Gobernu Korporatiboa

Interes gatazken kudeaketa

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabankek eta Cajasurrek hainbat prozedura dituzte, gobernu organoaren barruan sor daitezkeen interes gatazkak kudeatzeko ezarriak.

Bi sozietateek bakoitzaren Administrazio Kontseiluak onartutako Interes gatazken Politika orokor bat dute; honen helburua, erakundeak, Administrazio Kontseiluko kideek, akziodun esanguratsuek eta zuzendari gorenek esku hartzen duten harreman, zerbitzu, jarduera edo transakzioetako interes gatazkak hauteman, kudeatu eta arintzeko markoa ezartzea da.

Era berean, zehazki, Interes Gatazkekin, Kontseilariekin lotutako Eragiketekin, Akziodun Esanguratsuekin, Zuzendari Gorenekin eta taldearen barneko harremanekin lotutako Araudi bat dute; helburu bezala, kasu bakoitzean aplikagarria den prozedura zehaztea dute:

  • Sozietatearen edo Kutxabank Taldea (Cajasurren kasuan, Cajasur Taldea) osatzen duten edozein sozietateren interesa eta, bakoitzaren administratzaileen (Kutxabank edo Cajasurren proposamenez hala izendatuak izan direnak) edota Kutxabank edo Cajasurreko Kontseilarien, edo interes gatazken arauen menpe dauden pertsonen (edota hauekin lotutakoak) zuzeneko edo zeharkako interes pertsonalaren artean gatazka dagoenean.
  • Kutxabank edo Cajasur Taldeko sozietate ezberdinen artean, zuzeneko edo zeharkako interes gatazkak daudenean.
  • Taldeak Kutxabank edo Cajasurreko Kontseilariekin, interes gatazken arauen menpe dauden pertsonekin (edota hauekin lotutakoak) edo akziodun esanguratsuekin egiten dituen transakzioetan.
  • Kutxabank edo Cajasur Taldeko sozietateen artean egiten diren transakzioetan, edo hitzartzen diren akordioetan.

2016ko urrian, Kutxabanak eta Cajasur Taldea osatzen duten sozietateetako Administrazio Organoek aipatutako Araudiko edukitik arrazoi hartu zuten, hurrenez hurren, aplikagarri izango litzaiekeen neurrian.

Aipatutako araudiekin bat etorriz, interes gatazka batean erortzen den Kutxabank edo Cajasurreko kontseilariak, egoera hau, idatziz, erakundeari jakinarazi beharko dio, Administrazio Kontseiluko kide ez den Idazkariari zuzendutako jakinarazpen baten bitartez.

Halaber, gatazkak pertsonalki ala harremana duen pertsona baten bitartez eragiten dion adierazi behar du; edonola ere, interes gatazka eragin dezakeen egoera hauteman eta deskribatu beharko du.

Interes gatazka posibleei buruzko edozein zalantza izanez gero, eragindako kontseilariak, kontsulta Administrazio Kontseiluko kide ez den Idazkariari helarazi behar dio.

Kontseilariak ezingo du jarduerarik aurrera eraman, Administrazio Kontseiluko kide ez den Idazkariak kontsulta erantzun arte. Gainera, Ikuskaritza eta Betetze Batzordean aurkeztu ahal izango du (Cajasurren kasuan Ikuskaritza Batzordea), Idazkariak beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen badu.

Eragindako kontseilaria ezingo da interes gatazka dagoen gaien deliberazio eta bozketa faseetan egon eta ezingo du bertan parte hartu; Administrazio Kontseiluaren saioetan nahiz eragiketan edo erabakian parte hartzen duen beste edozein gizarte organo, batzorde edo zuzendaritzaren aurrean. Administrazio Kontseiluko kide ez den Idazkariari dagokio, kontseilariari edo organo eskudunei, gai zehatzaren inguruko eztabaida eta erabakiaren inguruan jakinaraztea, komunikatu zaion interes gatazkari buruz.

Administrazio Kontseiluko kide ez den Idazkariak sozietateko kontseilarien interes gatazken erregistro bat burutuko du; aldi oro eguneratuko da eta jazotako gertakari bakoitzaren inguruko informazio zehatza izango du.

Sozietateko kontseilarien interes gatazken erregistroak jarduera bera duen sozietate baten kapitalean izango luketen partaidetzari buruz, kontseilariek emandako informazioa barne hartzen du (bankuaren gizarte xedearen antzekoarekin edo helburu osagarri batekin), baita sozietate honetan burutzen dituen kargu edo funtzioak ere. Norbere kontura burututako jarduerei buruzko informazioa ere barne hartzen du, bankuaren xede bera, antzekoa edo osagarria duen jarduera batean.

Arestian aipatu den informazioa, aplikagarria den araudiaren arabera, argitaratu egin daiteke.

Halaber, Ikuskaritza eta Betetze Batzordeari, hiru hilez behin, Administrazio Kontseiluko Idazkaritzari jakinarazitako interes gatazka posibleen berri ematen zaio, baita Araudi honetan jasotakoarekin bat datozen Lotutako Eragiketei ere.

Hau guztia Balore Merkatuaren arloko Portaeraren Barne Araudiak jasotakoaren osagarria da. Araudi honek, besteak beste, honen menpe dauden pertsonek izan ditzaketen interes gatazkak aurreikusteko eta kudeatzeko printzipio orokorrak arautzen ditu. Balizko interes gatazka hauek behar bezala hautematea bermatzeko, Araudiaren Betetzeak honen menpe dauden pertsonei interes gatazken adierazpen bat eskatzen die, egoera hauetan:

  • Portaeraren Barne Araudiaren menpe geratzen diren unean.
  • Menpean dagoen pertsonaren aurretiko adierazpen batean jasotako baldintzak aldatzen direnean.
  • Portaeraren Barne Araudiaren testu berri bat edo indarrean dagoenaren gaineko aldaketak onartzen direnean.

Interes Gatazkei, Kontseilariekin Lotutako Eragiketei, Akziodun Esanguratsuei eta Zuzendari Gorenei eta Kutxabank eta Cajasurreko talde barruko harremanei dagokien Araudia, aipatutako sozietateen web orrialde korporatiboetan argitaratua dago.

Fineco Taldea

Fineco Taldeak hainbat prozedura ditu, gobernu organoaren barruan sor daitezkeen interes gatazkak kudeatzeko ezarriak.

Fineco Taldeko sozietateei, Kutxabank Taldeko erakundeak diren aldetik, Interes Gatazkei, Kontseilariekin Lotutako Eragiketei, Akziodun Esanguratsuei eta zuzendari Gorenei eta, Kutxabank, S.A talde barruko harremanei dagokien Araudia aplikatzen zaie; honen edukia arestian azaldu da. Araudi hori sozietatearen web orrialde korporatiboan argitaratua dago.

Hau guztia sozietate bakoitzaren Interes Gatazken Politikak eta Portaeraren Barne Araudiak jasotzen duenaren osagarria da. Araudi hauek, besteak beste, honen menpe dauden pertsonek izan ditzaketen interes gatazkak aurreikusteko eta kudeatzeko printzipio orokorrak arautzen dituzte. Balizko interes gatazka hauek behar bezala hautematea bermatzeko, Araudiaren Betetzeak honen menpe dauden pertsonei interes gatazken adierazpen bat eskatzen die, egoera hauetan:

  • Portaeraren Barne Araudiari lotuak geratzen diren unean.
  • Menpean dagoen pertsonaren aurretiko adierazpen batean jasotako baldintzak aldatzen direnean.
  • Portaeraren Barne Araudiaren testu berri bat edo indarrean dagoenaren gaineko aldaketak onartzen direnean.

Interes gatazkei, kontseilariekin lotutako eragiketei, akziodun esanguratsuei eta zuzendari gorenei eta, Kutxabank Taldeko barne harremanei eta filialen komunikazioei dagokien Araudia” web orrialde korporatiboan argitaratua dago.

Kutxabank Kudeaketa

Portaeraren Barne Araudian (PBA) ezartzen den bezala, IKESKek beti, “Kudeatutako erakundeen eta zorroen” arteko edo bezeroen eta IKESK beraren arteko balizko interes gatazkak hautemateko neurri aproposak hartuko ditu; “Derrigortutako Pertsonak” taldeko enpresak eta, “Kudeatutako erakunde eta zorroetako” bi edo gehiagoren interesen edo bezeroen artean, IKESKek beraientzat burutzen duen jarduerarekin lotuta.

Neurri horiekin interes gatazkek “Kudeatutako erakundeak eta zorroak” eta bezeroak ez kaltetzen saiatuko da eta, ondorioz, aipatutako interesetarako kalte arriskua saihesteko nahikoa berme ez dagoenean, IKESKek, jardun aurretik, gatazkaren jatorria eta zergatia azalduko die.

PBAn Administrazio Kontseiluak Jarraipen Organo bat sortuko du; honen lana, PBA betetzen dela zaintzea izango da eta bere funtzioak sozietatearen Ikuskaritza Batzordeak hartuko ditu bere gain.

Sozietatearen Portaeraren Barne Araudiak jasotakoarekin bat etorriz, Derrigortutako Pertsonek IKESKaren aurrean, eman zaien ereduarekin bat datorren adierazpen bat egin dutela eta eguneratua dagoela ziurtatuko da. Bertan, “Kudeatutako erakunde edo zorroekin” edo IKESKarekin, balore merkatuarekin Burtsan kotizatutako sozietateekin lotutako zerbitzuengatik egindako ekonomia eta familia lotura esanguratsuak azalduko dira.

Eragiketa lotesleak edo kudeatutako hainbat zorroentzat une eta aktibo berean egindakoak burutzerakoan sortu daitezkeen interes gatazkak saihesteko, eragiketa mota hauetarako bi prozedura espezifiko daude: “Lotutako Operazioak” prozedura eta “Agindu globalen egiaztatzea eta kontrola” prozedura.

Hiru hilez behin, Araudia Betetzearen Unitateak, Ikuskaritza Batzordeari prozeduraren betetze mailari buruzko komunikazio bat igorriko dio, hautemandako gertakarien berri emanez.

Hiru hilez behin, Ikuskaritza Batzordeak IKESKaren Administrazio Kontseiluari jazotako interes gatazkei buruzko txosten bat bidaliko dio; bertan, “Kudeatutako erakundeei eta zorroei” edo bezeroei kalteak eragitea saihesteko hartu diren neurriak ere azalduko dira. Hiruhileko batean interes gatazkarik egon ez bada ere, hiru hilez behingo txostena igorriko da eta hori bera azalduko da.

Gainera, Administrazio Kontseiluari urteko txosten bat igorriko zaio eta BMBNren esku geratuko da.

Kartera1

2018ko abenduaren 31ko Kapital Sozietateen Legearen 229. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Kontseiluko nahiz Kapital Sozietateen Legearen Testu Bateratuko 231. artikuluaren arabera finkatuta, Kontseiluko kideekin lotura duten pertsona batek ere ez dio, Administrazio Kontseiluari, sozietatearen interesarekin izan zezakeen zuzeneko edo zeharkako gatazka egoera baten berri eman; noizean behingo gatazka egoera batzuk alde batera utziz, izan ere, egon badira, aplikagarri den barne araudi legalaren arabera jokatu da horiekin.

Grupo Harri

2018ko abenduaren 31ko Kapital Sozietateen Legearen 229. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Kontseiluko nahiz Kapital Sozietateen Legearen Testu Bateratuko 231. artikuluaren arabera finkatuta, Kontseiluko kideekin lotura duten pertsona batek ere ez dio, Administrazio Kontseiluari, sozietatearen interesarekin izan zezakeen zuzeneko edo zeharkako gatazka egoera baten berri eman; noizean behingo gatazka egoera batzuk alde batera utziz, izan ere, egon badira, aplikagarri den barne araudi legalaren arabera jokatu da horiekin.

Gesfinor

2018ko ekitaldia amaitzean, administratzaile bakarrak ez dio, Batzorde Orokorrari, Kapital Sozietateen Legean zehazten denaren arabera, berak edo berarekin harremana duten pertsonek, sozietatearen interesarekin izan zezaketen inolako zuzeneko edo zeharkako gatazka egoeren berri eman.

Norbolsa

Norbolsak 2018/01/29ko Administrazio Kontseiluak onartutako interes gatazkak kudeatzeko eskuliburu bat du. Bezeroen arteko edo bezeroen eta erakundearen arteko interes gatazkak saihesteko, Sozietateak zorrozki zaintzen du, sozietatearen jarrera zuzentzen duen inpartzialtasunaren eta fede onaren printzipioei jarraituz. Araudia betetzearen arduradunak, Portaeraren Barne Araudiarekin bat etorri, interes gatazkak espezifikoki tratatzen eta zaintzen ditu.

Eskuliburuaren helburua inbertsio zerbitzuak eskaintzearen arloan eta balore merkatuen arloan gerta litezkeen balizko interes gatazkak arautzea eta kudeatzea da.

Interes gatazka bat, bezero baten edo IZE beraren onuran, beste bezero bat kaltetua gera daitekeen egoera bat gertatzen denean izaten da.

Norbolsak bezeroen arteko interes gatazkak saihestu beharko ditu eta, saihestu ezin direnean, hauek konpontzeko beharrezko barne mekanismoak izan beharko ditu, alderdietako baten aldeko pribilegiorik egon gabe.

Ondorioz, NORBOLSAk interes gatazken kudeaketa politika bat garatu du, arreta honetan jarriz:

  • Gatazkak aldez aurretik hautematea.
  • Gatazkak sor daitezkeen egoerak hautematea.
  • Interes gatazkak saihesteko zentzuzko neurriak, antolakuntza baldintzak eta baldintza politikoak zehaztea.
  • Bezeroei interes gatazkak saihesteko neurrien berri ematea.
  • Neurriak nahikoa ez diren egoera zehatzetan, bezeroei jakinaraztea.
  • Interes gatazka egoeren erregistro bat osatu eta horrekin lan egitea; honen edukia Erregistroen atalean ageri da.
  • Araudia Betetzearen Arduradunak kontrolatu eta jarraipena egitea.
  • Azterketaren jarduera eta gomendioen eraketaren jarraipena egitea eta arreta berezia eskaintzea.

Norbolsak Portaeraren Barne Araudi bat du, balore merkatuko araudiarekin bat datorrena eta BMBNan erregistratua dagoena.