K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.10. Akziodunarentzat balioa sortzea40

Kutxabankek inbertsio sozial bihurtzen ditu urtean lortzen duen mozkinaren zati esanguratsu bat, akziodunei egiten dizkion ordainketen eta BBK, Kutxa eta Vital Banku Fundazioen bitartez. Azken horiek 150 urtetik gora daramate Gizarte Ekintzak burutzen.

Kutxabankek finantza egoera sendoa du bere arau-esparruaren barruan. Horri esker, bere mozkinen % 50 BBK-k, Kutxak eta Vitalek kudeatzen dituzten Gizarte Ekintzetarako erabili ahal izan du bigarren urtean jarraian. Horrela, hiru erakunde sortzaileek 151 milioi euro jaso dituzte dibidendu sozial kontzeptupean.

Tamainaren arabera, Estatuko finantza sistema osoan dagoen dibidendu sozialik altuena da hori; eta termino absolutuetan ere altuenetako bat.

Dibidendu horrek agerian uzten du Kutxabankek banku fundazio akziodunen Gizarte Ekintzekin duen konpromisoa. Laguntza eskaintzen eta kulturaren, hezkuntzaren, prestakuntzaren eta osasunaren arloan jarduera eta ekintza ugari antolatzen dituzte, besteak beste.

Gizarte Ekintza horietako bakoitzak biltzen dituen jarduerei buruzko informazioa, erakunde bakoitzaren webgunean kontsulta daiteke, baita Gizarte Ekintzen 2017ko txostenetan ere.




40 G4-2, EC7 eta EC8