Erakundearen profila
Arriskuen kudeaketa
Kutxabank Taldeko enpresaren gizarte erantzukizunaren oinarrizko elementuetako bat denboran zehar jasangarritasuna bermatuko duen kudeaketa eredu bat martxan jartzean datza eta, honekin batera, bezero eta inbertitzaileekin finantza konpromisoak zorrozki betetzea eta gizarteari egiten dion ekarpena mantentzea; burutzen dituen ekonomia eta inbertsio jardueren edo, bere akziodunak diren banku fundazioek Kutxabanketik eratorritako baliabideekin egiten dituzten gizarte jardueren bitartez.
Premisa honek Taldearen antolamendu estrategikoaren funtsezko zati bat osatzen du, Arrisku Apetituaren Markoan jasoa dagoena.Kutxabankeko gobernu organoek formalki onartutako dokumentu honek arriskuaren kudeaketari dagozkion ildo estrategikoak batzen ditu, zeintzuek geroko negozioaren antolamendu estrategiek kontuan izan beharreko mugak zehazten dituzten.
Kutxabank Taldeko Arrisku Apetituaren Markoaren dokumentu nagusia hiru atal handiz osatua dago:
- Taldearen arriskuaren apetitu mailaren adierazpen korporatiboa
- Taldearen arrisku apetitu profil globalari buruzko eragin palankak, gobernu organoen esanetara
- Taldearen arrisku apetituaren profil globalaren monitorizazio sistema
Taldearen arriskuaren apetitu mailaren adierazpen korporatiboa
Kutxabank Taldearen Arrisku Apetituaren Markoaren bitartez, gobernu organoek, ezarri nahi duten arrisku apetitu globalaren profila generikoki zehazten dute; atal honen hasieran erakutsitako zuhurtasun printzipioarekin bat eginez.
Zehaztasun maila handiago bat bilatuz, aipatutako adierazpen generikoa honela osatzen da:
- Esparru kualitatiboan, desio den arriskuaren profil globaleko ezaugarriak izango diren jarraibide espezifiko batzuk deskribatzen dira.
- Esparru kuantitatiboan, arrisku adierazle multzo bat hautatzen da, zeinek batera kontuan hartuta, Taldeak une bakoitzean duen arriskuaren profil globalaren eboluzioa ebaluatzea ahalbidetzen duen. Jarraian, garrantzitsuenentzat helburu estrategikoak ezartzen dira eta, baita hainbat behaketa eta alerta atalase ere, urratzen diren kasuetan jarduera protokolo bereziak aktibatzen dituztenak.
Kutxabank Taldeko arrisku apetituaren maila ezartzen duten jarraibide kualitatibo eta kuantitatiboek, oinarrizko erreferentzia bat osatzen dute ildo estrategikoak zehazteko orduan. Era honetan, Taldearen plan estrategikoek, lortu nahi den errentagarritasun mailaren bilaketa eta, kontu hauetan, ezarritako helburuekin bat datorren arriskuaren profil global baten iraupena bateragarri egin beharko dituzte.
Premisa hau, 2015ean martxan jarritako Negozioaren Garapenerako Planak –Arrisku Apetituaren Markoan ezarritako helburu korporatiboetarako, bertako adierazle nagusietan aurrerapenak lortzea aurreikusten zuena– eta 2019-2021ko Plan Estrategikoak errespetatu dute; azken hau formalizazio fasean dago.
Plan hauek, hautatutako arrisku adierazleek Arrisku Apetituaren Markoak ezarritako norabidean eboluziona dezaten laguntzen duten heinean, Kutxabank Taldea, esparru honetan, bere helburua bermatzetik hurbilago egongo da: Taldearen jasangarritasuna eta, beraz, gizarteari zuzenean eta zeharka egiten dion ekarpenaren iraunkortasuna.
Taldearen arrisku apetituaren profil globalari buruzko eragin palankak, gobernu organoen esanetara
Kutxabank Taldearentzat aproposa den arriskuaren apetitu maila zehaztu ondoren, bere Arriskuaren Apetitu Markoak erabilgarri dauden hainbat tresna batzen ditu, gobernu organoek Erakundea ezarritako norabidean bultza dezaten.
Besteak beste, hurrengoak nabarmendu behar dira:
- Talde osoan eta arrisku guztietarako, arriskuaren kudeaketarako politika orokorren multzo bat zehaztea, aplikazio unibertsala izango duena.
- Arriskuen tipologia korporatibo bat zehaztea, zeinek merkatuko tipologia estandarrak Taldearen antolaketa berezitasunetara egokitzea bilatzen duen.
- Arrisku mota bakoitzerako, erantzukizun maila generiko batzuk zehaztea.
- Arrisku kudeaketaren esparru guztietarako erantzuleak ezartzea, arrisku moten eta kasu bakoitzean aplikagarri diren erantzukizun mailen arteko gurutzatzeak mugatuak.
- Merkatuari informazioaren politika formal baten ekarpena egitea, zeinek kontu hauetan jarraitu beharreko jarduera arauak ezarriko dituen.
Taldearen arrisku apetituaren profil globalaren monitorizazio sistema
Taldearen Arrisku Apetituaren Markoan jasotako hirugarren atala gobernu organoen eskura jarritako monitorizazio sistemari zuzenduta dago, bere arriskuaren profil globalaren eboluzioaren aldizkako jarraipena egin dezaten; beti ere, hautatutako arrisku adierazleak ezarritako helburu korporatiboetara zein neurritan hurbiltzen diren eta, behaketa eta alerta atalaseen urraketak gertatzen diren egiaztatuz.
Gobernu organoen aipatutako informaziorako aldizkako sarbide errepikaria, Taldearen Arriskuen Aginte Mahai Korporatiboaren bitartez antolatzen da; hiru hilez behin hurrengoa ematen du:
- Arrisku adierazleen oinarrizko multzoren eboluzioa; adierazle hauek arrisku apetituaren markoaren barruan, helburu edota atalaseen eraginpean daude.
- Jarraipen adierazle multzoaren eboluzioa; aurrekoei, beste arrisku adierazle batzuk gehitzen dizkie, osagarri moduan.
- Adierazle bakoitzaren kalkulu modua zehaztasunez azaltzen diren txosten euskarriak.
Finantza sektorea onbideratzeko ekarpenak
Bere arriskuaren profil globalaren kudeaketari aplikatutako zuhurtasun printzipioaz gain, Kutxabank Taldeak aktiboki parte hartzen du finantza sistema osoaren onbideratzean, era ezberdinetan:
- 2011ko urtarrilean, desagertutako Cajasurren aktiboak eta pasiboak eskuratuz, 2010eko uztailean ebatzitako esleipen prozesu lehiakor baten ondoren, BBK Bank Cajasurren bitartez (gaur egun Cajasur Banco).
- Zailtasunak dituzten finantza erakundeen onbideratze prozesuan parte hartuz, higiezinen sektorearekin lotutako arazoak dituzten aktiboak eskuratuz, Bankuen Berregituratzetik Eratorritako Aktiboen Kudeaketa Sozietatearen bitartez, Kutxabank Taldeak finantzatzen eta parte hartzen duena.
- Gordailuen Berme Funtsei diru hornidurak eginez (errepikakorrak nahiz ohiz kanpokoak), bide ezberdinetatik, berregituratzeko prozesuan dauden finantza erakundeek egindako galeren zati bat bere gain hartzen duen mekanismoa.
- Taldea 2015eko ekitalditik aurrera, urtero, Ebazpenaren Funts Bakarrari egiten ari den ekarpenen bitartez. Europako 19 herrialdetako finantza erakundeen ekarpenen bitartez guztiz finantzatua dagoen Funts hau, finantza erakunde bat ebazpen prozesuan sartzen denean burutzen diren galerak edo kostuak estaltzera zuzenduko da.
Merkatuari arriskuei buruz emandako informazioa
Indarrean dagoen banku araudiak, merkatuari arriskuei buruzko informazioa ematera behartzen ditu finantza erakundeak; honela, beren arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko ebaluazio bat egin dezaten. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 575/2013 Araudiko 8. Atalean ezartzen dira, 2013ko ekainaren 26koa, kreditu erakundeetako eta inbertsio enpresetako zuhurtasun irizpideei buruzkoa; baita arau horrek geroago garatutako hainbat arauketetan ere.
Kutxabank Taldeak aipatutako eskakizunekin betetzen du, izan ere, bere web orrialdean (inbertitzaileentzat den Informazioaren atala) urtero argitaratzen du “Zuhurtziazko garrantziko txostena” izeneko dokumentua. Dokumentu honek, araudiak eskatutako gutxieneko minimoez gain, Taldearen arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko iritzi sendo bat sortzera bideratutako informazio osagarria eta, beraz, bere finantza jasangarritasuna ere eskuragarri jartzen ditu publikoarentzat.