K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.3. Trebakuntza eta hezkuntza34

Kutxabank Taldeak prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun Erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.

Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:

  • Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira
  • Finantza-sistemaren arautze beharrizanak
  • Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak
  • Profil profesionalaren lanposturako doiketa, eginkizun aldaketa dela eta
  • Garapen profesionaletik eta prestakuntza-jardueren plangintza gauzatzetik eratorritako norberaren beharrizanak

KUTXABANK

Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2017ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu ziren:

  • Berriki izendatutako taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
  • Araudia Betetzea atalaren bidez bideratutako lege eskakizunei erantzutea. 2017an arreta berezia jarri zaie CNMVren eskaerei, MiFID II Zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkulariaren eta Finantza Informatzailearen ziurtagirien bidez, Kapitalen Zuriketaren Prebentzioan eta Terrorismoaren Finantzazioan etengabeko prestakuntza alde batera utzi gabe.
  • Arriskuen politika eta irizpideetan prestakuntza.
  • Harrera-programekin jarraitzea, jadanik hartutako ezagutzak indartzeko eta eginkizun berriak sartzen errazteko.

Hauek dira 2018. urterako erronka eta helburu nagusiak:

  • Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz.
  • Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. 2018an arreta berezia jarriko zaie zenbait arautegi-arlori: GDPR, PBCGFT eta Hipoteka Lege Berriaren eskaerak.
  • MIFID II.eko zuzentarauen eskaerei erantzuten jarraitzea.
  • Harrera-programekin aurrera egitea, ordura arte ikasitakoa sendotzeko eta funtzio berriak errazago ikas ditzaten.
  • Arrisku eta Berreskurapen politiken eta irizpideen gaineko prestakuntzarekin jarraitzea.
  • Aseguruen inguruko prestakuntza bermatzea.

Hona hemen langileei emandako prestakuntza, orain arteko sailkapenaren arabera. Kalkulua egiteko, prestakuntzaren ordu kopurua eta lanbide-kategoria horretako langile-kopuru osoa hartu dira kontuan.

PRESTAKUNTZA
(h/persona)
2014 2015 2016 2017
Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Zuzendariak 27,03 19,88 25,78 32,25 13,28 28,30 25,47 23,13 25,04 52,87 39,69 50,36
Langile teknikoak 52,41 54,77 53,50 52,01 61,07 56,27 44,11 53,57 48,93 73,80 81,06 77,68
Administrariak / Komertzialak 32,36 39,49 36,49 35,77 46,73 42,16 41,67 53,96 49,16 62,43 78,16 72,43
Beste lanbide batzuk - - - 12,00 230,50 121,25 1 180 90,50 1 - 1
Prestakuntza GUZTIRA 41,30 44,68 43,10 43,37 51,95 47,96 42,68 53,81 48,95 68 79,26 74,63

Kutxabanken, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.

Urtero Prestakuntza Plan bat diseinatzen da, zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko, eta Kutxabanken estrategia ezartzen eta burutzen laguntzeko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila hobetzeko ere.

Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.

  • Kutxabank Merkataritza Eskola. 2017an, zenbait ikastaro eman dira, esaterako:
    • Aseguruen komertzializaziori buruzko tailer praktikoak. Xehekako Sareko eta Banka Pertsonaleko kudeatzaile komertzialei zuzenduta. 650 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
    • Ehorzketa asegurua. Merkataritza-sareko 1.900 pertsonak baino gehiagok egin zuten online prestakuntza-ikastaroa.
    • Langile berrientzako programa. Funtzio berrien ardura errazago har dezaten, hiru prestakuntza-ekintza burutu ziren produktuen merkaturatzeari lotuta: Merkataritza ahalmena I eta II, eta Denboraren kudeaketa salmentak egiteko orduan. 130 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
  • Kutxabank Finantza Eskola
    • DBSko Finantza Aholkularitzako Programa Aditua. 1.245 ziurtagiri lortu ziren 2017. urtean.
    • DBSko Finantza Informatzaile Komertziala izateko Programa. Aurten 748 pertsonak atera dute ziurtagiria.
    • Kapital zuriketaren prebentzioa. 3.836 parte-hartzailek jaso zuten 2017an gai horren inguruko prestakuntza.
    • Zuzeneko prestakuntza-ekintza MiFID II. araudiari buruz- 2.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldi horietan.
  • Kutxabank Zuzendaritza Garapenerako Eskola. 2017ko jardueran berriki izendatutako pertsonei bereziki jarri zaie arreta. 700 ordu baino gehiago antolatu dira talde horrentzat.
  • Hizkuntzak. Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere, esaterako, ingelesa, frantsesa eta alemana. Guztira, 10.000 ordu baino gehiago izan dira.
  • Prestakuntza berezko Bulegotikako Tresnetan eta Aplikazio Informatikoetan.

Kutxabankeko langileei ez zaie prestakuntza berezirik ematen euren lanbide-karreraren amaieran.

Kutxabankek ezarrita du lan jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazio sistema, langile guztiei zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.

Urteko lan jardueraren eta garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.

2017. urtean 3.413 pertsona ebaluatu ziren, langile guztien % 94,78.

Zuzendariei dagokienez, haiek izan ziren ebaluatutako pertsonak:

ZUZENDARITZA Gizonak Emakumeak Guztira
EBALUATUAK 17 4 21
EBALUATU GABEAK 0 0 0
GUZTIRA 17 4 21

2014., 2015., 2016. eta 2017. ekitaldietan langileen % 95,1, % 95,6, % 93,6 eta % 94,78 ebaluatu ziren, ekitaldi honen antzeko ehunekoak izan direnak.

CAJASUR

Cajasur-ek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun Erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.

Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:

  • Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira
  • Finantza-sistemaren arautze beharrizanak
  • Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak
  • Profil profesionalaren lanposturako doiketa, eginkizun aldaketa dela eta
  • Garapen profesionaletik eta prestakuntza-jardueren plangintza gauzatzetik eratorritako norberaren beharrizanak

Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2017ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu ziren:

  • Taldeen gainean erantzukizuna duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Negozio Eskolaren bidez.
  • Araudia Betez bideratutako legezko eskaerei erantzutea, CNMVren eskaerei arreta berezia jarriz, MiFID II. zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkulariaren eta Informatzailearen ziurtagirien bidez. 2017. urtean 589 pertsona ziurtatu dira finantza-aholkulari gisa, 454 pertsona informatzaile gisa, beraz, guztira, 1.043 pertsona ziurtatu dira MiFID II.aren arabera.
  • Online eskaintza, online ikastaroak eta urrutitik prestatzeko beste tresna batzuk mantentzea, hala nola web hitzaldiak.
  • Araudia Betetzea sailaren eta DGSren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. Ildo horretan, katalogoa handitu da. CRS, Barneko Jokabide Arautegiari eta DBLOri buruzko ikastaroak, eta Kapitalen Zuriketaren Prebentzioko, MiFID eta Delituen Prebentzioko prestakuntza eguneratzea barne hartzen ditu.

Hauek dira 2018. urterako erronka eta helburu nagusiak:

  • Zuzendaritza-garapeneko jarduerari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz.
  • Legezko eskaerak betetzen jarraitzea, Araudia Betez, CNMVk MiFID II. zuzentarauari dagokionez ezartzen dituen eskaerak kontuan hartuz.
  • Zerbitzu Nagusien Prestakuntza Plana diseinatzea eta ezartzea, beharrei erantzuteko.
  • Arrisku eta Berreskurapen politiken eta irizpideen gaineko prestakuntza bultzatzea.
  • Aseguruen inguruko prestakuntza bermatzea.

Hona hemen langileei emandako prestakuntza, orain arteko sailkapenaren arabera. Kalkulua egiteko, prestakuntzaren ordu kopurua eta lanbide-kategoria horretako langile-kopuru osoa hartu dira kontuan.

PRESTAKUNTZA
(h/pertsona)
2015 2016 2017
Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Zuzendariak 9,33 10,17 19,49 13,15 8,13 21,28 10,12 42,75 52,87
Langile teknikoak 12,29 16,16 28,45 22,18 46,98 69,16 15,01 25,57 40,58
Administrariak / Komertzialak 37,38 36,53 73,92 57,15 52,83 109,98 75,59 76,94 152,54
Beste lanbide batzuk 2,42   2,42 5,42   5,42 6,96   6,96
Prestakuntza GUZTIRA 35,52 35,82 71,33 54,47 52,59 107,06 71,24 75,72 146,95

Cajasur-en, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Erronka honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.

Urtero Prestakuntza Plan bat diseinatzen da, zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna emateko, eta Cajasur-en estrategia ezartzen eta burutzen laguntzeko, baita langileriaren etorkizuneko prestakuntza-maila hobetzeko ere.

Prestakuntza-planifikazioa zenbait eskolatan egituratzen da, zein gai edo beharrizani erantzuten dion aintzat hartuta.

  • Cajasur Negozio Eskola. 2017an hainbat ikastaro eman dira, hala nola:
    • Pentsio Planak komertzializatzeko prozesua. Kudeatzaile komertzialei eta merkataritza-sareko zorroko kudeatzaileei zuzenduta, online prestakuntzaren bidez. 600 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
    • Enpresa txiki eta ertainei buruzko prestakuntza. Programan 40 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, eta ETEetako kudeatzaile komertzialentzat eta merkataritza-sareko bulegoko zuzendarientzat izan zen.
    • Bezeroak geureganatzea. Banka pertsonalaren sarean kokatuta. 380 pertsonak baino gehiago parte hartu zuten.
    • Inbertsio-funtsei eta finantza-merkatuei buruzko prestakuntza-jardunaldiak. 1.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
    • Banka adituen (Enpresen Banka, Erakundeak, Banka Pertsonala eta ETEak) merkataritza-prestakuntzako jarduerak.
    • Jarduerarekin jarraitu da zuzendaritza-garapenaren esparruan, berariaz nahiz zeharka. 1.300 ordu antolatu dira.
  • Cajasur Finantza eta Arrisku Eskola.
    • Finantza-aholkularia. 1.043 ziurtagiri lortu ziren 2017. urtean.
    • MIFID arautegiari buruzko online ikastaroa. 1.450 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten ikastaroan.
    • Enpresen Bankako finantza-azterketa, 440 orduko prestakuntzarekin.
    • Kapital zuriketaren prebentzioa. 1.800 parte-hartzailek baino gehiagok jaso zuten 2017an gai horren inguruko prestakuntza.
    • Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrak eskatutako etengabeko prestakuntzari erantzunez, zenbait tailer praktiko eta online prestakuntza ekintza antolatu ditugu. Guztira 1.300 pertsona baino gehiago bertaratu dira.
  • Hizkuntzak. Finantza arloko ingeles ikastaroak, bulego sareko merkataritza-jarduerari begira. Guztira, 500 ordu izan dira.
  • Prestakuntza berezko Bulegotikako Tresnetan eta Aplikazio Informatikoetan.

Cajasur-ek ezarrita du lan jardueraren eta garapenaren urteko ebaluazio sistema, langile guztiei zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.

Urteko lan jardueraren eta garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile eta ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.

2017. urtean 1.802 pertsona ebaluatu ziren, hots, langile guztien % 97,82.

Zuzendariei dagokienez, honako pertsona hauek ebaluatu dira:

ZUZENDARITZA 2017 Gizonak Emakumeak Guztira
EBALUATUAK 1   1
EBALUATU GABEAK 12 2 14
GUZTIRA 13 2 15

2015., 2016. eta 2017. ekitaldietan langileen % 93, % 96,6 eta % 97,82 ebaluatu ziren, ekitaldi honen antzeko ehunekoak izan direnak.




34 LA9, LA10, LA11