Gobernu Korporatiboa
Ordainsarien politikak
Kutxabank eta Cajasur
Administrazio Kontseiluko kideek, beren funtzioak betetzearren, Gizarte Estatutuetan eta une bakoitzean indarrean dagoen araudian aurreikusitakoarekin bat datorren ordainsari bat jasoko dute.
Bertaratze dieta moduan diru kopuru bat jasoko dute eta, gainera, kopuru finko bat izango dute (hau Kutxabanken kasuan soilik); honen zenbatekoa Akziodunen Batzorde Orokorreko kideek zehaztuko dute eta, hauek izango dira funtzio exekutiboak dituzten kontseilarien ordainsariarentzat gehieneko zenbatekoa zehaztuko dutenak ere.
-
Dieta Finkoa:
Urteko sortzapen bezala hartzen da, beraz, Kontseilarien ordezkapen bat badago, ordezkatuari eta ordezkariari dagokion banaketa proportzionala egiten da.
Ordainketa honela egingo da: %50 ekainean eta gainontzekoa abenduan; Kontseiluak bestelako likidazio modu edo egutegi bat zehazten duenean salbu. Ordezkapen baten kasuan, ordezkatuari, arestian aipatutako banaketa proportzionalaren arabera dagokion zatia batera ordainduko zaio.
-
Bertaratze dieta:
Dieten ordainketa hilero egiten da, Kontseilari bakoitza Kontseiluko edo eskuordetutako batzordeetako bileretara bertaratu den aldi kopuruaren arabera. Egun berean Kontseilu edo Batzordeetako hainbat bilera aldi berean gertatuz gero, bertaratutakoek dieta bakarra izango dute.
Lehendakari, Lehen Lehendakariorde, Bigarren Lehendakariorde edo Kontseilari Koordinatzaile kargua duten kontseilariek (aurrerago adierazitakoa salbu), zenbateko gehigarri bat izango dute, kargu horiei dagokien erantzukizuna dela eta.
Aurrekoa hala izanik eta Sozietatearen Estatutuek jasotakoarekin bat etorriz, kontseilari exekutibo izateagatik Administrazio Kontseilutik zenbatekoak jasotzen dituzten kideek, ezingo dute bertaratze dieta gisa inongo zenbatekorik jaso.
Cajasurren kasuan, Administrazio Kontseiluko kideek bertaratze dietetan erabiltzeko zenbateko finko bat jasoko dute, beren funtzioak betetzearren, Kontseiluko edota Batzorde ezberdinetako kide gisa bertaratzen diren bilera bakoitzeko (honen zenbatekoa Akziodun Bakarrak erabaki zuen, 2018ko maiatzaren 25ean). Kontseilari exekutiboek edo sozietate nagusiarekin (Kutxabankekin) merkataritza edo lan harreman bat dutenek, ez dute bertaratze dietarik jasoko.
Kutxabank eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluek, aldizka, ordainsarien politikaren printzipio orokorrak berrikusten dituzte eta, honen aplikazioa gainbegiratzen dute.
Bestalde, Kutxabankeko Akziodunen Batzorde Orokorrak, 2018ko azaroaren 30ean, Administrazio Kontseiluak aurrez proposatuta (eta Ordainketen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin), Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren Ordainsarien Politikaren bertsio berria onartu zuen.
Cajasurren kasuan, Administrazio Kontseiluaren Ordainsarien Politika Akziodun Bakarrak onartu zuen 2018ko maiatzaren 25ean, Administrazio Kontseiluak aurrez proposatuta (eta Ordainketen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin).
Zuzendaritza Gorena
Administrazio Kontseilua da Erakundeko zuzendaritza goreneko ordainketen politika eta kontratuetako oinarrizko baldintzak onartzearen arduraduna, baita, kargugabetze baten kasuan, balizko konpentsazioak eta kalte ordainak zehaztearen arduraduna ere.
Fineco Taldea
Fineco Taldeko ordainsarien politikak printzipio hauek babesten ditu:
- Gardentasuna: barneko partaideen eta kanpoko agenteen aurrean, ekitaldi bakoitzean argitaratutako txosten ezberdinen bitartez eta informazio garrantzitsua gainbegiralearen eskura utziz.
- Epe luzerako jasangarritasuna: erakundearen gizarte xedearen eta burutzen duen jardueraren ezaugarriekin eta emaitzekin bat etorriz.
- Arriskuaren kudeaketa zuhurra: barne politika guztiak, ordainsariena ere bai, arriskuak erakundeak berak adierazitako mugaren azpitik mantentzera orientatuta dauden barne prozeduren ezarpenetik, printzipio arautzaileetatik eta jardueraren kontroletatik abiatzen dira.
- Emaitzekiko lotura: emaitzekin lotura zuzenena duen ordainketaren zatia, ordainketa aldakorra da. Ordainketa finkoa ez bezala, ordainketa aldakorra Zuzendaritzak onartzen du, aldi baterako marko baten barruko helburu ezberdinetan oinarrituz. Hala ere, finkatu ezina da eta ez dauka derrigorrezko izaerarik.
- Langileen artean konpromisoa eta motibazioa sortzea, erakundearen helburuak betetzean parte hartzeko.
- Bezeroen kalterako diren balizko interes gatazkak saihestea, barnean, aproposak diren kontrolak eta neurri arintzaileak ezarriz, honi dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
Finecoren ordainketekin lotutako politikak eta praktikak, interes gatazkei dagozkien baldintzak eta portaera arauak betetzea bermatzeko diseinatuak daude. Honela, Finecok epe labur, ertain eta luzerako hartutako ordainketa politika eta praktikek ez dituzte bezeroen interesak kaltetuko.
Ildo honetan, ordainketa sistema ezberdinak, pertsona eskudunek beren interes propioen edo Fineco Taldearen interesen alde egitea bultzatuko duten pizgarriak ez sortzeko moduan diseinatuak daude, bezeroen kaltetan izateko aukerarekin.
Ordainketa sistema ezberdinak diseinatzerakoan, betetzea egiaztatzen duen organoaren aholkua eskuratu da. Hauen aplikazioaz unitate aproposak arduratzen dira, gobernantza korporatibo eraginkor bat bultzatzeko helburuz.
Kutxabank Gestión
Sozietate kudeatzaileak langileei ematen dien ordainsariaren zenbatekoaren guztizkoa, ordainsari finko batek eta ordainketa aldakorreko zenbateko ez oso esanguratsu batek osatzen dute. Ez dago IKESKek kudeaketaren ordainetan lortutako IICen etekinetako partaidetzan oinarritutako ordainsaririk. Kolektibo bat dago, zeinen jarduerak gertakari material bat izan dezakeen sozietatearen arrisku profilean; bere aldetik aztertzen da.
Ordainsariaren kalkulua antzekoa da langile talde ezberdinetarako. Ordainsari finkoa Kutxabank Gestión S.G.I.I.C., S.A.U.ren lan hitzarmenean arautua dago eta, hala badagokio, goi kargu batzuekin sinatutako banako kontratuetan ere bai. Ondorengoak dira ordainsari aldakorraren funtzionamendu arau nagusiak: ordainsari aldakorraren guztizkoak ez du soldata masaren guztizkoaren %20 gainditzen; maila indibidualean, ezin du ordainsari finkoaren %25 gainditu, halaber, nulua izan daiteke, eta kontrol funtzioak burutzen dituzten pertsonentzat, negozioaren adierazleetan gehiengo bat dago. Urtero, Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak ordainsari aldakorraren proposamena aztertzen du eta aurkeztu egiten da, Administrazio Kontseiluak onar dezan.
Ordainsarien politika hauen emaitza bezala, jarraian, erakunde osoan soldata onena duen pertsonaren Urteko ren eta taldeko sozietate guztietako langileen batezbesteko ordainsarien arteko harremana adierazten da:
Urteko ordainsariaren guztizkoa | Erakundea | 2016 | 2017 | 2018 | Gehikuntza 2016-2017 | Gehikuntza 2017-2018 |
---|---|---|---|---|---|---|
Erakunde osoan soldata onena duen pertsonaren urteko ordainsariaren eta gainontzeko langileen batezbesteko ordainsarien arteko harremana* | Kutxabank | 3,84 | 4,09 | 3,62 | %6,51 | %-11,49 |
Cajasur | 3,57 | 3,41 | 3,79 | %-4,48 | %11,14 | |
Fineco Taldea | 2,62 | 2,56 | 2,44 | %-2,29 | %-4,69 | |
Kutxabank Gestión | 3,21 | 3,08 | 3,36 | %-4,05 | %9,09 | |
Kutxabank seguros | 3,38 | 3,52 | 3,40 | %4,14 | %-3,41 | |
Harri Taldea CPCE (Ekonomia Zientzien Kontseilu Profesionala) | 2,09 | 2.29 | 2.25 | %9,5 | %-1,75 | |
Harri Taldea Golf VR | 3,06 | 2,77 | 2,91 | %-9,48 | %5,05 | |
Norbolsa | 2,96 | 2,96 | 2,93 | %0,00 | %-1,01 | |
Gesfinor | 2,62 | 2,82 | 2,78 | %7,63 | %-1,42 |
*Kalkulua egiteko, hitzarmenaren barruan dauden langileak hartzen dira kontuan
Administrazio Kontseiluko kideen ordainketen politika, Akziodunen Batzorde Orokorraren onarpenaren menpe dago.
Kutxabank, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2018ko apirilaren 26ko saioan, Ordainketen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin, aho batez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsarien Politika onartzea hitzartu zuen; eta halaber, Politika horren edukia Sozietatearen Akziodunen Batzorde Orokorraren onarpenaren menpe jartzea.
Politika horiek kanpoko aholkulari espezializatuen aholkuarekin ezarri dira. 2018an Garrigues enpresarekin lan egin da.