behin, Ikuskaritza Batzordeari, pertsonen operazioen berrikusketan eta prozeduraren betetzean hautemandako gertakariak jakinarazten zaizkio. Batzordeak prozesu hauek perfekzionatzeko edo hobeto betetzeko beharrezkoak ikusten dituen neurriak proposa ditzake.

Gutxienez hiru hilez behin, kontseilari guztiei, burututako lanaren inguruan eta kontroletan hautemandako gertakariei buruz jakinaraziko zaie, idatziz. Gainera, Administrazio Kontseiluari urteko txosten bat igorriko zaio eta BMBNren esku geratuko da.

2020ko urriaren 27an, Administrazio Kontseiluak Portaera-kode bat onartu zuen, zeinak zuzendaritza-taldearen, langileen eta Administrazio Kontseiluko kideen jarrera eta jokabidea bideratzeko helburua duten printzipioak eta arauak barne hartzen dituen. Era horretan, harreman bikaina izan dezakete interes-taldeekin, hazkuntzarekin eta Sozietatearen garapenarekin konprometituta dauden langileekin, printzipioak eta balioak sustatuz. Kode honi lotuak dauden pertsonek bertatik eratorritako araudian egindako irregulartasun edo arau-hauste bati buruzko informazioa baldin badute, salaketak egiteko kanal etikoa erabiliz komunikatu beharko dute.

Kutxabank Seguros

Langileen portaera, derrigorrez betetzekoak diren Kode eta Araudi zehatz batzuen bitartez arautzen da. Langile guztiei ematen zaizkie lanean hasteaz bat eta uneoro eguneratuta eta eskuragarri egoten dira.

  • “Baliabide informatikoak erabiltzeko eta DBAO/DBLO betetzeko arauak” dokumentua betetzeko konpromisoa.
  • 10/2010 Legeak eta 304/2014 Errege Dekretuak kapital zuritzea eta terrorismoaren finantzazioa saihesteari buruz eskatzen dituen etika estandar altuak betetzen diren adierazpena.
  • Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
  • Zigor Arriskuak Saihesteko Eskuliburua-Barne Araudia.
  • Finantza Ohorearen eta Sendotasunaren Adierazpena.
  • Eragiketen arloaren jarduketa-arauak.
  • Azpikontratazioen politika.
  • SCIIFren Barne Araudia.

2020ko abenduan, Administrazio Kontseiluak Portaera-kode berria onartu zuen, 2021eko ekitaldian zehar langile guztiei zabaltzeko.

Higiezinen Taldea

Kutxabank eta Cajasurreko langileriaren parte den Higiezinen Negozioaren Saileko langileak banku horietan indarrean dagoen portaera kodearen menpe daude.

Sozietate higiezinetako langileei dagokienez, gaur egun, ez daukate portaera kode propiorik.

Gesfinor

Kutxabank Taldeko Kode etikoek eta Portaera-kodeak Gesfinor barne hartzen dute.

Norbolsa

Norbolsak Portaeraren Barne Araudi bat du, BMBNk onartua eta web orrialde korporatiboan argitaratua.

Araudi hau oinarritzen duten printzipioak langileriaren inpartzialtasuna, fede ona, zaintza eta diligentzia dira. Testuinguru batzuetan abstentzioa burutzea eta ez kontratatzea nabarmentzen da. Beste atal batean, Portaeraren Barne Araudiaren menpe dauden pertsonen betebeharrak, arlo bereizietako ezarpena, arlo bakoitzaren eta gainontzeko erakundearen arteko informazio eragozpenak eta arlo bakoitzeko erabaki hartzea deskribatzen dira.

Portaeraren Barne Araudia Norbolsako langile guztiek jaso eta sinatu dute.