Etika eta zintzotasuna
Ustelkeriaren aurkako borroka
Kutxabank eta Cajasur
Gure Erakundearen jarduera garatzen den testuinguruan, funtsezkoa da delituak saihesteko antolakuntza- eta kudeaketa-eredu eraginkor bat duela ziurtatzea, zigor-arriskua kontrolatzeko eta saihesteko sistema egokiekin, Kutxabank eta Cajasur era horretako kontingentzietan nahastea ekiditeko helburuz.
Kutxabankek eta Cajasurrek kudeaketa-eredu bat daukate, langileek eta Bankuarentzat lan egiten duten pertsonek delituak eta iruzurrezko eragiketak edo eragiketa desegokiak egitea saihesteko.
Aipatu eredua egon daitezkeen delituen eta zigor-arriskuen zehaztapen eta ebaluazio batean eta horiek egin ahal izango diren jarduerak zerrendatzean oinarritzen da, politiken eta prozeduren bidez garatzen da eta erakundean horiek arintzeko berariazko kontrolak identifikatzen ditu, aldizka berrikusten direnak.
Kutxabankek eredu hau bere Talde osora zabaltzeko eta eguneratuta izateko lan egiten du.
Halaber, Kutxabankek eta Cajasurrek Portaera-kode batzuk dituzte; bertan, euren jarduera zuzentzen duten jarduketen printzipio orokorrak biltzen dira, zeintzuek erakundeen eta bertako langileen eguneroko lanean agerian dagoen zuzentasuna markatzen duten.
Helburu horri laguntzeko, erakundeek Kanal Etiko bat ezarri zuten. Horri esker, barne- eta kanpo-araudiaren aurkako jarduera baten berri edo zantzuren bat duen pertsona orok Erakundeari jakinarazi ahal izango dio, kanal aske eta konfidentzial bat erabiliz.
2020an zehar jasotako kontsulten eta komunikazioen artean, bat ere ez da izan ustelkeria-kasuei buruzkoa.
Bestalde, erakundeek aldizkako ebaluazioak egiten dituzte zigor-arriskuaren prebentzioari eta ustelkeriaren aurkako borrokari dagokionez. Hala, 2020ko ekitaldian zehar, ez da identifikatu eta, beraz, ez da ebaluatu balizko ustelkeria-kasuekin lotutako eragiketarik.
Arriskuaren ebaluazioaren bidez garatutako berariazko azterketan, ez da ustelkeriarekin lotutako arrisku esanguratsurik identifikatu.
Ustelkeriaren eta iruzurraren aurkako arriskuak identifikatzeko ebaluatutako alderdiei dagokienez, honako ondorioak atera dira:
USTELKERIA-KASUAK | 2020 | |
---|---|---|
Kutxabank | Cajasur | |
Egiaztatutako ustekeria-kasu guztien kopurua eta izaera. | 0 | 0 |
Ustelkeria dela eta, langileren bat kaleratua izan den edo diziplinazko neurriak hartu diren egiaztatutako kasu guztien kopurua. | 0 | 0 |
Ustelkeriarekin lotutako arau-hausteak direla eta, negozio-bazkideekin kontratuak desegin diren edo berritu ez diren egiaztatutako kasu guztien kopurua. | 0 | 0 |
Ustelkeriarekin lotutako kasu juridiko publikoak, txostenaren xede-aldian zehar erakundearen edo bertako langileen aurka jarriak, eta kasu horien emaitzak. | 0 | 0 |
Beste alde batetik, 2020. urtean zehar, Kutxabankeko eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluetako kideek honakoaren berri izan dute: erakundeetako zigor-arriskua saihesteko barne-politikak eta -prozedurak; interes-gatazkei dagozkien betebeharrak; kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa edo zerbitzuak eta funtzioak kanporatzeko prozedurak, zeintzuek babesten dituzten printzipioak eta irizpideak finkatzen dituzten eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituzten.
Halaber, langileek zigor-arriskuak saihesteari, zerbitzuak eta funtzioak kanporatzeari, inbertsio-zerbitzuak eta banku-zerbitzuak eskaintzeari eta kapital-zuritzea eta terrorismoaren finantzaketari buruzko berariazko informazioa jaso dute, honako helburu honekin:
- Langileak araudiari dagozkion betebehar berrien eta ezarritako prozedura berrien jakinaren gainean uztea.
- Aurrez eskuratutako ezagutzak eguneratzea eta sendotzea.
- Eguneroko jarduera profesionala burutzean gerta daitezkeen arriskuak murriztea.
Fineco Taldea
Fineco Taldeak, 2016az geroztik, Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia eta Garapenerako Eskuliburuak ditu, zeintzuek programa antolatzaile bat ezartzea ahalbidetzen duten, erakundearen jarduerak kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskua deuseztatzeko.
Delituak eta zigor arriskuak izan daitezkeenen definiziotik, haiek burutu daitezkeen jardueren zerrendatik eta entitateak haiek murrizteko barneratuta dituen kontrolak identifikatzetik abiatzen da eredua.
Aurreko atalean aipatu den bezala, Fineco Taldeak Kanal Etikoa formalizatu eta inplementatu zen, zeinak langile guztiei barne edo kanpo araudia urra dezakeen jardueraren baten berri edo susmorik badu, Entitateari jakinarazteko aukera ematen dion, bide independente eta konfidentzial baten bidez.
Bestalde, Fineco Taldeak Administrazio Kontseilutik eskuordetutako organo bat du, zeina Kapital Zuritzearen eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan (aurrerantzean, KZ/TFP) eskuduna den eta zuzenean bere menpe dagoen: KZ/TFP unitatea. Unitatea horren betekizunen artean PBC/FT prozeduren eta sistemen eraginkortasuna egiaztatzea eta kontuen ikuskariarekin ikuskaritzan hautemandako ahulezia adierazgarriak eztabaidatzea daude, hori guztia bere independentzia galdu gabe. UPBC/FT delakoa Fineco Taldearen matrizean dago, Fineco Sociedad de Valores, eta hura osatzen dituen lau sozietateak ebaluatzen ditu.
Edonola ere, Fineco Taldeko lau sozietateetako Administrazio Kontseiluak dira kapital zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzio-arloko arduradun nagusiak eta haien funtzioak Kutxabank Taldearen KZ/TFPren Eskuliburuan zehaztuta daude. Lau Kontseiluetan eztabaidatzen eta oneste dira PBC/FT arloko gai garrantzitsuenak.
Hauek dira Kontseilura eramango diren gai garrantzitsuenak: PBC/FT arloko ikuskari eta gainbegiraleak, Urteko Plana eta haren jarraipena, susmagarri gisa jakinarazitako eragiketa moten txostenak, Taldearen PBC/FT, BC/FT arriskuaren analisia, Taldearen osaera PBC/FT arloan, OCIren bokalen eta Ordezkariaren izendapena, barne adituaren ondorioak eta gomendioak eta hura konpontzeko plana onartzea, eta konpontzeko planaren barne ikuskaritza eta onesteko gomendioak
Fineco Taldeko KZ/TFPUk Goi Zuzendaritzako organoen baitan dauden agirien eta txostenen eta gai honen inguruan hartutako erabakien erregistroa gordetzen du.
Fineco Taldeak urteko prestakuntza plana egiten du, nahitaezkoa, indarrean dagoen legerian, gidalerroetan eta prozeduretan oinarrituta, eta BC/FT arriskuan oinarritutako ikuspegi praktikoarekin, jakinarazitako eragiketa susmagarriei eta aldi horretan sortutako abisuei erreparatuta. Langileei aplikatu behar diren neurriak aplikatzeko eta BC/FT adierazleak izan ditzaketen eragiketak detektatu ahal izateko prestatzea eta, ondorioz, behar bezala erantzutea (abstentzioa eta komunikazioa) da prestakuntzaren helburua. Gainera, Erakundera sartzen diren pertsona guztiek Kutxabank Taldeko KZ/TFPren eskuliburua eta Fineco Taldeko eskuliburu operatiboa jasotzen dute.
UPBCk modu aktiboan hartzen du parte prestakuntza planean (definizioa, elaborazioa eta ematea, dagokiona). Taldearen OCIak onartu du prestakuntza plana, zeinak saio bakoitzean haren garapenaren eta ematearen jarraipena egingo duen.
Ikastaro bakoitzaren bukaeran, ikasitakoa ebaluatzeko azterketa eta bertaratu izanaren erregistroa egingo da. Jarraian, urteko prestakuntza plana bukatu ondorengo Fineco Taldean lortutako emaitzen xehetasuna bildu dugu:
PRESTAKUNTZA MOTA | DATA | HARTZAILEAK | FORMATUA | IRAUPENA |
---|---|---|---|---|
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA | 19-aza | Fineco Taldeko langileak eta agenteak | Linean | 3 ordu |
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA | 19-aben | Fineco Taldearen sozietateetako Kontseilari guztiak | Presentziala | 1 ordu |
MERKATARITZA-TALDEAREN PRESTAKUNTZA PUNTUALA KZ/TFP | 19-aben | Fineco Taldeko merkataritza-taldea | Presentziala | 1 ordu |
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA | 20-aza | Fineco Taldeko langileak eta agenteak | Linean | 2 ordu |
FORMAZIOA | 2019 | 2020 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA | PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA | MERKATARITZA-TALDEAREN PRESTAKUNTZA PUNTUALA PBC/FT | PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA | PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA | MERKATARITZA-TALDEAREN PRESTAKUNTZA PUNTUALA PBC/FT | |
DEITUAK | 62 | 18 | 32 | 67 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
Langileak | 60 | 0 | 30 | 66 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
Agenteak | 2 | 0 | 2 | 1 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
Kontseilariak | 0 | 18 | 0 | 0 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
BERTARATUAK | 60 | 18 | 29 | 65 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
% | %96,77 | %100,0 | %90,63 | %97,01 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
ONARTUAK | 60 | 18 | Ez da aplikatzen | 65 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
% | %100,00 | 1%00,00 | Ez da aplikatzen | %100,00 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzen |
BATEZ BESTEKO NOTA | 8,96/10 | 10/10 | Ez da aplikatzen | 9,16/10 | Ez da aplikatzen | Ez da aplikatzena |
2020ko ekitaldian zehar, Fineco Taldearen prestakuntza globalaren errotazio-planari jarraikiz, langile eta agente guztientzako derrigorrezko urteko prestakuntza generikoa bakarrik egin da. 2019ko ekitaldiarekin alderatuta, ez dira kontseilarientzako prestakuntza-saio espezifikoak edo apartekoak egin kapital-zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioaren arloko gai zehatzak lantzeko.
Prestakuntzari dagokionez, agenteen % 100ak eta langileen % 97,01ak KZ/TFPrekin lotutako prestakuntza generikoa jaso du eta, parte hartu duten guztiek soberan gainditu dituzte ondoren egindako ebaluazioak, 2019ko ekitaldiko nota baino zertxobait altuagoarekin.
2020 eta 2019ko ekitaldietan zehar, ez da ustelkeriarekin lotutako gertakaririk egon eta ez da prozeduraz debekatutako eskudiruko ekarpenik ere egin.
Kutxabank Gestión
“Corporate Defense” Arautegian ezartzen denari jarraikiz, edozeinek jakinarazi beharko dio Barne Kontrolaren Zuzendaritzari, “kanal etikoaren” posta elektronikoko helbidearen bitartez, beren lan ardurak burutzean edozein arau-hauste edo delitu izan daitekeen jarduketa oro, Sozietatearen Zigor Arriskuak Saihesteko Araudiaren Eranskinean adierazi bezala.
Kutxabank Seguros
Kutxabank Seguros-ek Zigor Arriskuak Saihesteko Eskuliburu bat du; bertan, Konpainiaren arriskuak antolatzeko, saihesteko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eredua ezartzen da, baita salaketak egiteko kanal bat ere (Kanal Etikoa), langileek Zigor Arriskuaren Arautegiaren arau-hausteen berri eman dezaten, modu konfidentzialean.
2020 urtean zehar, honako prestakuntza hau burutu da:
PRESTAKUNTZA MOTA | DATA | HARTZAILEAK | FORMATUA | IRAUPENA |
---|---|---|---|---|
URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA KZ/TFP | Hainbat saio ekaina eta urria artean | Langileak | On-Line | 2 ordu |
ARRISKU-PENALEN PREBENTZIOARI BURUZKO PRESTAKUNTZA | Hainbat saio ekaina eta uztaila artean | Langileak | On-line | 1:30 ordu |
PBC/FT URTEKO PRESTAKUNTZA GENERIKOA | 2019 | 2020 |
---|---|---|
DEITUAK | 47 | 46 |
Langileak | 47 | 46 |
Agenteak | 0 | 0 |
Kontseilariak | 0* | 0 |
BERTARATUAK | 47 | 46 |
% | %100,00 | %100,00 |
2018ko abenduan KZTFPri buruzko prestakuntza eman zitzaien Kutxabank Vida y pensiones eta Kutxabank pensiones-eko Kontseilariei. 2019 eta 2020an zehar, ez da KZTFPri buruzko prestakuntzarik egin gobernu organoei, ez baita aldaketa esanguratsurik gertatu.
Higiezinen Taldea
Higiezinen Taldeak aktibo higiezinen salmentetan kapital zuritzearen eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioari dagokion araudia betetzea kontuan hartzen du. Halaber, servicer-ekin araututako prozedura bat existitzen da, non kudeatzaileak arlo honetan jarraitu beharreko prozedurak eta gainbegiratze eta kontrol-mekanismoak deskribatzen diren.
Norbolsa
Norbolsak Zigor Arriskua Kudeatzeko eskuliburua eta salaketak egiteko kanal bat ditu, erakundeko langileek salaketa egokiak bidera ditzaten.
2020ko azaroan, Norbolsako 40 pertsonak kapital zuritzeari eta terrorismoaren finantzaketari buruzko prestakuntza jaso dute, ordubeteko iraupenarekin.
Halaber, Administrazio Kontseiluko 7 kidek aipatu prestakuntza 2018 urtean jaso zuten.
Kutxabank Taldeko enpresa batean ere ez da ustelkeriarekin lotutako gertakaririk egon eta ez zaie finantza edo gauzazko ekarpenik egin lotetsitako alderdiei edo erakundeei.