K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.9. Hizkuntza kudeaketa

Kutxabanken Hizkuntza Politikaren leitmotiv-a zera da: bezeroei kalitatezko zerbitzua ematen zaiela bermatzea, betiere, Autonomia-erkidego bakoitzeko legediak hizkuntzen arloan ezarritakoa betez. Zentzu horretan, eta bezeroek beren finantza erakundearekin duten harremana zein hizkuntzatan nahi duten hautatzeko aukera izan dezaten, Kutxabankek ahalegin handia egin du, sortu zenetik, barne-prozedurak egokitzeko. Egokitzapen horien bitartez, erakunde barruan, bezeroekin duen harremanetan, haiei emandako arretan eta, oro har, administrazioko, finantzazko, merkataritzako eta erakundeen arteko harremanetan, hizkuntza koofizialak erabiltzen direla bermatu nahi du.

Bezeroekin duen harremanean, hizkuntza gertutasuna, zerbitzua eta kalitatea eskaintzeko parametroetako bat da Kutxabanken ustez. Hori dela eta, bi hizkuntza ofizial dituzten eskualdeetan dituen bulegoetan, zenbait arau ezarri dira bi hizkuntzak erabiltzen direla bermatzeko eta, batez ere, bezeroei haiek nahi duten hizkuntzan arreta emateko.

Gauzak horrela, sukurtsaletako seinale, errotulu, publizitate, inprimaki eta iragazki-tauletan jartzen den informazioaren bitartez elebitasuna sustatu behar da. Horrez gain, bulegoetako tresna eta euskarri informatikoak erakundearen hizkuntza politikan ezarritako irizpideekin parekatzeko prozedurak ere abiarazi dira.

Etengabe hobetzeko eta egokitzeko prozesu horren baitan, eskualde elebidunetan kokatuta dauden bulegoetako langileei prestakuntza berezia eman zaie hizkuntza politikaren gainean.

Aurreko urteetako urratsei jarraituz, 2014. urtean zenbait finantza-erakundek eta Eusko Jaurlaritzak euskara normalizatzeko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren jarraipena egin da; baita 2016. urtean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) barruan dauden udalekin sinatutakoaren jarraipena ere. Hitzarmen horien bidez, herritarren hizkuntza-eskubideak sustatzen laguntzeko oinarriak ezartzen dira, horrela, lankidetza definitu eta finkatzeko. Oinarri horiek indarreko legearen arabera betetzen direla bermatzen da, eta horrez gain, bezeroei emandako ahozko, idatzizko nahiz baliabide telematikoen bidezko arreta euskaraz ere emateko konpromisoa hartzen da.

Halaber, honen bidez, Kutxabankek, alde batetik, Donostiako Udalaren Euskararen Sektore Kontseiluan parte hartu du, eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu da, Soziolinguistika Klusterraren eskutik, "Gipuzkoa Berdinago" programan parte hartuz, eta probintziako eragile nagusiekin lankidetzan, estrategiak eginez, ekitaldi publikoetan euskararen erabilera handi dadin.