Erakundearen profila

Markak, produktuak eta zerbitzuak

2018an, produktuen katalogoan hobekuntzak eskaintzen jarraitu du Kutxabankek eta, honela, espezializazio maila areagotzea eta bezeroen beharretara egokitzea lortu du.

Hauek izan dira 2018ko produktu nabarmenenak:

Kutxabank eta Cajasur

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Kutxabank eta Cajasurrek aurrezteko eta inbertitzeko aukeren katalogo oso bat dute, zeinetan errentagarritasun erakargarriak eta erabilgarritasuna batzen diren. 2018an, merkatuen baldintza kaltegarriek eta MiFID II araudia indarrean jartzeak funtsen komertzializazioan eragin dute eta, honek, salmenta prozesuak funtsetik aldatu ditu. Bankuaren proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen.
  • Baskepensiones Aurreikuspen planak
  • Aurrezki Kontuak, besteak beste, Gaztedi Kontua, Aurrezki erraza plana, Etxebizitza Kontua, etab.
2. Finantzazio produktuak
  • Hipoteka maileguak: jatorriko lurraldeetan, hipoteka maileguen nagusitasuna izaten jarraitzen du, izan ere Euskadin eta Kordoban %38tik goragoko kuota mantentzen du.
  • “Kutxabank Krediten” bitartez kontsumorako maileguak
  • Finantzazio lerro berdea, produktu eta zerbitzu ekologikoentzat edo, energiarekiko efizienteak direnentzat.
3. Txartelak
  • Zordunketa eta kreditu txartelak .
4. Aseguruak: Produktu guztiak aseguru konpainienak dira: KUTXABANK ASEGURATZAILEA ETA KUTXABANAK BIZITZA ETA PENTSIOAK, berariaz adierazitakoak izan ezik.
  • Etxe Asegurua
  • Ordainketen Babeserako Asegurua
  • Ehorzketa Asegurua
  • Alokairuaren Babeserako Asegurua
  • Bizi Asegurua
  • Errenta Asegurua
  • Saltegi Asegurua
  • PYMEen Asegurua
  • Auto Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)
  • Osasun Asegurua (IMQ eta Sanitasekin egindako akordio baten bitartez)

Fineco Taldea

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Banku pribatuetako bezeroei, IICei buruzko inbertsioaren inguruko aholkularitza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio zein nazioarte mailako errenta aldakor eta finkoen balioen bitartekotza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio mailako errenta aldakorreko balioak gordailutu eta zaintzea; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • IIC propioen zorroak, pentsio funtsak, BGAE eta txikizkariak diren bezeroen eta aurkako alderdi hautagarrien eskumeneko kudeaketa zorro espezifikoak.
  • KAISen kudeaketa
  • Pentsio Funtsen administrazioa

Kutxabank Kudeaketa

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Kutxabankek aurrezteko eta inbertitzeko aukeren katalogo oso bat du. 2018an, merkatuen baldintza kaltegarriek eta MiFID II araudia indarrean jartzeak funtsen banaketan eragin dute eta, honek, salmenta prozesuak funtsetik aldatu ditu.
  • Proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen. Zorroek, gehienetan edo beti, KUTXABANK KUDEAKETAk kudeatutako funtsetan inbertitzen dute.
  • Kudeatzaileak bezero profesionalen zorroak kudeatzen ditu. Hauek dira nabarmenenak:
  • Aurreikuspen plan indibidualak: Baskepensiones
  • Enplegu planak: Kutxabank Enplegua, Alejandro Echevarría, eta KUTXABANKeko langileen planak
  • KUTXABANK ASEGURUEN pentsio planak

Norbolsa

  • Balioen bitartekotza
  • Kitapena eta zaintza
  • Lehen mailako merkatuan kokatzea
  • Zorroen kudeaketa