Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Aniztasuna eta Aukera berdintasuna
Hiru erakunde kudeatzaileen integrazio operatiboa egin ondoren eta 2013ko abenduen Hitzarmen Kolektibo berria sinatu ostean, 2014an, Kutxabankek berdintasunaren lehenengo diagnostiko egin ahal izan du langileria osoaren informazioan eta datu integratuetan oinarrituta.
Diagnostiko hori Bankuaren Berdintasun Batzordean aztertu eta, azkenik, onartu da. Batzorde horretan enpresa eta enpresa Komiteko sindikatuak daude ordezkatuta.
Diagnostiko horretatik ateratako ondorioetatik abiatuta, jarduera lerro orokorrak ezarri dira, eta hurrengo Berdintasun Planean garatuko dira. Plan hori lantzen ari dira eta Berdintasun batzordeak onartu beharko du, ziur aski, 2015eko lehenengo seihilekoan.
LA13: Gobernu-erakunde eta langileen eraketa, sexu, adin-talde, gutxiengoetakoa izatea eta bestelako aniztasun adierazleen arabera banatuta.
2013 | 2014 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | Gizonak | Emakumeak | GUZTIRA | |
Administrazio Kontseilua | 12 | 3 | 15 | 12 | 3 | 15 |
Batzorde Betearazlea | 7 | 0 | 7 | 7 | 0 | 7 |
Arriskuen Batzorde Delegatua | 7 | 0 | 7 | -- | -- | -- |
Arriskuaren Kontrol Batzordea | -- | -- | -- | 5 | 1 | 6 |
Auditoria eta Betetze Batzordea | 2 | 1 | 3 | 2 | 1 | 3 |
Izendapen eta Ordainsarien Batzordea | 2 | 1 | 3 | -- | -- | -- |
Izendapen Batzordea | -- | -- | -- | 3 | 1 | 4 |
Ordainsarien Batzordea | -- | -- | -- | 2 | 2 | 4 |
2014an Batzordeen egitura indarrean dagoen araudiari egokitu zaio, beraz aldatu egin da.
LA14: Gizonezkoen oinarrizko soldata emakumezkoenarekin alderatuta, maila profesionalaren arabera banatuta.
Kutxabanken I. Hitzarmen Kolektiboak Jatorrizko Erakunde bakoitzaren Hitzarmen Kolektiboak bultzatzen zituzten printzipioak jasotzen ditu, eta ez dago alderik gizonen eta emakumeen oinarrizko soldatan, lan kategoria bereko eremuan. Beraz, ordainsarien politikak ezartzean berdintasun-printzipioak agintzen du, eta ordainsarien maila guztietan gizonen eta emakumeen artean 1:1eko ratioa dago.