Erakundearen profila
Jasangarritasunari dagokionez, jardunbide nagusiak
Kutxabankeko EGE Planean ezarritako helburuez gain, Talde osoaren mailan, jarduera lerro hauek jarraitzen ari dira:
Araudia betetzea
Kutxabank Taldeak indarrean dagoen araudia zorrozki betetzen dela ziurtatzen du, osotasun eta gardentasun kultura sendo bat mantentzeko helburuarekin; beti ere, barne politikak, bezeroei eta bitartekoei komunikazio prozesuak eta langileentzako formakuntzak ezarriz, honela, araudia betetzearen inguruko erreklamazioak eta zigorrak saihestuz.
Taldeak negozioetako gainontzeko etika estandarrekiko konpromisoa du, baita merkatuko portaera arauak betetzeko, datu pertsonalak babesteko, interes gatazkak administratzeko, bezeroei tratu zuzena emateko eta gobernu korporatiboaren estandar altuenak mantentzeko konpromisoa ere.
Negozioaren kudeaketa
Negozioaren kudeaketarako hobekuntza bezala, Kutxabank Taldeak arriskuaren kudeaketan eta bere kudeaketa adierazle nagusien hobekuntzan aurrera jarraitzea aurreikusten du; azken ekitaldietan garapen positibo garrantzitsua izan dute. Aurrerapen horretako giltzetako bat, eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak bere bezeroen benetako beharretara egokitzean datza. Horretarako, asebetetze inkestak eta, kexak eta erreklamazioak jasotzeko bideak ezinbesteko tresnak dira. Taldea digitalizazioagatik egiten ari den apustu sendoak negozioa berritzen eta dibertsifikatzen lagunduko du eta, marketing arduratsuak eta komunikazio elebidunak leku nabarmena izango dute. Halaber, kudeatzaileen bitartez, inbertsio produktuetarako ISR irizpide gehiago sartzea aurreikusten da.
Langileen kudeaketa
Pertsonen kudeaketa ereduan eta bere xede, ikuspegi eta balioekin bat etorriz, Kutxabankek segurtasunez apustu egiten du barneko talentua garatzearen alde. Langileak kudeatzeko ereduak, lau oinarri garrantzitsu ditu:
Antolamendua hobetzea, bi eratan: Erakundearen egungo eta etorkizuneko beharretara gehiago egokitzen den talentua erakarri eta barneratuz; eta banakoaren nahiz taldean lorpenetan eta, prestakuntzazko trebakuntzan eta gaitasunen garapenean oinarritutako lanbide sustapen bat barneratuz.
- Lanbide prestakuntzarako eta aberastasun pertsonala lortzeko palanka izango diren prestakuntza planetan inbertitzea; arautegiak betetzeko doituak.
- Beharrak hautematea eta aurrerapen profesionala identifikatzea; jardueraren ebaluaziorako prozesu unibertsal trinko baten bitartez, langilearekin izandako elkarrizketa baten bidez, gaitasunen aurrerapena, lorpenaren aitorpena, prestakuntza beharren definizioa eta laneko planen berrikusketak partekatzea ahalbidetzen duena.
- Kudeaketa prozesuak eraginkorrak eta efizienteak izatea, teknologia eta digitalizazioa barneratuz pertsonak garatu eta prestatzea, erabiltzailearen esperientzia erraztuz.
Pertsonen garapenerako ezinbesteko alderdi hauetako bakoitzean, zeharkako printzipio gidari gisa, aukera berdintasunaren printzipioa barne hartzen da, pertsonen eta beren aniztasunaren berdintasunari errespetu osoa izanez.
Ingurumenaren kudeaketa eta erosketa arduratsua
Kutxabankek ingurumenean duen inpaktua txikia izan arren, ingurumenaren araudia betetzea bere jarduera zuzentzen duten gizarte erantzukizun korporatiboaren irizpideekin lotzen da, beraz, honi dagokionean, erabakigarria da erreklamazio edo zigorrik ez izatea. Ezarritako hobekuntza alderdietako batzuk hurrengoan oinarrituko dira: erabilitako paper kontsumoa eta bere eraikin nagusietako argiztapen eta aireztapenaren energia kontsumoa murriztean edo, 2020an energia %100 berriztagarria kontsumitzean. Trakzio papera duen enpresa bat den aldetik, bertako hornitzaile kopurua areagotu nahi du; errazagoa izango da ingurumen ziurtagiri bat badute eta Erakundeak onetsitako EGEren klausulekin bat badatoz.
Inpaktuen edo eraginen kudeaketa
Kutxabank Taldeak bere ingurune hurbilean eragiten duen ekonomia eta gizarte inpaktu positiboarekin lotuta, Erakundeak gizarte inpaktuaren komunikazio mekanismoak hobetzen jarraitzea aurreikusten du. Ezarritako hobekuntza alderdien artean, zailtasun bereziak dituzten sektoreetako finantza inklusioa eta irisgarritasuna hobetzearena dago, bulego eta kutxazain irisgarrien kopurua areagotuz. Batez ere bere kudeatzaileen bitartez merkaturatzen dituen finantza produktuei dagokienez, Erakundeak, ingurumen eta gizarte inbertsioaren irizpideak gehitzen jarraitu nahi du. Hezkuntza eta gizarte boluntariotzaren arloan, bertako langileek era guztiz desinteresatuan parte hartzen duten jarduerak sustatuko ditu eta, finantza hezkuntzari buruzko jarduerak areagotuko ditu, batez ere “Finantzak Bizitzeko” programaren bitartez eskainitakoak. Azkenik, eta akziodunak diren Banku Fundazioek eragiten duten zalantzarik gabeko inpaktu positiboa dela eta, Kutxabank Taldeak bere akziodun bakarrentzat balioa sortzen jarraituko du; urteko etekinei dibidendu handi bat gehituko die.
Jarduera lerro ezberdinen emaitzak dokumentu honetako atal ezberdinetan baliozta daitezke.