K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Dimentsio ekonomikoa

Jarduera ekonomikoa

EC1: Sortutako eta banatutako balio ekonomiko zuzena.
Sortu eta banatutako balio ekonomiko zuzena* 2012
Balio ekonomiko banatua (jardunaren kostuak + pertsonal gastuak + finantza-gastuak interes eta dibidenduengatik + zerga gordinak + inbertsioak /dohaintzak gizarteari) 1.916.900 (*)
Sortutako balio ekonomiko zuzena (ohiko diru-sarrerak eta ez ohikoak) 2.009.397
Atxikitako balio ekonomikoa (Sortutako balio ekonomiko zuzena – Balio ekonomiko banatua) 92.497

(*) Konturako 27.900 dibidendu barne.

EC2: Klima-aldaketak eragindako finantza-ondorioak eta erakundearen jardueretarako arrisku eta aukerak.

Kutxabankek irizten dio bere jardueran ez dagoela aldaketa klimatikoak eragindako finantza-ondorio zuzenik.

Finantza-erakundea denez, bere jarduera zuzenetik eratortzen diren ingurumen-arriskuak, beste mota bateko jardueratik, beti ere zeharka, erator litezkeenak baino txikiagoak dira, esaterako proiektu produktiboetako inbertsioak. Hala ere, sortzen duen ingurumen eragin zuzena murrizten ere saiatzen da, bereziki, hondakinen ingurumen kudeaketa zuzenaren bidez, eta eraginkortasun energetikoaren arloko eta baliabideen murrizketarako ekimenak sustatuz bere instalazioetan.

Beste alde batetik, Proiektu Finantzaketa sailak finantzatutako eragiketa guztiek betetzen dute Europako Batasunak exijitutako ingurumen araudia, Inbertsioen Europako Bankuak (BEI) finantzatzen dituen eragiketak arautzen dituen berbera.

EC3: Gizarte-ongizateko programak direla-eta erakundeak bete behar dituen baldintzen estaldura.

Kutxabankeko langileek hainbat pentsio-plan dute, ekarpena zehaztua dutena,langileen jatorriaren arabera.

Hala ere, BBKtik datozen langileek eta 1988ko maiatzaren 17tik aurrera sartu baziren lanean, ekarpen zehaztuko pentsio plana dute, eta planetarako ekarpena honela banatzen da:

  • Enpresa: bere maila profesionaleko oinarrizko hartzekoaren %6
  • Langilea: bere maila profesionaleko oinarrizko hartzekoaren %4

Era berean, BBK, Kutxa eta Vitalen integrazio akordioaren arabera, Kutxatik datozen langileek, erakundean 1988ko maiatzaren 1etik aurrera sartu baziren, EPSVari egiten dioten ekarpena, gutxienez BBK-koena bezainbestekoa izango da.

Vital Kutatik datozen langileen kasuan, erakundera 1990ko apirilaren 1etik aurrera sartu baziren, EPSV ekarpenen zenbatekoa mantenduko dute, hau da Lehenengo Mailako Ofizialaren oinarrizko soldataren %6.

EC4: Gobernuengandik jasotako finantza-laguntza garrantzitsuak
2012 (euro)
Baso Kudeaketa diru-laguntza (Higiezinak)*  120.160,23
Ondare Kulturalerako diru-laguntza (Higiezinak) 1.350
Prestakuntza-jardueretarako jasotako diru-laguntzak (Hiruko Fundazioa) 753.000
Euskara sustatzeko diru-laguntzak 30.053

* 2012ko jarduerei dagozkien diru-laguntzak, emanak eta kobratzeke daudenak.