Erakundearen profila

Kanpoko erakundeak eta ekimenak

Kutxabankek 2012an, Nazio Batuen Mundu Ituneko 10 Printzipioetara batu zenean, hartu zituen erantzukizunak garatzen jarraitzen du. Hori dela eta, urtero, ekimen horretako erantzukizunak arrazoitu eta indarrean mantentzen dituen aurrerapen Txostena egiten du, Giza Eskubideei, Lan Eskubideei, Ingurumenaren Babesari eta Ustelkeriaren aurkako borrokari dagozkien gaien ingurukoa. Txostena hemen kontsulta daiteke:

http://www.pactomundial.org/?page_id=82

Gainera, Kutxabank hurrengo erakundeena da:

  • IZAITE, Jasangarritasunerako euskal enpresen elkartea.
  • FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunaren Foroa.
  • Nazio Batuen Mundu Itunaren Espainiako sarea.
  • EGEko BIZKAIKO FORUA.
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • EGEren EUROPAKO ITUNA, CECABANKen bitartez.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • Euskalit, Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa.

Cajasurren kasuan, honena da:

  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • “Confianza online”, interneteko jardunbide egokiei buruzkoa.

Taldearen gainontzeko enpresak ez dira, jasangarritasunarekin edo enpresaren gizarte erantzukizunarekin lotuta, garrantzitsutzat hartzen diren inongo elkarteenak.

Bestalde, Kutxabank CECABANKeko Administrazio Kontseiluko eta Arrisku Batzordeko kide da eta, Koordinazio Batzordean eta CECABANKi dagozkion erakundeetarako sinergiak bilatzen lan egiten duten batzorde operatibo ezberdinetan parte hartzen du.