Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Dimentsio ekonomikoa
Zeharkako eragin ekonomikoa
EC8: Azpiegituretako inbertsioen garapena eta eragina, eta batik bat herriaren onurarako emandako zerbitzuak konpromiso komertzialak medio, probono, edo gauzatan
Onura publiko bateko helburu berezia duten inbertsio eta zerbitzuak, Kutxabanken jabeak diren hiru Kutxetariko bakoitzaren Gizarte Ekintzaren bidez burutzen dira, duela 100 urte luzetik hona egin izan ohi den bezala. Horien aurrekontuak bankuak finantza-jardueraren garapenean lortutako emaitzetatik banatzen dituen dibidenduetatik elikatzen dira. Gizarte ekintza horien lana eta jarduera zenbait eremutan burutzen da, laguntza, kultura, hezkuntza eta prestakuntza, besteak beste.
2012an, hiru Kutxen Gizarte Ekintzako inbertsioa 120 milioi eurokoa izan da, honela banatuta:
- Kultura eta aisialdia: 43,9 milioi euro.
- Asistencia social y sanitaria: 55,2 millones euros.
- Hezkuntza eta ikerketa: 15,1 milioi euro.
- Ondare historikoa, artistikoa eta naturala: 5,8 milioi euro.
Gizarte Ekintza bakoitzak 201an garatutako jarduerari buruzko informazioa haien web guneetan kontsulta daiteke: web: www.bbk.es, www.kutxa.es y www.vital.es
2013an Kutxabankek 27,9 milioi euroko dibidendua banatu die akziodunak dituen kutxei, eta kutxek euren Gizarte Ekintzetara bideratuko dituzte.
EC9: Zeharkako eragin ekonomiko garrantzitsuen ulermena eta deskribapena, eragin horien irismena barne.
Kutxabankek lehentasunezko baldintzetan ditu zenbait produktu eta zerbitzu, zailtasunak edo diru-sarrera baxuak dituzten pertsonentzat. Horietako produktu batzuk FS7 Adierazlean garatu dira eta Gizarte eta Ingurumen Eragin Nagusiak atalean.
Hala ere, badira immigranteen kolektiborako beste zenbait produktu ere:
- Immigranteen diru-bidalketak: nazioarteko diru-transferentzia da, baina Kutxabanken zerbitzu berezia da, eta prezio bakarra duena, berdin da zenbat diru bidali den. Beraz, mesedegarria hemen daudenentzat zein dirua jasoko dutenentzat.
- Tarifa Plana: "Kontu hurbilak" oinarrizko zenbait produktu eta finantza-zerbitzu biltzen ditu, esaterako, banku-kontua, finantza-txartela, immigranteen bidalketa eta heriotza kasurako aberriratze asegurua. Banaka kontratatuz gero baino talde-prezio baxuagoan eskaintzen dira.
- "Ispilua" txartela: sorlekua diren herrialdeetan jatorriko txartelean sartu diren saldoak erabili ahal direla da eskaintzen duen abantaila. Atzerritarren diru-bidalketak egin beharrean, hori beste aukera bat da eta kutxazain automatikoetan nahiz saltokietan erabil liteke. Biz izen komertzial dituzte: Tarjeta Unidos eta Tarjeta Mundo Vital.
- Aberriratze asegurua: heriotza kasuan, gorpua sorlekura eramateko da eta aseguru-etxea arduratzen da izapide guztiez. Primaren zenbatekoa oso murritza da, beraz, immigranteek bere gain hartu ezin dituzten gastuak ekiditen ditu.