K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.5. Gizarteratzea eta finantza irisgarritasuna36

Duela urte batzuk arte banku-zerbitzuetara sartzeko bulego edo kutxazain automatiko batera jo behar genuen. Baina hori guztiz aldatu da, Internet gero eta gehiago erabiltzen delako, eta finantza-erakundeekiko harremana eta produktu eta zerbitzuetarako sarbidea errazteaz gain, eragozpen fisikoak eta behin-behinekoak desagerrarazten ari da. Kutxabanken eta Cajasur-en Online Bankaren eta Banka Mugikorraren bidez hainbat kudeaketa egin daitezke, edozein tokitatik eta edozein ordutan, bulego batera joan behar izan gabe. Zerbitzu horiek telefonozko Bankarekin eta hainbat jarduera egiteko aukera ematen duten kutxazain sare zabal batekin osatzen dira. Horrez gain, eskudirua lor daiteke edozein momentutan.

Kutxabankek finantza irisgarritasuna eta bankuaren zerbitzuak erabiltzeko aukera bermatzen die talde sozial guztiei. Biztanleriaren sailkapenaren ezaugarriak direla eta, eta Kutxabankek Euskadin duen barneratzea eta presentziaren ondorioz, oso erraz atzitu ahal dira finantza zerbitzuak eta horrek biztanleen poztasuna dakar. Udalerri txikienetan ere dihardu Kutxabankek, eta hainbat unitate mugikor ditu, gure bulegorik ez duten udalerrietara finantza zerbitzuak gerturatzeko. Unitate hauetariko batzuek, eguneroko ibilbide finkoak dituzte. Beste batzuk, aurrekoei babesa emateko erabiltzen dira, zenbait azokatan, musika kontzertutan eta jaialdietan zerbitzua emateaz gain.

Bezeroak artatzeko eta eurei zerbitzua emateko dagoen bulego sareaz gain, Kutxabankek 1.572 eta Cajasur-ek 397 kutxazain automatikoz osatutako sarea du. Bulego guztiek dituzte kutxazain automatikoak eta autozerbitzurako beste zenbait makina ere. Hortaz, Euskadiko egoera sozioekonomikoa eta biztanleriaren banaketa geografikoa kontuan hartuta, gure erakundearen finantza zerbitzuetarako sarbidea erabat bermatzen dugu.

Interneten etengabeko gorakadaren ondorioz, biztanleek finantza-erakundeekin duten harremana aldatzen eta errazten ari da, eta produktu nahiz zerbitzuak atzitzea ere askoz errazagoa da. Izan ere, eragozpen fisikoak eta denborazkoak desagerrarazten dira. Online Bankaren eta Banak Mugikorraren bidez kudeaketa ugari egin daitezke, edonondik eta edozein ordutan, beraz, askotan, ez da beharrezkoa bulego batera joatea. Zerbitzu horiek, gainera, Telefono bidezko Bankak osatzen ditu, baita kutxazain sare zabalak era. Kutxazainek, hain zuzen ere, eragiketa asko egitea ahalbidetzen dute, baita edozein unetan eskudirua lortzea ere.

FINANTZA IRISGARRITASUNA KUTXABANK 2015 2016 2017
Bulegoak Euskadin 413 388 368
Bulegoak Estatuan 242 233 232
Kutxabank guztira 655 621 600
Kutxabank Taldea guztira (CajaSur barne) 1.013 958 931

FINANTZA IRISGARRITASUNA CAJASUR 2017
Kordoba 141
Jaen 56
Gainerako Andaluzia 134
Cajasur guztira 331

Euskadiren atzetik, Kutxabankeko bulegorik gehien dituzten erkidegoak Madril (84 bulego) eta Valentziako Erkidegoa (37) dira. Andaluzian Cajasur-en 331 bulego ditu Taldeak.

Gaur egun dituen instalazioetarako sarbideari dagokionez, Kutxabanken eta Cajasur-en politika, mugikortasun mugatua edo beste mota bateko desgaitasuna duten pertsonentzako kutxazain irisgarriak gaitzean datza.

Hori dela eta, ahal den heinean, lan berrietako nahiz bere lokalen berrikuntzetan eragozpen arkitektonikoak ezabatzen ditu, irisgarritasun baldintzen gaineko araudi teknikoetan xedatzen denaren arabera. Hala ere, zenbait lokaletan ezinezkoa da eragozpen horiek kentzea, eraikinen egitura dela eta.

Aurreko jardunaldietan ekindako lerroari jarraiki, 2017an 2 bulegotako eragozpen arkitektonikoak kendu dira. Gaur egun, Kutxabankek honako kutxazain egokitu hauek ditu:

URTEA Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako altueran egokitutako kutxazainak Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonentzako egokitutako kutxazainak Kutxazainak guztira
2015 642 246 1.620
2016 650 250 1.588
2017 643 257 1.572

Kutxabankek sentikortasun-maila altua erakutsi du bezero askok bizi duten ahultasun egoerarekin, batez ere, hipotekako betebeharrei aurre egin ezin dieten bezeroen egoerarekin. Historikoki, negoziatzeko nahiari helduta egin dio aurre arazo horri, maileguen ordainketa baldintzak berriz negoziatuz eta malgutuz, baita irtenbide propioak eta lankidetzakoak proposatuz ere. Hala ikus daiteke 2017an, izan ere, Kutxabank Taldeak zailtasun ekonomikoak bizi dituzten pertsonek zein familiek sinatutako 5.285 hipoteka maileguren baldintzak negoziatu zituen. Aukera eman zitzaien kredituen amortizazioko ordainketen ezaldiak eskatzeko, edota epeak luzatzeko, kuotak eramangarriagoak izan zitezen.

 Halaber, Etxebizitzen Gizarte Fondoaren ekimenarekin bat egin zuen lehen finantza erakundeetako bat izan zen Kutxabank. Espainiako gobernuan abiarazi zuen ekimen hori. Finantza Taldeak hutsik zeuden 150 etxebizitzen ekarpena egin zuen fondo horretara. Orain, beren etxebizitza galdu duten familia eta pertsonei alokatzen zaizkie, eta hilean ordaindu beharreko zenbatekoak murriztuak dira. 2018ko urtarrilean berritu da azken aldiz.

2017an Cajasur-ek kutxazain egokitu hauek ditu:

URTEA Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako altueran egokitutako kutxazainak Ikusmen ezintasunak dituzten pertsonentzako egokitutako kutxazainak Kutxazainak guztira
2017 3 67 397

Finantza produktu eta zerbitzuei dagokienez, gizartean eragin positibo argia duen katalogo bat du Kutxabankek:

  • Aurrezki solidarioa:
    • Gordailu solidarioa: Epe finkorako ezarpenak dira, merkatuko interes-tasan. Eskaintzen duten likidezia gizartean eragin handia duten proiektuak finantzatzeko erabiltzen da. Gordailu horiek kontratatzen dituzten pertsonek, horien bidez lortutako interesen zati bat proiektu solidarioetara zuzentzeko konpromisoa hartzen dute.
    • Batutabatu Aurrezki Plan Solidarioa: Aurrezki plana da, non titularrak erabakitzen duen interesen zein ehuneko zuzentzen den proiektu sozialetara.
  • Kutxabank Fondo Solidario IF: Fondo honen zorro-inbertsioak, Fundazioaren Etika batzordeak ziurtatzen duen ideia-multzo etikoaren arabera burutzen dira. Fondo solidarioa ere bada, erakunde kudeatzaileak eguneroko batez besteko ondarearen % 0,7 lagatzen baitio BBK-k, Kutxak, Vitalek eta Cajasur-ek izendatutako fundazioei. Inbertsio zuzenak EuroStoxx Sustainability Index edo beste indize etiko ezagun bateko jaulkitzaileen errenta finko zein aldakorrean egiten dira, edota baldintza hauek betetzen dituzten herrialdeetako zor publikoan: heriotza zigorra ez izatea, Kioto protokoloa izatea eta haurren diskriminazio eta esplotazioaren aurkako legeak izatea.
  • Nakar txartela: Nakar txartelak merkaturatzea. Diru-sarreren % 10 irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeei lagatzen zaie.
Produktua 2015 2016 2017
Kop. Zenbatekoa Kop. Zenbatekoa Kop. Zenbatekoa
Aurrezki solidarioa 876 kontratu 482.438,5 mila € 1.125 kontratu 8.823 mila € 854 kontratu 7.136 mila €
Kutxabank Fondo Solidario, FI 517 13.963 mila € 510 14.766 mila € 705 23.676 mila €
Nakar Txartela - Lagatako zenbatekoa: 590,94€ - Lagatako zenbatekoa: 225,93€ - Lagatako zenbatekoa: 235,13€

Azken ekitaldietan, zenbateko hauek eman zaizkio elikagaien bankuari:

2014 2015 2016 2017
Donazioak elikagaien bankuari 9.319,70 euro 91.087,10 euro* 13.171,60 euro 21.092,66 euro

*Puntuen trukaketaren areagotzea, iraungitzear zeudelako.

Kutxabank Taldea sendo errotuta dago bere jarduera burutzen duen eskualdeetan, batez ere Euskadin eta Kordoban. Hori dela eta, trakzio-gaitasun izugarria du tokian tokiko ekonomietan, izan ere, konpromiso sendoa hartua du horiekin.

Adierazle ekonomikoek berretsi egin dute 2017. urtean kontsumoaren suspertzea, eta hori, finantza-produktuen kontratazioan egondako gehikuntzan islatu da, partikularrei eta familiei edota enpresa txiki eta ertainei zuzendutakoan nagusiki.

Eskaera gero eta gehiago handitu da eta hipoteka-merkatuak ere gora egin du. Testuinguru horretan, etxebizitzak erosteko kreditu kopurua % 17,3 handitu da.

Enpresa txiki eta ertainen gero eta jarduera handiagoak bere finantzazio-beharrak krisi aurreko mailetara hurbildu ditu, eta inbertsio produktiboetarako finantzazioan % 14,3ko hazkundea berretsi da.

Taldeak 2.700 milioi euroko zenbateko osoa jarri du enpresa txiki eta ertainen eskura, beraz, 19.700 milioi baino gehiago, korporazio handi guztien batura eginez gero.




36 FS13, FS14