Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Lan praktikak eta lanaren etika
Prestakuntza eta hezkuntza
Kutxabankek prestakuntza eta komunikazio eta instrukzio jarduerak burutzen ditu hierarkia lerroetan, eta gaur egun erakundearen informazio gehiena bideratzen dituzten erakunde informazio-sistemak erabiltzen dira.
Prestakuntzak, beharrizan mota desberdinei erantzuten die:
- Erakundearen politika, plan eta estrategietatik eratorritako beharrizanak, eta urteko Prestakuntza Planean sartzeko jarduera nagusietan islatzen dira.
- Finantza-sistemaren arautze beharrizanak.
- Sail batzuen espezializatzeak ekarri dituen beharrizan bereziak.
- Profil profesionalaren lanposturako doiketa, lanpostu aldaketa dela-eta.
- Garapen profesionaletik eratorritako norberaren beharrizanak.
Prestakuntza-garapena ikuspuntutik, 2012ko lorpenen artean, honako hauek nabarmendu dira:
- Taldeen gaineko ardura duten pertsonen garapen profesionalerako prestakuntza, Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren bidez.
- Kalitatezko trebakuntza Trebetasun Komertzialetan.
- Kutxabank Finantza Aholkulari gure programan egiaztagiria duten pertsonen kopurua handitzeko ahaleginak bikoiztu egin dira. Eduki eta azterketa eredu komuna sortu da eta 250 pertsonatik gora izan dira 2012an egiaztagiri hori lortu dutenak.
- Besaide aplikatiboa BBKbank Cajasurren integrazio operatiborako laguntza.
- Mota guztietako prestakuntza ekimenen antolakuntza eta zabalpena, Kutxabanken integraziorako.
- On-line eskaintzaren hazkundea, hizlarien bideo-grabazioak eta guzti, baita urrutiko prestakuntzako beste zenbait tresna ere.
- Bateratzea eta birziklatzea Kapitalen Zuriketa Prebenitzeko prestakuntzari dagokionez.
- Prestakuntza Mugarrien Plana Sozializatzea, Kutxabanken, jatorrizko sarearen arabera, oraindik, dauden errealitate eta berezitasun desberdinetara egokituz.
- Prestakuntza ibilbide berezia diseinatzea eta ezartzea, Vitaletik datozen langileen artean egindako barneko lehiaketa-oposizioetarako.
2013rako erronka eta helburu nagusiak honako hauek dira:
- Zuzendaritza Garapenerako Eskolaren ibilbideari eustea, zuzendaritza trebetasunak indartu eta Erakundearen barne kohesioari laguntzeko helburu bikoitzaz.
- Prestakuntza zabaltze orokorra, sistemen integrazioaren elikadura gisa (Besaide), Aldaketa Kudeatzeko arloaren azterketa eta planteamenduetatik abiatuta.
- Kudeaketa Komertzialean zehaztutako estrategiari laguntzea, Kutxabank eredu komertzial berrien ezarpenean lagunduko baitute, ikastaro eta mintegi berezien bidez.
- Araudia Betetzea sailaren bitartez bideratutako lege-eskariei erantzuna ematea. Horretarako, on-line katalogoa handituko da, eta ikastaro praktiko gehiago eskainiko ditu eta Kutxabanken ohiko jarduerarekin zerikusi zuzena dutenak.
LA10: Langile bakoitzaren urteko prestakuntza-orduen batez bestekoa, maila profesionalaren arabera banatuta.
Gizonak | Hemakumeak | GUZTIRA | |
---|---|---|---|
Teknikarien prestakuntza-ordu kopurua guztira / teknikari-kopurua | 40,91 | 46,96 | 43,61 |
Bitarteko agintarien eta zuzendarien prestakuntza-ordu kopurua guztira / Bitarteko agintaritza eta zuzendaritza postuetako langileak | 49,32 | 60,12 | 52,78 |
Administrazio komertzialeko langileen prestakuntza-ordu kopurua guztira / Administrazio komertzialeko langileak | 52,50 | 55,45 | 54,21 |
Prestakuntza ordu kopurua guztira / Langile kopurua | 49,24 | 54,60 | 51,95 |
LA11: Langileen enplegagarritasuna sustatzen duten gaitasun nahiz etengabeko prestakuntza kudeatzeko programak, beraien karrera profesionalen amaiera kudeatzen lagunduko dizkietenak.
Kutxabanken, indartsu egin dugu prestakuntzaren aldeko apustua, motibazio eta bikaintasun eragilea den aldetik, pertsonen garapenerako zutabe garrantzitsuenetakoa erakundean. Gai honetarako, urteko jardunalditik denbora zehatz bat gordetzen da eta hainbat programa egituratzen dira.
Urteko Prestakuntza Plana eratzen da, Bankuaren parte diren pertsonak erakundearen egungo eta etorkizuneko gaitasunetara egokitzen direla bermatzeko. Prestakuntza planek, zeregin desberdinetako eguneroko ezaguera beharrizanei erantzuna ematen saiatzen dira, Kutxabanken estrategia ezartzea eta burutzea bultzatu eta errazteko. Plan hauek, "familiatan" banatzen dira, erakundearen jardueraren barruan: Sare Komertzialeko Plana, Plan Komertzialaren gainean, Euskarri Atalen Planak (atal bakoitzeko arduradunek zehaztuak 2 urteko epealdirako, ezaguera bereziari buruz), Zuzendaritza Garapenerako Plana dugu, berezia eta zeharkakoa. Programa nagusien artean honakoak ditugu:
- Trebakuntza Komertzialeko Programaren jarraipena. 2012n, 9.000 ordu eman dira, “Negoziazioa eta Eginkizunen Kudeaketa” edo “Banka Pertsonaleko Praktika Onak” ikastaroen eta antzekoen bidez.
- “Berreskuratze Kudeaketaren Kutxabank Eredua” prestakuntza programa, Trebakuntza Komertzialaren Programa barruan sartuta, Xehekako sareari zuzendua eta formatu mistoan. 3.200 lagunek hartu zuten parte.
- Sartu berri diren pertsonei harrera egiteko programa. Helburua zera da, pertsona hauek Bankuaren kulturan eta egituran integratzea ahalik eta arinen. Prestakuntza ibilbide sakon hau 340 ordu ingurukoa da. 2012an, 2010ean sartu ziren 17 lagunentzako programa amaitu da, eta 2011ren amaieran sartu ziren pertsonentzako prestakuntzari ekin zaio.
- Enpresak. Epigrafe honetan, Arriskuetan Prestakuntza eta Nazioarteko Negozioari buruzko ikastaroa nabarmentzen dira.
- Kutxabank Finantza Aholkularia. 2012an 250 pertsona baino gehiago egiaztatu dira, horrela 800 ziurtagiritik gora daude Erakundean. 2012an, 200 pertsona hasi ziren programan.
- Zuzendaritza Garapenerako Plana. Zuzendaritza Garapenaren arloko jarduerak sendotu egin dira eta talde arduradunak ez ezik proiekzioa duten pertsonak ere sartu dira deialdietan. Jarduera honi emandako orduak 15.000tik gora izan dira eta 450 lagunek hartu dute parte.
- Euskara ikastaroak, baita beste hizkuntza batzuk ere.
Beste jarduera batzuk:
- Kapital Zuriketa Prebentziorako Kutxabank eredua. On-linea eman den ikastaroa, 4.080 lagunek egin dute.
- ICEAren ikastaroa on-linea, Bizi aseguruei, Autoen aseguruei eta Saltokia Arrisku Anitza aseguruei buruzkoa. 1.750 lagunek egin dute.
- Kutxabankek eta sindikatuek sinatutako lan hitzarmenean, zenbait lehentasunezko baldintza ezarri dira, langileei laguntza emateko, haien ibilbide profesionalen amaieran. Baldintza horiek pizgarridun bajei, jardunaldi murrizketari, kontratu etenaldiei eta aurre-erretiroei dagozkie.
LA12: Lan-jarduera eta garapenaren inguruko ebaluazioa ohikotasunez jasotzen duten langileen portzentajea.
Kutxabankek ezarrita du Lan Jardueraren eta Garapenaren urteko ebaluazio sistema, gaur egun langileria osora zabalduta dagoena, ebaluazio hau, garapen profesionalaren oinarrietako bat dela irizten diogulako.
Urteko Lan Jardueraren eta Garapenaren ebaluazioa, ebaluatzaile -ebaluatutako pertsonaren arteko bilerekin batera burutu behar da. Bilera hauetan, alde batetik, hobekuntza ekintzak eta hurrengo ekitaldirako ekintza-planak azaldu eta komentatzen dira, eta beste alde batetik, zehaztutako ekintza-planaren jarraipena egiten da.
Langileen ebaluazio-kopurua | 5.073 |
---|---|
%Langileen ebaluazioen | %99,4 |