K Kutxabankeko markaren simboloa

8. Gizarte jarduketa

8.7. Erosketa arduratsua38

Kutxabanken hornitzaileak Estatuan aritzen dira eta Espainiako Estatuko arautegia aplikatzen du. Horrek, giza eskubideak errespetatzea ekartzen du. Eskubide horien artean daude haurren esplotazioa eragoztea, behartutako lana, elkartzeko askatasuna eta hitzarmen kolektiboei lotzeko eskubidea.

2017. urtean zehar hornitzaileei egindako ordainketen diru-balioa 155.581.001€ izan da, BEZa barne. Beraz, Kutxabankek jarduten duen inguruan duen eragin ekonomikoa oso esanguratsua da.

Horrez gain, erakundearen hornitzaileen % 69,56 tokian tokikoak dira, hau da, EAEkoak. Eta egiten diren erosketen zenbatekoak hiru eskualde horietan dira, hain zuzen ere, azpimarragarrienak.

2017an zehar, hornitzaileekin dituen kontratuei dagokienez, Kontratazio eta Erosketa Sailak kudeatzen dituen kontratuen % 76 (Marketinari, Prestakuntzari, Segurtasunari eta zerbitzu osagarriei lotutakoak, besteak beste) giza eskubideei buruzko klausula bat dute. Horren arabera, hornitzaileak betebehar hauek ditu:

  • Aplikagarri zaizkion ingurumenari lotutako legezko baldintzak errespetatu eta betetzea, baita Kutxabankek bere lantokietan ezarri dituen ingurumen arauak ere.
  • Indarrean dagoen araudia betetzea, emakume eta gizonek aukera berdinak dituztela eta diskriminaziorik ez dagoela bermatzeko.
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioak ezagutzea eta betetzea, Giza eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeriaren aurkako borrokari dagokienez www.pactomundial.org.
  • Baldintza horiek guztiak betetzen direla frogatzeko informazio eta dokumentazio guztia entregatzea, hala eskatzen den kasuetan.



38 G4-12, EC8, EC9, HR1, HR4, HR10, HR11, SO9, SO10, LA14, LA15