Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Enpresa eta langilearen arteko harremana
LA4: Hitzarmen kolektibo batean barne hartuta dauden langileen ehunekoa.
2013 | 2014 | |
---|---|---|
Hitzarmen barruan dagoen pertsona % | 99,5% | 99,6% |
2013ko abenduaren 19an sinatu zen Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboa, ordezkaritza sindikalaren gehiengo zabalaz: negoziazio mahaiaren ordezkaritzaren %76,9, eta 2016 arteko indarraldiaz.
Hitzarmen Kolektiboak behin betiko erraztuko du langileen integrazioa, araudi eta lan-marko bakarra ezarriz erakundearen giza talde osorako. Data horretara arte, enpresa hitzarmen kolektiboak izan dira Kutxabank osatzen duen jatorrizko erakunde bakoitzean.
LA5: Antolaketa-aldaketak aurretiaz jakinarazteko gutxieneko epea, jakinarazpen horiek hitzarmen kolektiboan zehaztu diren ala ez kontuan hartuta.
Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboaren arabera, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren Integrazio Akordioan jasotako mugikortasun baldintzak aldatu dira.
Hitzarmen kolektiboaren xedapenen arabera, honako araudi hau ezarriko da mugikortasun geografikoa behin betiko gertatzen den kasuetan, eta etxez aldatzea eskatzen dutenean. Erreferentzia gisa, 120 km-tik gorako distantzia hartuko da: eragindako pertsonak leku aldaketa, gutxienez, 30 eguneko aurretiaz ezagutzeko eskubidea du, indarrean sartu aurretik eta 5 eguneko baimen ordaindua izan lezake. Baimen horrek erakunde bakoitzean dagoena ordezkatuko du eta ezin daitezke baimen biak metatu.
Erakundearen barne eremuan, adostu ez den mugikortasun edozein neurri ordezkaritza sindikalak aldez aurretik aztertzea eta gerora jarraipen bat eta gainbegiratzea egin dezala ahalbidetzen duten mekanismoak ezarri dira, baita mugikortasun balizko bereziak zenbait Hedapen eremutan. Horren kalterik gabe, Integrazio Akordioaren jarraipen batzordeak, taldea osatzen duten erakundeen eremuan, egin litezkeen mugikortasun geografikoaren neurrien eta unitate ekoizleen leku aldaketen jarraipen funtzioa beteko du, baita arlo bietan dauden aurreikuspenak ere.