Gobernu Korporatiboa

Ekonomia, ingurumen eta gizarteari buruzko gaiekin lotutako arriskuen kudeaketa

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak bere Araudiko 5.3 artikuluak jasotzen dituen arriskuen kontrol eta kudeaketa eskumenak ditu; aldiz, Cajasurreko Administrazio Kontseiluak bere Araudiko 4.7 artikuluak jasotzen dituen arlo bereko eskumenak ditu.

Araudi hauek (sozietate bakoitzari dagozkionak) sozietate bakoitzaren web orrialde korporatiboan argitaratuta daude; bertara iristeko helbidea arestian adierazi da.

Bestalde, Kutxabankeko Nahiz Cajasurreko Administrazio Kontseiluek, eskuordetutako batzorde bat dute, Arrisku Kontrolaren Batzordea, sozietatearen arriskuak kudeatzeko sistema kontrolatu eta ikuskatzeko ahalmenarekin. Honen funtzioak Administrazio Kontseiluko Araudiak eta sozietate bakoitzaren Arrisku Kontrolaren Batzordeko Araudiak jasotzen ditu eta, erakunde bakoitzari dagokion web orri korporatiboan argitaratuta daude.

Halaber, bi erakundeen Batzorde Exekutiboak, Administrazio Kontseiluak bezala, ekonomia, ingurumena eta gizartearen arloko inpaktuak, arriskuak eta aukerak aztertzeko ahalmena du.

2018ko ekitaldian zehar, Kutxabank eta Cajasurren aldetik garrantzitsutzat hartzen diren gai hauek, Cajasurreko Gobernu Organoen edo bere sozietate nagusiaren esanaren menpe geratu dira:

  • 2017ko ekitaldiari (bi erakundeetan hitzartutakoa) dagozkion urteko kontu indibidual eta bateratuak egitea (Administrazio Kontseilua) eta onartzea (Akziodunen Batzorde Orokorra edo Akziodun Bakarra, dagokion bezala).
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldearen Arrisku Apetituaren Markoa (sozietate nagusian hitzartutakoa) eguneratzea.
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldeko Zentzuzko Garrantzia duen Informazioa (ZGI) (sozietate nagusian hitzartutakoa) izeneko dokumentua onartzea.
  • Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Recovery Plan 2018 (sozietate nagusian hitzartutakoa) onartzea.

Fineco Taldea

Finceo SV. SAko Administrazio Kontseiluak bere Araudiko 5.3 artikuluak jasotzen dituen arriskuen kontrol eta kudeaketa eskumenak ditu.

Araudi hori web orrialde korporatiboan argitaratua dago.

2018ko ekitaldian zehar, gizarte ikuspegi batetik begiratuta garrantzitsutzat hartu diren gai hauek, Finecoren Gobernu Organoen esanaren menpe geratu dira:

  • 2017ko ekitaldiari dagozkion urteko kontu indibidualak sortzea (Administrazio Kontseilua) eta onartzea (Akziodunen Batzorde Orokorra).
  • Environmental, Social and Governance (ESG): historikoki soilik errentagarritasunean eta arriskuan oinarritu izan den inbertsioaren gunean iraultza eragiteko helburuz, faktore berri bat gehitu da, inbertsio arduratsua, “ongi jokatu, ongi inbertituz” ideiarekin. 2019an, Finecoko produktu guztietan ESG irizpideak aplikatzeko eta %100 ESG diren zorroak kaleratzeko proiektua burutuko dela aurreikusten da.

Kutxabank Kudeaketa

Gizartearekin Arduratsua den Inbertsio Batzordea 2017ko irailaren 13an sortu zen, sozietateko zazpi pertsona zeuden bertan, ezagutzei, trebetasunei eta esperientziari eta, sozietatean izandako funtzioei arreta ematen. Aipatutako Batzordeak Kutxabankeko GAI Politika (Gizartearekin Arduratsua den Inbertsioa) finkatzea proposatu zuen; sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2017ko urriaren 26an onartu zuen eta 2018ko uztailaren 19an eguneratua izan zen:

  • Hirugarrenen dirua kudeatzeagatik betebehar fiduziarioari erantzunez
  • Boluntariozko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) ezarritako egungo definizioan oinarrituz
  • Principles for Responsible Investmenteko (PRI) printzipioak generikoki barneratuz

Gizartearekin Arduratsua den Inbertsio Batzordeak, arestian adierazitako politika orokorra zehazteko funtzio hauek ezarri zituen:

  • Aktibo mota bakoitzarentzat bazterketa zerrenda bat ezartzea.
  • Errenta aldakorrerako, “engagement” irizpideak zehaztea. Gobernantza gaien, Ingurumen politiken, bere GAI orokorraren politikaren Eskaera eta abarren inguruan, Akziodunen Batzordetan bozkatzea.
  • Errenta aldakorrerako, botoa eskuordetzeko irizpideak zehaztea. Boto politikaren finkapena ezartzea: proposamen ezberdinen aurrean botoaren zentzuari buruzko argudioak, botoaren irizpide generikoak finkatzea...
  • GAIren alderdi orokorrak

Kartera1 eta Gesfinor

Kutxabankeko kaudimen arriskua ebaluatzeko, neurtzeko eta kontrolatzeko prozedurek, Kartera 1 S.L. Sozietatea eta Gesfinor Administrazioa, S.A. barne hartzen dituzte.

Norbolsa

Norbolsak arriskuak kudeatzeko kultura korporatibo bat du.

Garatzen den negozioaren neurria, egitura eta motarekin bat etorriz, Administrazio Kontseiluak Sozietatearentzat arrisku egitura bat hartu du. Printzipio orokor gisa eta, Norbolsa Baloreen Sozietatea den aldetik, Kontseiluak, kapitalen merkatuan egiturazko arrisku jarrerarik ez hartzeko politika bereganatu du.

Ildo honetan, Sozietateak, bere aldetik arriskua hartzea ez du bere jardueren garapenean funtsezko diru sarrera iturri jarraitu bat bezala hartzen. Politika orokor honen ondorio bezala, Sozietatearen baliabideak, batez ere, Diru merkatuko Aktiboetan eta Errenta Finkoko Aktiboetan inbertituta daude, likidezia handiko euroetan eta Espainiako zor publikoaren azpitik gutxienez bi maila beheragoko tarifikazioarekin; inolako finantza geldialdirik gabe, tarifikazio baxuago batekin edo tarifikaziorik gabe, epe laburrean, Ordaindukoetan edo Finantza Aktiboetan %10era arte inbertitzeko gai izanik, beti ere, indarrean dauden xedapen legalekin eta segurtasun, errentagarritasun, dibertsifikazio eta epeen kongruentziaren printzipioekin bat datozen aktibo egokiak badira.

Gainera, salmentarako erabilgarri dagoen zorroaren barruan, Sozietateak posizio egonkorra eta estrategikoa du Espainiako Burtsa eta Merkatuak, Merkatuetako Holding Sozietateak eta Finantza Sistemak, S.A.n (aurrerantzean EBM). Honen jatorria Sozietateak Bilboko Baloreen Burtsako eta Meff Aiaf Senafeko errektoretzan zuen izaera iraunkorreko partaidetzan dago, zeintzuk 2002an, Holding Sozietatea osatu ondoren, EBMko akzioengatik trukatuak izan ziren. 2006ko uztailean eta SEP baten ostean, EBM akzioak Etengabeko Merkatuan kotizatzera igaro ziren; gaur egun egoera horretan daude.

Hala ere, burututako finantza jardueren dinamikak, norbere kontura hainbat arrisku hartzera behartzen du. Ondorioz, Administrazio Kontseiluak arrisku onargarrien egitura orokor bat hartu du: muga praktikoen sistema bat eta dagozkien etengabeko kontrol eta ebaluazio prozedurak hartu ditu; beti, negozio motaren eta Sozietatearen tamainaren arabera. Norbolsako barne kontroleko eskakizunak betetzeko eskuliburuan zehaztasunez azaltzen da.

Administrazio Kontseilua da araudia betetzearen eta arriskuen kudeaketaren zuzendaritza, kudeaketa eta gainbegiraketa egiteko erantzukizuna duena.

Arrisku bakoitzaren alderdi espezifikoak:

Hauek dira kontuan izan beharreko arriskuak:

Merkatu Arriskua

Merkatu arriskua salmentarako erabilgarri dagoen zorroan izandako posizioen balorearen esposiziotik eratorritakoa da, merkatuko prezioen aldaketekin lotuta dago. Prezioaren, interes tasaren eta kanbio tasaren arriskua ere barne hartzen du.

  • Prezioaren arriskua, zuzenean, merkatuko prezioen aldaketekin lotzen da. Sozietateak aktiboen bidez posizioak kontrolatzeko sistema bat du, denbora errealean eta batezbestekoaren eta merkatuaren aldaketekin.

    Kalkuluak eta simulazioak metodo fidagarri eta homologatuekin bat etorriz burutzen dira.

    On-line dagoen informazioaren bitartez, Kontrol Unitateak zorroen benetako egoera ezagutu dezake; Norbolsak kudeatutako beraien zorroena edota hirugarren batzuena.

    Kontrol Unitateak muga operatiboen betetzea eta zorro ezberdinen kontrola zaintzen du.

  • Interes tasaren arriskua, finantza tresna baten balorean eragiten duten merkatuko interes tasen aldaketetatik eratorritakoa da.

    Sozietatearen likideziaren soberakindun egoera dela eta, finantzatzeko, ez du beste inorengana jotzen. Hori dela eta, ez dago inbertsio produktuen eta finantzazio kostuen arteko desdoitzetik eratorritako interes arriskurik.

    Sozietateak Aginte Mahai bat du, bere aktiboetatik eratorritako finantza diru sarreren eboluzio zehatzarekin.

    NORBOLSAk bi motatako aurrekontuak egiten ditu eta, hilero, Zuzendaritza Batzordea arduratzen da hauen jarraipena egiteaz. Bat diru sarrera eta gastuena eta, bestea, inbertsioena.

    Biak Administrazio Kontseiluak onartzen ditu eta Kontabilitate Planaren arabera banakatzen da.

  • Kanbio tasaren arriskua moneta ezberdinen arteko kanbio tasan izandako aldaketetatik eratorritakoa da. Sozietateak, euroa ez den beste monetetan, ez du posizio esanguratsurik izaten eta, beraz, ez dago kanbio tasaren arriskua jasateko egoeran.
Kreditu Arriskua

Finantza tresnaren zati batek, kaudimen gabezia edota beste arrazoi batzuengatik, bere kontratu obligazioak betetzeari utzi eta Sozietateari finantza galera bat eragiteko arriskua da.

Interesak ez ordaintzeagatik edo, Sozietateak salmentarako erabilgarri dagoen zorroa inbertitu ahal izan duen errenta finkoko jaulkipenetatik erator daitekeen arriskua kontrolatzeko zorro propioari dagokionez, kontrapartida arriskuren bat duen edozein inbertsio egiteko, jaulkitzailearen eta jaulkipenaren ezaugarriak zehaztasunez ezagutu beharko dira.

Behin kontrapartida arriskuren bat duen inbertsioren bat burutu ondoren, kreditu bakoitzaren eboluzioaren etengabeko jarraipen bat egin behar da eta, baita kontrapartidaren bat sortzeko aukera zaindu ere (esaterako, jaulkitzaile baten kalifikazioan murrizketa bat edo kreditu jarduera bat gertatzea). Kontuan izan behar da, bereziki:

  • Kreditu arriskuaren esposizioa, sektorearen arabera.
  • Kreditu arriskuaren esposizioa, jaulkitzailearen arabera.
  • Kreditu arriskuaren esposizioa, kreditu kalitatearen arabera.
  • Kreditu arriskuaren esposizioa, epemugaren arabera

Gizartearen bestelako arloetan, Sozietateak ez du bezeroentzako finantzaketarik egiten eta, beraz, ez dago kreditu arriskua jasateko egoeran.

Puntu hau egiaztatzeko, Sozietateak saldoak kontrolatzeko sistema bat du. Hala ere, noizean behin, saldo zordun bat egon daiteke; halakoan, likidezia posizioaren eta balore zorroaren jarraipen bat egiten da.

Likidezia Arriskuaz

Finantza obligazioekin edo pasiboekin betetzeko zailtasunak izateko arriskua da.

Iragankorrak diren hartzekodun saldoak EHA /848/2005 Ministerio Aginduko irizpideen arabera inbertituak daude.

Sozietateak kitatzeko dituen saldo zordunak laburtzen dituen aginte mahai bat du, zeinek likideziaren posizio garbiaren hiru eguneko aurreikuspena eta egunerokotasuneko kudeaketa ahalbidetzen duen.

Likideziaren koefizienteari dagokionez, Sozietateek arrisku baxuko eta likidezia altuko aktiboetan gauzatutako koefiziente bat mantendu behar dute, bere pasibo konputagarri guztien %10aren baliokidea.

Astero, altxortegiaren egoera egiaztatzen da: bezeroek egindako eta NORBOLSAK kitatutako operazioak barne hartzen dituzten eguneroko kalkuluen bitartez. Sozietatearen likidezia posizioa barne hartzen du eta, baita likideziaren egunerokotasuneko posizio garbia kalkulatu ere.

Eragiketa Arriskua

Eragiketa arriskua, prozedurek edo langileek izandako akatsen ondorio bezala gertatzen den arriskua da.

Sozietateak akatsen kontrolerako aginte mahai bat du eta, negozioan gertakari larri bat jazoko balitz, gertakizun plan zehatz bat du. Plan hau komeni den bezala zehaztua eta kalitatea ziurtatzeko prozeduren barruan eguneratua dago eta, jardueraren jarraipena bermatzen du.

  • Eragiketak eta grabatutako zintak egikaritzeko kontrola.

    Norbolsak, Inbertsioen eta Negozioaren Zuzendariaren bitartez, operadoreen zuzeneko kontrol bat izaten du, operadoreen negoziazio terminaletan mugak eta iragazkiak ezarriz

    Aginduen egikaritzeak automatikoki merkatutik jasotzen dira eta, sisteman sartutakoarekin, koadratzeko prozesu automatiko bat burutzen da.

    Negoziazio mahaietan izandako elkarrizketa guztiak grabatu eta gordetzeko aukera ematen duen grabaketa sistema bat dago.

    Kontrol Unitateak grabatutako zinten aldizkako berrikuste bat egiten du, laginen sistema batean oinarrituz

  • Bezeroei, aldizka, beren transakzioen inguruko informazioa.
    • Egunero, burututako eragiketen baieztapena.
    • Hilero, mugimenduak eta hileko fakturazioa eman bada, kontabilitate laburpena.
    • Hiru hilez behin, zaintzaren fakturazioa.
    • Urtero, informazio fiskala.
    • Noizean behin, jarduera korporatiboei buruzko informazioa.
Ospearen eta negozioaren arriskua

Sozietateak Portaeraren Barne Kode bat du, langile guztiek ezagutu behar dute eta berau betetzeko konpromisoa hartu behar dute, BMBNk ezarritako araudiarekin bat etorriz.

  • Portaeraren Barne Araudia betetzea.
    Kontrol Unitateak Portaeraren Barne Araudia eta honek oinarritzat dituen printzipioak zorrotz betetzen direla egiaztatzen du eta izandako gertaera guztiak jasotzen ditu.
  • Bezeroei eragiketak esleitzean interes gatazkak saihestuko dituzten prozedurak. BMBNaren gomendioekin lotuta, aginduak esleitzeko orduan interes gatazkarik ez egoteko, 04/11/17 eta 06/04/25eko gutun baten bidez, Norbolsak prozedura aproposak ezarri ditu.
  • Kontratuak betetzea.
    Kontrol Unitateak bezero berrien kontratuen notario aurreko zin egitea eta bezeroek kontratu hauek betetzea egiaztatzen du.
  • Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako prozedura egokiak:
    • Bezeroen alta, KYC arauekin bat etorriz.
    • Kapitalak zuritzeagatik susmagarri diren eragiketak hautematea.
    • Hala badagokio, eragiketa hauen berri ematea.
    Urtero, kanpoko aditu baten txosten bat sortzearekin amaitzen den ikuskaritza bat burutzen da, apirilaren 28ko 10/2010 Legea eta 304/2014 Errege Dekretua aplikatuz.
  • Datu pertsonalak babesteko prozedura egokiak. DBAOren arabera, Sozietateak datu pertsonalen babesa bermatzen duten prozedura aproposak ditu. Bi urtez behin, kanpoko enpresa batek ikuskaritza bat egiten du.
  • Bezeroen aktiboak babesteko prozedura egokiak. BMBNaren 5/2009 Zirkularraren arabera, Sozietateak bezeroen aktiboen babesa bermatzen duten prozedura aproposak ditu. Urtero, kanpoko enpresa batek ikuskaritza bat egiten du.
  • Negozioaren jarraipen planak
    Norbolsak gertakizun plan zehatz bat du, gertaera larri baten aurrean (Hondamendi natural bat), negozioaren jarraipena bermatzeko aktibatuko litzatekeena. Urtero, plan horrek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko frogak egiten dira.
Kutxabank Jesapenak

Kutxabank Jesapenak sailak arrisku multzoa sozietate nagusira lekualdatzen du, berak kudeatzen baititu talde bateratuaren posizio orokorrak. Finantza jarduera izan arren, sozietateak ez du kreditu arriskurik hartzen, izan ere, bere inbertsioak gordailuak sozietate nagusiarekin kokatzera mugatuta daude. Aldi berean, igorritako ordaindukoen bermatzailea da eta honekin, sare lana egiteko akordio bat sinatua dauka, egunean bertako entregen arriskua saihesteko.

Interes tasaren arriskuari dagokionez eta, aurrez adierazi den bezala, posizioaren kudeaketa sozietate nagusira lekualdatzen da, Kutxabank Jesapenak sailak igorritako ordaindukoen ispilua diren gordailuen kontratazioaren bitartez. Beraz, epeak guztiz parekatuak geratzen dira. Gordailuarentzat ezartzen den interes tasaren eta gordailuarekin kitatutako ordaindukoaren interes tasaren artean, sozietatearentzat positiboa den diferentzial txiki bat dago; hori dela eta, Kutxabank Jesapenakentzat finantza tarte positibo bat sortzen da.

Kutxabank Jesapenaken jardueraren politikan aldaketa esanguratsurik aurreikusten ez denez, ez dirudi sozietatearen balantzea kudeatzean arrisku esanguratsurik dagoenik.

Hala ere, hazkundearen azelerazioak bereizitako marko makroekonomiko batean kreditu jardueraren etorkizuneko eboluzioa ezagutzeko zailtasunak, sozietatearen jarduera aurreikusteko konplexutasun esanguratsu bat dakar berekin.