K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.4. Laneko segurtasuna eta osasuna35

Enpresa batzordeei, langileen delegatuei eta ordezkari sindikalei dagokie, araudietan ezarritako baldintzetan, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaietan langileen interesak defendatzea.

Kutxabankek prebentzio ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkari horiek, aurretiaz sortuta dauden Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratzen dira, edo, hala egin ezean, hautatutako langileen delegatuen artean. Horrez gain, prebentzio ordezkari bi edo gehiago hautatu diren ordezkaritza batzordeen kasuan, Segurtasun eta Osasun Batzordea sortu da. Noizbehinka, batzorde horri zuzenduko zaizkio enpresak laneko arriskuen prebentzioaren gainean hartzen dituen erabakiei lotutako kontsultak.

Horrez gain, Kutxabanken II. Hitzarmen Kolektiboan jasotzen den moduan, enpresak laneko osasun batzorde bat du, paritarioa, enpresako eta langileen ordezkariekin, eta horren bidez, antolaketa, egitura, funtzionamendua eta Erakundeko Segurtasun eta Osasun Batzordeekin lotutako beste neurri batzuk ezarri dira. Hori guztia lan-arriskuen prebentzioko 31/1995 Legean eta xede horietarako indarreko gainerako arautegian ezarritakoaren arabera.

Gaur egun, ordezkaritza espezializatuaren egitura honako hau da:

ORDEZKARITZA ORGANOAREN ESPARRUA IZENDATUTAKO
PREBENTZIO ORDEZKARI
KOPURUA
BIZKAIKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 4
BIZKAIKO BESTE ZENTROETAKO langileak 5
GIPUZKOAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3
GIPUZKOAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 4
ARABAKO ZERBITZU ZENTRALETAKO langileak 3
ARABAKO BESTE ZENTROETAKO langileak 3
Bartzelona probintziako langileak 3
Valentzia probintziako langileak 2
Alacant probintziako langileak 2
Kantabria probintziako langileak 2
Asturias probintziako langileak 1
Castelló probintziako langileak 1
Leon probintziako langileak 1
Valladolid probintziako langileak 1
Zentro honetako langileak: Avda. de la Paz, 9 (09004) Burgos 1
Zentro honetako langileak: Kale Nagusia, 48 (31600) Burlata 1
Zentro honetako langileak: Plaza de Aragon, 7 (50004) Zaragoza 1
Zentro honetako langileak: Avda. Madrid, 62 (50010) Zaragoza 1
Zentro honetako langileak: Jorge Vigón, 7 (26003) Logroño 1
GUZTIRA 40

Izendatutako Prebentzioko 40 ordezkari horiek, langile guztien % 84 dira. Madrilen hauteskunde sindikalak egin dira langileen ordezkaritza hautatzeko, nahiz eta Enpresa Batzorde berria oraindik eratu gabe egon. Une horretan, hautatutako kideen artean 3 prebentzio ordezkatu izendatu behar dituzte, eta guztira langileen % 95,5ek izango dute ordezkaria.

Prebentzioko ordezkariak Prebentzio Zerbitzuko teknikariei arriskuak ebaluatzeko laguntzeko gonbidatzen dira, eta egokitzat jotzen dituzten oharrak egin diezazkiekete. Bestalde, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan enpresan garatzen den prebentzio-jarduerari, gertatutako lan-istripuei, haien ikerketari eta geroagoko jarraipenari buruzko informazioa ematen da.

Kutxabanken gertatzen diren lan-istripu eta gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinarazten zaizkie, arau bidez ezarritako prozesuari jarraituta: “lan-istripuak elektronikoki jakinarazteko delt@ sistema”.

Horrez gain, Kutxabankek ordenan biltzen ditu gertatutako istripuak. Hala, geroago dagozkion ikerketak eta tratamendu estatistikoak egin daitezke. “NTP 593 oharrean ageri denari jarraiki Lan-istripuen kudeaketa integrala (II): Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak (LSHIN) argitaratutako kontrol estatistikoan honako ezbehar indize estatistiko hauek aztertzen dira:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2014. urtea 9,14 0,11 0,01 0,16 11,57
2015. urtea 10,41 0,13 0,02 0,21 12,95
2016. urtea 8,22 0,09 0,01 0,15 11,35
2017. urtea 12,94 0,13 0,02 0,20 9,74
  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103
  • Eragin indizea: (Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura)
  • Absentzia indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Langile batze besteko kopurua
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua

Hona hemen 2017ko ekitaldiari dagokion informazioa, eskualdeka xehatuta:

2017 MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
(egun naturalak)
BIZKAIA 12,61 0,05 0,02 0,08 4,10
GIPUZKOA 12,89 0,22 0,02 0,34 16,81
ARABA 15,22 0,13 0,02 0,20 8,44
EAEtik KANPO 12,63 0,14 0,02 0,22 11,35
GUZTIRA 12,94 0,13 0,02 0,20 9,74

Gorabeheraren arabera, hauek dira datuak:

2017 Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Istripuak BAJARIK GABE 15 39 54
Istripuak BAJAREKIN 8 18 26
GUZTIRA 23 57 80

Istripu motari dagokionez, baja eskatu duten istripuak honako hauek izan dira:

BAJA ESKATU DUTEN ISTRIPUAK

Baja eskatu duten istripuak: Motak

Beste alde batetik, zera azpimarratu beharra dago: 2017. urtean ez da egon langileen jarduera profesionalaren ondorioz sortutako eta Kutxabankeko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.

CAJASUR

Enpresa batzordeei, langileen delegatuei eta ordezkari sindikalei dagokie, araudietan ezarritako baldintzetan, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaietan langileen interesak defendatzea.

Cajasur Banco SAUk prebentzio ordezkariak ditu, eskumen eta ahalmen bereziak dituztenak arriskuen prebentzioan eta lan segurtasun eta osasun arloan. Prebentzio ordezkari horiek, aurretiaz sortuta dauden Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratzen dira, edo, hala egin ezean, hautatutako langileen delegatuen artean. Horrez gain, prebentzio ordezkari bi edo gehiago hautatu diren ordezkaritza batzordeen kasuan, Segurtasun eta Osasun Batzordea sortu da. Noizbehinka, batzorde horri zuzenduko zaizkio enpresak laneko arriskuen prebentzioaren gainean hartzen dituen erabakiei lotutako kontsultak.

Cajasur-en Segurtasun eta Osasuneko Zentro arteko Batzorde bat dago, paritarioa, enpresan ordezkariak dituenak (6 kide) eta langileen ordezkariak (6 kide ) ere dituenak. Horren bidez, segurtasun eta osasun batzordeei dagozkien antolaketa, egitura, funtzionamendua eta beste neurri batzuk garatzen ditu, lan-arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legean eta xede horietarako gainerako indarreko araudian ezarritakoari jarraiki.

Gaur egun, ordezkaritza espezializatuaren egitura honako hau da:

ORDEZKARITZA ORGANOAREN ESPARRUA IZENDATUTAKO
PREBENTZIO ORDEZKARI
KOPURUA
KORDOBAKO ZENTRO ARTEKO BATZORDEA 6
KORDOBAKO HIRI ETA PROBINTZIA BATZORDEA 4
KORDOBAKO ZERBITZU OROKORREN BATZORDEA 3
ZL BATZORDEA JAEN 3
ZL BATZORDEA CADIZ 2
ZL BATZORDEA SEVILLA 3
ZL BATZORDEA MALAGA 3
ZL BATZORDEA GRANADA 2
HUELVA 1
ALMERIA 1
GUZTIRA 28

Izendatutako Prebentzioko 28 ordezkari horiek, langile guztien % 100 dira, beraz, probintzia guztiak ordezkatuta daude. Prebentzioko ordezkariak Prebentzio Zerbitzuko teknikariei arriskuak ebaluatzeko laguntzeko gonbidatzen dira, eta egokitzat jotzen dituzten oharrak egin diezazkiekete. Bestalde, Segurtasun eta Osasun Batzordeetan enpresan garatzen den prebentzio-jarduerari, gertatutako lan-istripuei, haien ikerketari eta geroagoko jarraipenari buruzko informazioa ematen da.

Cajasur-en gertatzen diren lan-istripu eta gaixotasun profesional guztiak agintari eskudunei jakinarazten zaizkie, arau bidez ezarritako prozesuari jarraituta: “lan-istripuak elektronikoki jakinarazteko Delt@ sistema”.

Horrez gain, Cajasur-ek ordenan biltzen ditu gertatutako istripuak. Hala, geroago dagozkion ikerketak eta tratamendu estatistikoak egin daitezke.

“NTP 593 oharrean ageri denari jarraiki Lan-istripuen kudeaketa integrala (II): Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak (LSHIN) argitaratutako kontrol estatistikoan jasotzen den moduan, honako ezbehar indize estatistiko hauek aztertzen dira, gure kasuan Fraternidad mutuak emandakoak:

  MAIZTASUN INDIZEA LARRITASUN INDIZEA ERAGIN INDIZEA ABSENTZIA INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPEN INDIZEA
2014 2,13 0,10 3,84 3,47 37,82
2015 1,36 0,06 2,44 3,25 37,09
2016 4,28 0,10 7,19 10,39 23
2017 3,51 0,09 5,89 7,02 26,93
  • Maiztasun indizea: (Istripu kopurua /Lan egindako orduak) * 106
  • Larritasun indizea: (Galdutako jardunaldi kopurua / Lan egindako ordu kopurua) * 103
  • Eragin indizea: (Istripu kopurua / Langile batez besteko kopura)*1000 
  • Maiztasun indize absolutua: istripu kopuru osoa *1.000.000/aukeratutako aldian lan egindako ordu kopura*langileen batezbestekoa 
  • Batez besteko iraupen indizea: Galdutako jardunaldi kopurua / Istripu kopurua 

PROBINTZIA LANGILEAK PROZ/BAJARIK GABE PROZ/BAJAREKIN ERAGIN INDIZEA BATEZ BESTEKO IRAUPENA
ALMERIA 33 0 - 0 -
CADIZ 70,75 0 - 0 -
KORDOBA 1.074,50 8 8 4,65 33,63
GRANADA 81,25 3 1 12,31 1
HUELVA 34 0 - 0 -
JAEN 201,17 0 3 14,91 16,33
MALAGA 197,08 3 1 5,07 49
SEVILLA 174,92 2 2 5,72 18
GUZTIRA 1.866,67 16 15 5,89 26,93

Eraginari dagokionez, hauek izan dira datuak:

Lan-istripuak, guztira 2017 Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Bajarekin 4 11 15
Bajarik gabe 5 11 16
Ezbeharrak 0 0 0
GUZTIRA 9 22 31

Istripu motari dagokionez, baja eskatu duten istripuak honako hauek izan dira:

BAJA ESKATU DUTEN ISTRIPUA: TIPOLOGIA

Accidentes con baja: Tipología

Beste alde batetik, zera azpimarratu beharra dago: 2017. urtean ez da egon langileen zereginen ondorioz sortutako eta Cajasur Banco SAUko langileei eragin dien gaixotasun profesionalik.




35 LA5, LA6, LA7, LA8