K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.6. Gizarte ekintza eta boluntariotza37

Kutxabankek "Bizitzarako finantzak" programarekin jarraitu du. Programa simulazio-jolas parte-hartzailea da, 13 eta 15 urte bitarteko ikasleentzat. Horren bidez, oinarrizko finantza-gaitasunak bereganatzen dituzte, helduen bizitzan sartzen, beraien ondarearen kudeaketan segurtasunez joka dezaten, eta finantza-sistema ulertu eta eguneroko bizitzan duen eragina jakin dezaten. Simulazio-jolas horren bidez, finantza-erabaki egoki eta arduratsuak hartzea eskatzen duten egoera zailei aurre egin behar diete.

"Bizitzarako finantzak" programak gelan lan egiteko ikasmaterial guztia ematen die ikastetxeei. Horrez gain, hezkuntza-dinamizatzaileek eta Kutxabankeko adituek (gehienak bulegoetako zuzendari gazteak) parte hartzen dute. Programa amaitzeko egunean joaten dira, zalantzak argitzeko, arazo bakoitzaren irtenbiderik onenak argudiatzeko eta ekimenaren helburuak bete diren baloratzeko.

2017. urtean 56 ikastetxetako 2.046 ikaslek parte hartu dute.

Horrez gain, iaz, "Bizitzarako finantzak" programa hau Cajasur-eko jarduera-esparruan egiteko aukera aztertu eta onartu da. Horrela, 2018. urte honetan ekimen horri ekingo dio CajaSur-ek, 2017-2018 ikasturtea amaitu baino lehen.

Kutxabankek zenbait hamarkada daramatza dagoeneko odol-ateratzeak sustatzen, batik bat Gipuzkoan, bere boluntariotzaren barruan. Horretarako, Gipuzkoak odol-emaileen elkartearen laguntza du. Haren taldeak Garibai eta Ibaetako lantokietarako joaten dira. Azken urteetan Kutxa Fundazioak antolatzen ditu jardunaldiak Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren bidez.

2017ko ekitaldi honetan, deialdien izaera solidarioa nabarmendu nahi izan da, eta nobedade gisa, Kutxabankeko langileek parte hartzen duten eta haien laguntza ekonomikoa ere jasotzen duten lankidetza-proiektuak zabaldu dituzte.

Horrela, odola emateko deialdiez gain, Kutxako Langileen Elkarteko Hirugarren Munduko Batzordeak ekonomikoki laguntzen duen lankidetza-proiekturen batekin harreman zuzena duten pertsonak gonbidatu dira, eta horiek, zuzeneko informazioa ematen dute proiektuen egoerari, helburuei, garatzeko zailtasunei eta lorpenei buruz. Azken finean, proiektuak zuzenean bizitzen ari diren pertsonak dira.

Ibaetan antolatutako lehen topaketan Lorena Miguel e Iñigo Odriozola izan ziren TAU Fundazioaren ordezkari gisa. Proiektuaren helburua erkidegoko emakumeak ahalduntzea da, generoaren ikuspegitik, esku-hartze komunitarioko sareak sortuz El Carrilen (Dominikar Errepublika). Garibain egindako topaketan, interesa agertutako langileek beraien helburuak adierazi zizkieten beste proiektu baten sustatzaileei; Patricia Myriam Acosta eta Maixol Alcayaga, Indarra elkartekoak, Dole, Kallpa, Nazioarteko Lankidetzarako Emakumearen Elkartea. Proiektua Peruko hezkuntza-erkidegoentzat da, ingurumen-hezkuntza iraunkorrari buruzko hezkuntza-programa batekin.

Zabaltze prozesu horren barruan, Vicente Ferrer eta Asha Kiran Fundazioek ere parte hartu zuten, zuzentzen dituzten eta Kutxako langileen DAD Elkarteak babesten dituen proiektuei buruzko informazioa emateko.

Orain, erakundearen Intraneten argitaratutako berrien zerrenda dugu, egindako deialdiak barne hartzen dituena.

Izenburua Data
Erakundeko boluntarioak: nobedadeak 2017/05/23
Erakundeko boluntarioak: odol-emateak 2017/11/17

Horrez gain, 2017. urtean zenbait ekintza babestu ditu Kutxabankek, eta horien artean hauek aipa ditzakegu:

  • Futbol klub hauek: Athletic Club, Real Sociedad eta Deportivo Alavés. Nabarmendu behar da Alaves taldea Kopako finalera heldu zela 2017. urtean.
  • Jaialdi hauek: BilbaoBKKLive, Azkena Rock, Donostia KutxaKultur eta Mundaka Festival, 170.000 lagun baino gehiagorekin.
  • Donostiako Zinemaldia, 175.000 ikusle baino gehiagorekin 2017an, eta 30 milioi euro baino gehiagoko eragin ekonomikoarekin.
  • Donostiako Jazzaldia, 156.000 lagun baino gehiagorekin.
  • Herri-kirolak, hala nola Erremontea Gipuzkoan, Kutxabank Pala Txapelketa Bizkaia frontoian eta Kontxako estropadak.
  • Martin Fiz maratoia, Gasteizen.
  • Bizkaiko Zubia, Unescok gizadiaren ondare izendatutakoa.
  • Gasteiz eta Donostiako Gabonetako haur parkeak.
  • Bertako milaka jarduera inguru gehiago Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, funtsean bertako jaiak eta ekitaldiak.



37 EC1, SO1, SO2