K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Dimentsio ekonomikoa

Presentzia merkatuan

EC5: Hasierako soldata estandarraren eta tokiko gutxieneko soldataren arteko harremanen maila

En Kutxabank no existe ningún tipo de discriminación salarial entre hombres y mujeres, ya que rige el principio de equidad.

Con respecto al salario mínimo interprofesional, el salario de entrada de Kutxabank presenta una situación favorable, ya que lo multiplica por más de 2,7.

2012
Sarrerako gutxieneko soldata (Praktikak eta bekak izan ezik) eurotan /egindako lanordu kopurua 16,11
Sarrerako gutxieneko soldata (Praktikak eta bekak izan ezik) eurotan /Profesioarteko gutxieneko soldata 2,78
EC6: Tokiko hornitzaileei dagokien gastuaren politika, praktikak eta proportzioa, eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetan

Hurbiltasuna eta elkarrenganako konfiantza, baita kidetasun kulturala ere, hornitzaileak hautatzean aintzat hartu behar diren baloreak dira Kutxabanken iritziz. Horregatik, ohikoa da hornitzaileak kontratatzea bankuak diharduen tokietan

Kutxabankek homologatutako hornitzaile portzentaje handia, erakundeak gehien diharduen tokietakoak dira, hornitzaileak hautatzeko praktikan, aipatutako printzipioak ezarri baitira.

Era berean, Erakundearen Administrazio Kontseiluak onartutako Kode Deontologikoaren 20. artikuluan hornitzaile horiekiko harremanaz hitz egiten da.

EC7: Tokiko langileak kontratatzeko prozedurak eta tokiko komunitatean hartutako goi zuzendarien portzentajea

Kutxabankeko langileria Kutxa sortzaile bakoitzetik (BBK, Kutxa eta Vital) datozen langileek osatzen dute, baita BBKbank-CajaSurretik datozen batzuek ere, Andaluzia eta Extremaduratik kanpo kokatutako bulegoetakoek, hain zuzen ere.

Historikoki, profesionalen sarrera berriak Kutxa bakoitzean, Erakundeek diharduten Erkidegoan bertan burutu dira eta ahal izan den neurrian, bulegoetako langileak bertako eremu geografikokoak izan dira.

Kutxabank egiten ari den antolamenduzko integrazioa eta integrazio operatiboa dela eta, bulegoak arrazionalizatzeko, bulegoak berregituratzeko eta igoeren ondorioz, mugikortasun geografikoak eragiten ari dira. Izan ere, gorabehera hauetarako baldintzak integrazio-akordioan arautu ziren.

2012
Lan egiten duten komunitatekoak diren zuzendariak / Zuzendari-kopurua orotara (*) %100

* Zuzendaritzat hartu dira Presidentzia atalekoak eta Negozio Zuzendaritza Nagusiak