Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Segurtasuna eta osasuna lanean
Lan Arriskuen Prebentziorako Politikan jasotzen denez, Kutxabanken konpromisoa langileen segurtasuna eta osasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea da. Horregatik, Kutxabanken Lan Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa Sistemak zentro eta lanpostu bakoitzeko arriskuak murriztu eta kontrolatzera bideratutako jarduera guztiak biltzen ditu.
Horretarako, Kutxabanken hasieran, Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua eratu zen, eta prebentzio mota mistoa hartu zuen:
- Prebentzio Zerbitzu Propioa, LAPen Goi Mailako 4 Teknikarik osatua. 3 espezialitate tekniko hartzen dituzte eta Oinarrizko Teknikari bat
- Kanpoko Prebentzio Zerbitzua: EAEn, IMQ Prevención para la Vigilancia de la Salud eta EAEtik kanpo, MC Prevención para la Vigilancia de la Salud eta lankidetza espezialitate teknikoetan
- Izendatutako langileak: zentro bakoitzeko arduradunak dira. Haiek ez badaude, une bakoitzean Arloko, Unitateko edo bulegoko Zuzendariak diren pertsonak.
Kutxabanken Prebentzio Zerbitzuak aholkularitza eta laguntza emango du, langileen segurtasuna eta osasuna behar bezala babestea bermatzea helburu duten prebentzio jarduera guztiak burutzeko. Jarduera horietariko batzuk honako hauek dira:
- Zentroen eta lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioa egitea
- Lan baldintzen aldizkako kontrolak egitea
- Prebentzio jardueraren planifikazioa
- Lan istripu guztien erregistroa eta ikerketa
- Langileen prestakuntza eta informazioa LAP arloan
- Segurtasun sailarekin elkarlanean, Eraikin Zentraletan esku-hartze taldeak osatu behar dituzten langileak hautatzeko
- Osasuna Zaintzeko Jarduerak.
LA6: Laneko segurtasun- eta osasun-programen inguruan kontrola eskaini eta aholkua ematearren zuzendaritzak nahiz langileek osaturiko segurtasun- eta osasun-batzordeen bidez ordezkatuta dauden langileen portzentajea, guztira.
Kutxabankek Prebentzio Ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkariak Enpresa batzordeek izendatzen dituzte haien kideen artean.
Segurtasun eta Osasun Batzordea, lan arriskuen prebentzio arloan enpresaren jardueren kontsulta erregular eta aldizkakoa egiteko ardura duen organoa da.
Gainera, Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboan, 2014ko lehenengo hiruhilekoan Lan Osasun Batzorde bat eratzea adostu zen, paritarioa, enpresaren eta enpresan ordezkariak dituzten Arlo Sindikalen ordezkaritzaz, Segurtasun eta Osasun Batzordeei dagozkien neurriak garatzeko.
Funtzionamendu egitura berria erabaki arte, honako Segurtasun eta Osasun Batzorde hauek dihardute gaur egun:
JATORRIA | JARDUERA EREMUA | IZENDATUTAKO PREBENTZIO ORDEZKARI KOPURUA |
---|---|---|
BBKtik datozen langileak | Bizkaia: Eraikin Zentraletako langileak | 4 |
Bizkaia: Beste zentro batzuetako langileak | 4 | |
Madrileko probintziako langileak | 3 | |
Valentziako probintziako langileak | 2 | |
Kantabria probintziako langileak | 2 | |
KUTXAtik datozen langileak | Zentro guztietako langile guztiak | 7 |
VITALetik datozen langileak | Zentro guztietako langile guztiak | 4 |
2014ko abenduan, Kutxabankeko lehendabiziko hauteskunde sindikalak egin dira, eta horien ostean izendatutako Enpresa Batzordeetako kideak eta Pertsonal Ordezkariak berrituko dira, eta, era berean, horrek aldaketak ekarriko ditu segurtasun eta osasun arloko gaur egungo ordezkaritzan.
Hau da, langileriaren %87k aukeratu du ordezkaritza aditua lan arriskuen prebentzio arloan. Gaur egun, oraindik daude eremu geografikoak zeinetan ordezkaritza sindikalak ez dituen bultzatu dagozkion prozesuak Prebentzio Ordezkariak hautatuak izan ditezen.
LA7: Lanarekin lotutako huts-egite, gaixotasun profesional, galdutako lanegun eta heriotzen kopurua, eskualdeka
MAIZTASUN INDIZEA | LARRITASUN INDIZEA | ERAGIN INDIZEA | ABSENTZIA INDIZEA | BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA | |
---|---|---|---|---|---|
2012 urtea | 7,23 | 0,11 | 0,01 | 0,18 | 15,67 |
2013 urtea | 8,40 | 0,12 | 0,01 | 0,20 | 13,76 |
2014 urtea | 9,14 | 0,11 | 0,01 | 0,16 | 11,57 |
Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106.
Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103.
Eragin indizea: (Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura).
Absentzia indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Langile batze besteko kopurua.
Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua.
Istripu motei dagokienez, datuak honako hauek dira:
- Istrip. BAJA BARIK %62
- Istrip. BAJADUNAK %38
Istr. BAJA BARIK | Istr. BAJA HARTUTA | |
---|---|---|
2012 | %62 | %38 |
2013 | %69 | %31 |
2014 | %60 | %40 |
- 2012
- 2013
- 2014
- Ohiko lan lekua %21
- In itinere %79
Ohiko lan zentroa | In itinere | Bidaia jardunaldian | |
---|---|---|---|
2012 | %21 | %79 | |
2013 | %62 | %38 | |
2014 | %19 | %69 | %12 |
- 2012
- 2013
- 2014
LA8: Gaixotasun larriak direla-eta langileei, horien familiei edota erkidegoko kideei ezarritako heziketa, prestakuntza, aholkularitza, prebentzio nahiz arriskuen kontrolerako programak.
Prebentzio Zerbitzuaren jarduerak Urteko planaren bidez artikulatzen dira, eta jarduera bakoitzarentzat burutze-epealdia zehazten da, baita arduradunak eta beharrezko giza baliabideak nahiz baliabide materialak.
2014ko Urteko Planean sartu diren jarduera horietako batzuk honako hauek izan dira:
- Orotarako lan zentroen laurden baten Lan Arriskuen Ebaluazioaren eguneratzea, hau da, EAEko 117 zentro eta EAEtik kanpoko 62
- Urtean zehar egindako jarduera teknikotik eratorritako prebentzio eta zuzenketa jarduera guztiak bideratzea, kontrola eta jarraipena
- Urtean gertatutako lan istripu guztien erregistroa eta ikerketa
- Prestakuntza eta informazio jarduerak enplegatuei
- Osasuna zaintzeko jarduerak. Aldizkako mediku-azterketak egiteko aukera eman zaio langileria osoari. Mediku-azterketa hori borondatezkoa da eta norbere lanpostuaren arriskuekin du zerikusia. Langileen %78,9k egin du azterketa eta guztiek gainditu dute. Langileriaren %75,2k pasatu du azterketa eta %3,7k berariaz egin dio uko azterketa egiteari. Gainera, aurten, langileei gripearen aurkako kanpainan parte hartzea erraztu zaie, langileen osasuna sustatzeko markoan.
LA9: Sindikatuekin akordio formalen bidez hitzartutako osasun- nahiz segurtasun-gaiak.
Kutxabanken I. Hitzarmena sinatu ondoren, eta bere bigarren xedapen iragankorrean jaso zenez, 2014ko martxoan Lan Osasun Batzordea eratu zen, paritarioa, enpresaren eta Kutxabanken ordezkariak dituzten Arlo Sindikalen ordezkaritzaz. Batzorde horretan antolakuntza, egitura, funtzionamendua eta Erakundean Segurtasun eta Osasun Batzordeei dagozkienez ezarri beharreko beste edozein neurri garatuko da, hori guztiori Lan Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legean eta ondorio horietarako indarrean dagoen gainontzeko araudian ezarritakoaren arabera.
Gainera, Prebentzio Ordezkariei Prebentzio Zerbitzuko teknikariei laguntzeko gonbidapena luzatzen zaie, beren arriskuen ebaluaketetan, eta nahi duten beste iradokizun egin liezazkiekete. Beste alde batetik, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan enpresak garatzen duen prebentzio jarduerari buruzko informazioa ematen da, baita gertatutako lan istripuei, ikerketei eta geroko jarraipenei buruzkoa.