Gobernu Korporatiboa
Interes taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta prozesuak
Interes taldeei eta organo gorenei jasangarritasunaren inguruan egindako kontsulta prozesu hauek ditu Kutxabankek:
-
Akziodunak:
Akziodunek Gizarte Estatutuetan eta indarrean dagoen merkataritza araudian jasotako neurriak dituzte; bereziki, Kapital Sozietateen Legea, Administrazio Kontseiluari gomendioak edo argibideak emateko.
Helburu horretarako, Akziodunen Batzorde Orokorrera (sozietatearen organo burujabea) bertaratzeko eta botoa emateko eskubidearen bitartez, akziodunek, administrazio organoari Batzorde horretan legalki izandako gehiengoekin hitzartutako gomendioak jakinarazi dakizkio.
Batzorde Orokorra sozietatearen kudeaketa onartzeko eta, Administrazio Organoko kideen kargu uztea eta izendapena lantzeko organo eskuduna da.
-
Langileak:
Langileekin izan beharreko elkarrizketa mekanismoei dagokienez, Kutxabank eta Cajasurreko intranet korporatiboa eta beste barne postontzi batzuk nabarmendu behar dira sostenibilidad@kutxabank.es eta solicitudes@kutxabank.es.
-
Bezeroak:
Bezeroen eta sozietatearen arteko harremana eta, informazioa, iruzkinak, iradokizunak, etab. lortzea Taldeko enpresa ezberdinetako bezeroen arreta zerbitzuaren bitartez bideratzen da, edo bestela, merkatu ikerketak, kontsultak, inkesta, etab.en bitartez. Hauek, Kutxabankeko Marketing arlotik eta bestelako kanalen bitartez noizean behin aurrera eramaten diren jarduerak dira eta, kanal horiek hauek lirateke: Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren postontzia (web orrialde korporatibotik irisgarria) eta jasangarritasunaren postontzia sostenibilidad@kutxabank.es (Kutxabanken web orriaren bitartez eta postontziaren bitartez iristen da bertara solicitudes@kutxabank.es).
-
Hornitzaileak eta enpresa aliatuak:
Hornitzaileen eta enpresa aliatuen arteko harremana eta hauengandik feedback bat lortzea, Erosketen eta Kontratazioen sailaren eta Parte hartzaileen arloaren bitartez bideratzen dira; talde hauen artean etengabeko harremana dago. Noizean behin, beharrezkotzat jotzen den bakoitzean, informazioa eskuratzeko jarduera zehatzak ere burutzen dira.
Bankuaren jarduerarekin lotuta, interes taldeek adierazten dituzten gaietatik eratorritako alderdi garrantzitsuenak Zuzendaritza Gorenera eta Administrazio Kontseilura eramaten dira, hauei buruz jakin dezaten eta, hala badagokio, neurriak hartu edo aproposak direla uste duten jarduerak martxan jarri ditzaten.
Bestalde, Administrazio Kontseiluek, ekonomia, ingurumen eta gizarte izaera duten inpaktuen, arriskuen eta aukeren identifikazioarekin eta kudeaketarekin lotutako ahalmen hauek hartzen dituzte:
- Ordainketen politika eta kontseilarien ordainsaria zehaztea.
- Sozietatearen zuzendari gorenen izendapena eta hauen kargu uztea hitzartzea, ordainketen politika eta beren kontratuen oinarrizko baldintzak onartzea eta, kargu uztea gertatuko balitz, aldi baterako konpentsazioak eta kalte ordainak zehaztea.
- Dibidenduaren politika eratzea eta, Akziodunen Batzorde Orokorrari, emaitzaren aplikazioari buruz dagozkion proposamenak gauzatzea; baita dibidendu kontu batera diru kopuru batzuk ordaintzea hitzartzea ere.
- Akziodunen Batzorde Orokorrak onartutako akordioak egikaritzea eta Batzordeak egotzitako funtzioak burutzea.
- Administrazio Kontseiluko kideen, Zuzendari Orokorraren, barne kontroleko funtzioen arduradunen eta Sozietateko postu garrantzitsuen hautaketa eta etengabeko ebaluaziorako dagozkien barne prozedurak onartzea.
- Sozietatearen eta Taldearen estrategia eta politika orokorreko lerroak eratzea, programak sortzea eta bere gizarte xedean barneratutako jarduera guztiak burutzeko helburuak finkatzea. Bereziki, Administrazio Kontseilua hurrengoa onartzeaz arduratuko da:
- urteko aurrekontua;
- inbertsioen eta finantzazioaren politika;
- gizarte erantzukizun korporatiboaren politika, egongo balitz.
- Sozietatearen eta Taldearen kudeaketa osasungarri eta zuhur bat bermatzen duen gobernu sistema korporatibo bat zehaztea –erakundean funtzioen banaketa aproposa eta interes gatazken prebentzioa barne hartzen duena–, aplikazioa zaintzea eta honen erantzule izatea. Horretarako, gutxienez urtero, Administrazio Kontseiluak eraginkortasuna kontrolatu eta ebaluatuko du eta, hutsuneak betetzeko neurri aproposak hartuko ditu.
- Sozietatearen kudeaketa eta ezarritako helburuen betetzea sustatu eta gainbegiratzea.
- Kontabilitate eta finantza informazio sistemen osotasuna bermatzea (finantza eta eragiketa kontrola barne) eta baliozkoa den legedia betetzea.
- Sozietateari buruzko informazioa eta komunikazioak hedatzeko prozesuak gainbegiratzea.
Kutxabank Taldeak bere interes taldeekin ez du Administrazio Kontseiluari buruzko kontsultarik egiten. Aurrez aipatutakoa hala izanik, Akziodunen Batzorde Orokorrak, urtero, Administrazio Kontseiluak egindako sozietatearen kudeaketa ebaluatzen du eta, edozein unetan, kideren bat kargurik gabe utz dezake.
Halaber, baliozko legediak jasotzen duenarekin bat etorriz, aipatutako interes taldeek Administrazio Kontseiluaren aurrean egoki diren erantzukizun akzioak aurkez ditzakete.
Kontsulta prozesu eta komunikazio kanal hauen emaitza bezala, ez da inongo kezka larririk hauteman.