K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Lan praktikak eta lanaren etika

Aniztasuna eta Aukera berdintasuna

Kutxabankek Aniztasunaren eta aukera-berdintasunaren arloan sortu zuten hiru kutxek gauzatutako politikak eta estrategiak garatzen jarraitu nahi du.

2012an erakunde berriaren lehenengo txostena egin da, eta bertan hasierako argazkia azaltzen da, eta 2013an garatu beharreko ildo estrategikoak eta eragiketa helburuak sumatzen dira. Diagnostikoa eta Berdintasun Plana egin ahal izateko, beharrezkoa da eragiketa-integrazioa amaitzea, honek emango dizkigulako zehatz-mehatz langileen sailkapenari, mailei eta abarrei buruzko datu homogeneoak. Horrela, Berdintasun Planaren eremua zehaztuko duen analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa egin ahal izango da.

Kutxabank, batetik, erakundearen barruko eremu guztietan aukeren berdintasunarekin konpromisoa duen bankua da. Enplegu-politiken berdintasuna hautatze-prozesuetan, prestakuntzan, ordainsarietan eta igoeretan, sexista ez den hizkeran, eta baita kontziliaziorako eta jazarpenaren aurkako prebentziorako neurrietan ere islatzen da. Bestetik, genero berdintasunaren alde egiten duten erakundeekin bat, sustapenarekin eta lankidetzarekin ere konpromisoa du. Helburu orokorra Kutxabanken ez ezik, gizartean ere emakumeen eta gizonen lan-garapenean aukeren berdintasuna bermatzea da.

Berdintasunaren gaiei dagokienez Kutxabankek bere interes-taldeekin 2012an izandako harremana ondoko jarduera-ildo hauetan labur daiteke:

  • Emakumeek egindako zinema erakustaldiarekin lankidetza.
  • Izaitek argitaratutako  “Enpresen berdintasunaren gida”n lankidetza.
  • Gizarte Erantzukizunaren arloko genero-ekimenen Praktika Onen Eskuliburuan EHUrekin lankidetza.
  • Beste batzuen artean, Emakunderen, Osalanen Berdintasunerako Foroetan partaidetza.
  • Mundu mailako Itunaren Sarea Espainian delakoan partaidetza: enpresen estrategiaren gakoa den kontziliaziorako mahai karratua.
  • Euskadi Irratiaren Boulevard saioan partaidetza, berdintasun gaien inguruan.
LA13: Gobernu-erakunde eta langileen eraketa, sexu, adin-talde, gutxiengoetakoa izatea eta bestelako aniztasun adierazleen arabera banatuta.
2012
  Gizonak Emakumeak GUZTIRA
Administrazio Kontseilua 12 3 15
Batzorde Betearazlea 7 0 7
Arriskuen Batzorde Delegatua 7 0 7
Auditoria eta Betetze Batzordea 2 1 3
Izendapen eta Ordainsarien Batzordea 2 1 3

Informazio gehiago izateko, ikusi LA2 adierazlea.

LA14: Gizonezkoen oinarrizko soldata emakumezkoenarekin alderatuta, maila profesionalaren arabera banatuta.

Ez dago alderik gizonen eta emakumeen oinarrizko soldatan lan kategoria bereko eremuan. Beraz, ordainsarien politikak ezartzean berdintasun-printzipioak agintzen du, eta ordainsarien maila guztietan gizonen eta emakumeen artean 1:1eko ratioa dago.