Etika eta zintzotasuna

Etika eta zintzotasunari buruzko gaien inguruko aholkularitza eta salaketa

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren unitatea dagokion erakundea aholkatzeaz arduratuko da, Sailak zuzenean monitorizatzen dituen araudi-esparruetan, baita legezko betebeharrak betetzea sustatzeaz eta arauaren eta barne-politiken aurkako portaerak saihesteaz ere; betiere, Kutxabank Taldearen zuzentasun kultura bultzatzearen alde eginez.

Erakundearen betetze sistemak, portaera etikoaren kanon zorrotzekin bat datozen jarduera eta negozio guztiak garatzeko Kutxabank Taldeak konpromiso instituzionala oinarritzen duen oinarrietako bat osatzen du. Betetzearen funtzioak arlo hauetan burutzen ditu bere egitekoak:

  • Prebentziozko ekintzak: politikak eta prozeduren garapena ezartzen ditu, negozio unitateak aholkatzen ditu, betetzearen kontuetan taldeak osatzen ditu.
  • Hautemate eta kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak hauteman, ebaluatu eta arintzeko neurriak garatzen ditu.
  • Gainbegiraleekin harremanak izateko ekintzak.
  • Prozesu, prozedura, sistema eta kanalen aldaketetara zuzendutako ekintzak eta proiektuak.

Arau berriak argitaratu, proiektu berriak garatu, produktu berriak atera, hirugarrenekin zerbitzuak kontratatu edo publizitate-jarduerak egiten badira, besteak beste, Araudia Betetzea eta Taldearen Kontrolaren arloak aholkularitzaren ex ante funtzio bat betetzen du, horiek ezartzeaz arduratuko diren hainbat unitateei zuzendua.

Salaketen kanalaren bitartez proposatutako gaiekin eta bezeroek egindako salaketa eta demandekin, Araudia Betetzearen sailak erakundeek egin daitezkeen arau-hausteen arrisku-diagnosi bat egiten du, eta gainerako arloekin batera, barne-politika, -arau eta -prozesuetan egin beharreko aldaketak eta ekintzak proposatzen ditu.

Fineco Taldea

Fineco Taldeko Sozietateek Araudia Betetzearen unitateak dituzte. Alde batetik, unitateak zuzenean monitorizatzen dituen araudi-esparruetan erakunde guztia aholkatzeko alderdiez arduratzen dira, eta bestetik, lege-betebeharrak betetzea sustatu eta arauen eta barne-politiken aurkako portaerak saihesten dituzte. Azken finean, Fineco Taldeko zintzotasun kultura bultzatzearen alde jarduten du.

Erakundearen betetze sistemak, portaera etikoaren kanon zorrotzekin bat datozen jarduera eta negozio guztiak garatzeko Fineco Taldeak konpromiso instituzionala oinarritzen duen oinarrietako bat osatzen du. Betetzearen funtzioak arlo hauetan burutzen ditu bere egitekoak:

  • Prebentziozko ekintzak: politikak eta prozeduren garapena ezartzen ditu, negozio unitateak aholkatzen ditu, betetzearen kontuetan taldeak osatzen ditu.
  • Hautemate eta kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak hauteman, ebaluatu eta arintzeko neurriak garatzen ditu.
  • Gainbegiraleekin harremanak izateko ekintzak.
  • Prozesu eta prozeduretako aldaketetara zuzendutako ekintzak eta proiektuak.

Errefortzurako mekanismo gisa, salaketa edo etika kanal bat ezartzen du.

Etika kanal hau legaltasuna eta portaera arauak betetzea bultzatzen duen nahiarekin sortu zen, baita Erakundearen zintzotasuna mantentzeko asmoarekin ere. Zigor Arriskua Kontrolatzeko Eredua sortu eta onartzearekin, bere edukia indartu egin da eta tresna hau erabili du legearen edo arauen aurkako ekintzak burutzea eragin dezaketen portaerak komunikatzeko.

Araudia Betetzearen Unitatea izango da komunikazio horien hartzailea; e-mail helbide honetara igorriko zaio: canaletico@fineco.com, edo bestela, horretarako sortu den inprimakia eskura emango zaio.

Kutxabank Gestión

5/2010 Lege Organikoak, Zigor Kodearen aldaketa, pertsona juridikoen zigor erantzukizunaren inklusioarekin sartu zuen. Hori dela eta, pertsona juridiko edo langile baten legezko ordezkariek, administratzaileek edo ahaldunek delitu bat egiten dutenean, honekin behar bezalako kontrol bat jarraitu ez bada, pertsona fisikoarekin batera pertsona juridikoak ere zigor erantzule bezala “erantzungo” du, baldin eta delituzko ekintza bere onerako burutu bada. Aldi berean, 1/2015 Lege Organikoak entitatearen onura zuzenerako edo zeiharrerako ekintza kontzeptua sartu eta delituak saihesteko bete beharreko programen barneratze espresua entitatearen zigor erantzukizuna salbuesteko kausa posible gisa sartu zituen.

Araudia betetzeko, Kutxabank Gestióneko “Corporate Defense” prestatu da.

“Corporate Defense” Arautegiaren menpe dauden pertsonek, Barne Kontrolaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko die, “kanal etikoaren” posta elektronikoko helbidearen bitartez, beren lan ardurak burutzean edozein arau-hauste edo delitu izan daitekeen jarduketa oro, Sozietatearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazi bezala.

Halaber, Sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2020ko urriaren 27an, Administrazio Kontseiluak Kutxabank Gestión-en Portaera-kodea onartu zuen, zeinak zuzendaritza-taldearen, langileen eta Administrazio Kontseiluko kideen jarrera eta jokabidea bideratzeko helburua duten printzipioak eta arauak barne hartzen dituen. Era horretan, harreman bikaina izan dezakete interes-taldeekin, hazkuntzarekin eta Sozietatearen garapenarekin konprometituta dauden langileekin, printzipioak eta balioak sustatuz. Kode honi lotuak dauden pertsonek bertatik eratorritako araudian egindako irregulartasun edo arau-hauste bati buruzko informazioa baldin badute, salaketak egiteko kanal etikoa erabiliz komunikatu beharko dute.

Kutxabank Seguros

Kutxabank Seguros-ek arauak Betetzen direla Egiaztatzeko Sistema eraginkor bat du: erakundearen egituran eta erabakiak hartzeko prozesuan txertatua dago eta beharrezko prozesuez eta prozedurez osatuta dago, bai araudia betetzen dela berrikusteko, bai betetze horretan egon daitezkeen desbideratzeak identifikatzeko eta hala dagokionean arau-hauste horiek konpontzeko planak zehazteko ere.

Gainera, Kanal Etiko bat du, zeinak Langile guztiei aukera ematen dien, modu konfidentzialean, kontrol-organoari (Betetzen dela Egiaztatzeko Funtzio Garrantzitsua) irregulartasunen edo legearen edo arauen aurkako jardueren berri emateko.

Erabilgarri dauden kanalen bitartez, Kutxabank Taldeko enpresa batean ere ez da portaera ez-etikorik, legez kontrakorik edo erakundearen zuzentasunarekin lotutakorik hauteman.

Higiezinen taldea

Higiezinen Negozioaren Arloko langileak Kutxabank Taldeak ezarritako prozeduren menpe daude, salaketei, gai etikoei eta zuzentasunari dagokionez.

Gesfinor

Gesfinor tamaina txikiko erakunde bat denez, komunikazio-kanalak zuzenekoak dira.

Norbolsa

Norbolsak Arrisku Penalaren kudeaketarako eskuliburu bat du, eta baita salaketak jartzeko bide bat ere, barne langileek egoki iruditzen zaizkien salaketak jarri ahal izateko.