Gobernu Korporatiboa

Gobernu organo gorena izendatzeko, hautatzeko eta ahalmenak ebaluatzeko prozesuak

Kutxabank, Cajasur eta Fineco Taldea

Kutxabank, Cajasur eta Fineco Taldeko Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonak Akziodunen Batzorde Orokorrak izendatuak dira; aldiz, Eskuordetutako Batzordeak osatzen dituztenak Administrazio Kontseiluak hautatzen ditu, bere kideen artean.

Izendapen hauek aipatutako erakundeetako Gizarte Estatutuen arabera gauzatzen dira, Izendapenen Batzordearen aurretiko aldeko txostenarekin (Izendapenen eta Ordainketen Batzordea, Cajasur eta Finecoren kasuan).

Hauek dira Kutxabank, Cajasur eta Finecok Administrazio Kontseiluko kideak ebaluatzeko, hautatzeko eta izendatzeko dituzten prozedurak:

  • Egokitasuna ebaluatzeko politika:

    Sozietate hauek Administrazio Kontseiluko kideen, zuzendari orokorren edota barne kontrolaren funtzioa duten arduradunen egokitasuna ebaluatzeko politika bat dute.

    Egokitasunaren ebaluazioak hautagaiaren ohore komertzial eta profesionala, ezagutzak eta esperientzia hartzen ditu kontuan. Administrazio Kontseiluaren kasuan, gobernamendu onari dagozkion alderdiak ere ebaluatzen dira, dedikaziorako gaitasuna, independentzia eta egon litezkeen interes gatazkak bezalako adierazleen bitartez.

  • Administrazio Kontseiluko kide bezala izendatzeko kandidatuen hautaketa politika:

    Hiru sozietateek dute Administrazio Kontseiluan gutxien ordezkatzen den sexua ordezkatzeko helburuari buruzko politika bat, lanpostu hutsak dauden heinean, gutxien ordezkatzen den sexuaren presentzia parekatzeko asmoarekin –gaur egun, emakumeak dira gutxiengoa–. Horretarako, Izendapenen Batzordeak edo Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak, dagokion bezala, kontuan izan beharreko jarraibide batzuk barneratzen ditu.

  • Lehendakariaren, Kontseilari Ordezkariaren eta Administrazio Kontseiluko gainontzeko kideen Ondorengotzarako Plana:

    Kutxabankek eta Finecok Lehendakariaren, Kontseilari Ordezkariaren eta Administrazio Kontseiluko gainontzeko kideen Ondorengotzarako Plan bat dute. Plan honen helburua lanpostuen ondorengotza modu arin eta ordenatuan egitea da, erakundearen ohiko martxan eragin ez dezan.

  • Administrazio Kontseiluan gutxien ordezkatzen den sexua ordezkatzeko helburuari buruzko politika:

    Las tres sociedades cuentan con una política sobre el objetivo de representación para el sexo menos representado en el Consejo de Administración, que busca ir compensando la presencia del sexo menos representado -en la actualidad el género femenino es el de menor representación-, conforme se produzcan vacantes. Para ello, incorpora ciertas orientaciones que deberán tener en cuenta la Comisión de Nombramientos o la Comisión de Nombramientos y Retribuciones, según proceda.

  • Administrazio Kontseiluko kideentzako harrera eta prestakuntza programa:

    Kutxabankek Administrazio Kontseiluko kideentzako harrera eta prestakuntza programa bat du, helburu honekin: kide berriek, (i) ahalik eta azkarren, Erakundeari buruzko ezinbesteko informazio guztia izatea; gainera, (ii) beren funtzioak behar bezala burutzeko etengabeko prestakuntza eskaintzen die.

    Aipatutako programan jasotzen denarekin bat etorriz, Gobernu Organoek, urtero, prestakuntza plan espezifiko bat onartzen dute, ekonomia, ingurumen eta gizarteari buruzko gaietan kontseilarien ezagutzak hobetzeko helburua duten prestakuntza saioekin.

    Kutxabankeko Prestakuntza Plana Cajasurreko Administrazio Kontseiluan ere gauzatzen da.

    Gainera, Kutxabankeko Kontseiluaren Atariak, bere gobernu organoetako kideei, Arauketa Arloak eta AKEKren Ikerketek osatutako Ikuspegi Arautzaileak ematen dizkie, zeinetan finantza arloan sortutako arauketa berrikuntzak aztertzen diren. Ikuspegi hauek, halaber, Cajasurreko Administrazio Kontseiluari ere igortzen zaizkie, posta elektronikoaren bitartez.

    Azkenik, Finecok Administrazio Kontseiluko kideen harrera programa bat du. Honen helburua, Kutxabanken kasuan bezala, kide berriek, ahalik eta azkarren, sozietateari buruzko ezinbesteko informazio guztia izan dezaten bermatzea da.

  • Administrazio Kontseiluaren eta bertako Lehendakariaren ebaluazioa:

    Kutxabank, Cajajasur eta Finecoko Administrazio Kontseiluek, bertako Lehendakariaren funtzioen jarduera ebaluatzen dute, Izendapenen Batzordeak (Cajasur eta Finecoren kasuan, Izendapenen eta Ordainketen Batzordea) honi buruz aurkezten duen txostenetik abiatuta.

    Era berean, Administrazio Kontseiluak berak, gutxienez urtero, eraginkortasuna ebaluatu beharko du, hutsuneak egongo balira, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

    Jarraian, 2018an sozietate horietan Administrazio Kontseiluak burututako ebaluazioen emaitza deskribatzen da:

  • Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa:

    2018ko urtarrilaren 25ean egin zen Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren saioan, aho batez onartu zen Administrazio Kontseiluaren ebaluazio prozesuari hasiera ematea; Kontseilari Koordinatzailearen koordinaziopean eta erakundearen Gobernu Organoen Idazkaritzaren laguntzarekin eraman zen aurrera.

    Prozesu horretan, Kontseilari bakoitzari galdetegi bat eman zitzaion, Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa burutzeko eta, hala bazegokion, hobekuntza jarduerak planteatzeko oinarri bezala balio izan zuena.

    Galdetegietako erantzunak aztertu ondoren, Kontseilari Koordinatzaileak emaitza positiboen txosten bat egin zuen eta, Kontseiluak aho batez onartu zituen hainbat jarduera proposamen barne hartzen zituen:

  • Ahal den neurrian, urteko aurrekontuari eta inbertsio, desinbertsio eta finantza politikei buruzko informazio euskarria aurreratzea.
  • Urteko aurrekontuari, inbertsio, desinbertsio eta finantza politikei eta informazioaren eta kontrolaren barne sistemei buruz Administrazio Kontseiluko kideei ematen zaien informazioa areagotzea.
  • Halaber, prozesu horren markoan, Administrazio Kontseiluak, ahobatez, 2017ko ekitaldian alderdi hauek hobetu zirela onetsi zuen:
  • Gobernu Organoetan landutako gaien aniztasuna, baita hauek lantzeko sakontasuna ere; nahiz eta saioen zatirik handiena, halabeharrez, arauketa gaiek hartu.
  • Kontseilariei emandako informazioaren kalitatea eta sakontasuna
  • Cajasurreko Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa:

018ko urtarrilaren 18an egin zen Administrazio Kontseiluaren saioan, aho batez onartu zen Administrazio Kontseiluaren ebaluazio prozesuari hasiera ematea; erakundearen Gobernu Organoen Idazkaritzaren laguntzarekin eraman zen aurrera.

Prozesu horretan, Kontseilari bakoitzari galdetegi bat eman zitzaion, Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa burutzeko eta, hala bazegokion, hobekuntza jarduerak planteatzeko oinarri bezala balio izan zuena.

Galdetegietako erantzunak aztertu ondoren, Administrazio Kontseiluko Idazkaritzak lortutako emaitzen txosten bat egin zuen; bertan, 2017an Administrazio Kontseiluak bere funtzioak behar bezala burutu zituela ondorioztatu zen, ez zen funtzionamendua hobetzeko neurririk planteatzen. Gainera, Cajasurreko Gobernu Organoen Idazkaritzak, urtero, Administrazio Kontseiluaren funtzionamenduari eta eraginkortasunari buruzko Txosten bat egiten du.

Txosten horretan, 2017ko ekitaldian Administrazio Kontseiluak eta Eskuordetutako Batzordeek izan zuten funtzionamendua behar bezalakoa izan zela ondorioztatu zen eta, baita agindutako funtzioak eta ahalmenak, baliozkoak diren barne arau eta arau positiboen arabera, ongi bete zirela ere.

  • Finecoko Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa:
  • 2018ko martxoaren 2an egin zen Administrazio Kontseiluaren saioan, aho batez onartu zen Administrazio Kontseiluaren ebaluazio prozesuari hasiera ematea; erakundearen Gobernu Organoen Idazkaritzaren laguntzarekin eraman zen aurrera.
  • Prozesu horretan, Kontseilari bakoitzari galdetegi bat eman zitzaion, Administrazio Kontseiluaren ebaluazioa burutzeko eta, hala bazegokion, hobekuntza jarduerak planteatzeko oinarri bezala balio izan zuena.
  • Galdetegietako erantzunak aztertu ondoren, Administrazio Kontseiluko Idazkaritzak lortutako emaitzen txosten bat egin zuen; bertan, 2017an Administrazio Kontseiluak bere funtzioak behar bezala burutu zituela ondorioztatu zen, baina bere funtzionamendua hobetzeko gomendio gisa, kontseilari berrientzat orientazio programa bat estandarizatzea aholkatu zen. Gainera, Finecoko Gobernu Organoen Idazkaritzak, urtero, Administrazio Kontseiluaren funtzionamenduari eta eraginkortasunari buruzko Txosten bat egiten du.
  • Txosten horretan, 2017ko ekitaldian Administrazio Kontseiluak izan zuen funtzionamendua behar bezalakoa izan zela ondorioztatu zen eta, baita agindutako funtzioak eta ahalmenak, baliozkoak diren barne arau eta arau positiboen arabera, ongi bete zirela ere.

Administrazio Kontseiluko kideen, zuzendari orokorren edo parekoen, barne kontroleko funtzioen arduradunen eta, Kutxabank, Cajasur eta Finecoko postu giltzarrien egokitasuna ebaluatzeko Politika eta, Administrazio Kontseiluko kide izateko kandidatuen hautaketa eta izendapenerako Politika, aurrez aipatutako sozietate horin web orrialde korporatiboetan argitaratuta daude.

Kutxabank Kudeaketa

Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak hainbat funtzio ditu, besteak beste:

  • Administrazio Kontseilua osatzeko eta Kontseilari kargurako proposatuko diren pertsonak hautatzeko jarraitu beharreko irizpideak ezarri eta berrikustea.
  • Gizarte interesetara egokitutako irizpide objektiboekin, Kontseilarien izendapen eta berrautaketa proposamenak egitea; baita, hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren barnean sortzen diren batzorde bakoitzeko kideen izendapenerako ere.
  • Zuzendaritza goreneko izendapenen eta kideen kargu uzteen inguruan jakinaraztea.

Kontseiluko Araudiak, Administrazio Kontseiluak gutxienez urtero, bere eraginkortasuna ebaluatu behar duela ezartzen du, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Halaber, aipatutako Administrazio Kontseiluko Araudiak eta Gobernamendu Onaren Kodeko gomendioek jasotzen dutenarekin bat etorriz, gutxienez urtero, Administrazio Kontseiluaren funtzioen jarduera ebaluatu behar du, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Gainera, Ikuskaritza Batzordeko eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko Araudiek, hurrenez hurren eta gutxienez urtero, beren eraginkortasuna ebaluatu behar dute, hutsuneak baleude, hauek betetzeko neurri aproposak hartzeko helburuarekin.

Ebaluazio horiek Administrazio Kontseiluko Idazkaritzaren koordinaziopean burutzen dira.


Kutxabank Seguros

Prozesuak Izendapenen eta Ordainketen Batzordearen Araudiko funtzioen barruan ezartzen dira eta sektore legediaren menpe daude.


Gesfinor

Gesfinorreko Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonak (gaur egun, administratzaile bakarra) Akziodunen Batzorde Orokorrak izendatzen ditu.


Norbolsa

Norbolsak bere gobernu organoen funtzionamendua eta alderdi hauek non zehazten diren deskribatzen duen Gobernu Korporatiboaren eskuliburu bat du.

Sozietatea Administrazio Kontseilu batek zuzendu eta kudeatzen du; kontseilu hau, gutxienez bost kidek eta gehienez hamabostek osatzen dute eta, Batzorde Orokorrak hautatu ditu.

Administratzailea izateko, ez dago akzioduna izan beharrik.

Kontseilariak ohore komertzial eta profesionala duten pertsonak dira eta, ez dute xedapen legalek ezarritako inongo debeku edo bateraezintasunik. Kontseilarien alta eta kargu uztea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazten zaio, honek izendatutako pertsonen egokitasuna balioetsi dezan; izendapenekiko aurkakotasun eza adierazi behar du.

Administrazio Kontseilua osatzen dutenek ez dute inongo ordainsaririk lortzen kontseilari kargua izatearren.

Administratzaileek sei urtean zehar betetzen dute beren lana eta, behin baino gehiagotan hautatuak izan daitezke, iraupen bereko lanaldietarako. Epea amaitzean eta hurrengo Batzorde Orokorra egindakoan, izendapena iraungitzen da edo, bestela, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeari buruz ebatzi beharreko Batzorde Orokorra burutzeko muga legala igarotzen denean.

Halaber, Norbolsak hiru (3) kidez osatutako Izendapenen eta Ordainketen Batzorde bat du; Administrazio Kontseiluak bere kideen artean hautatu ditu eta hirurak, exekutiboak ez diren Sozietatearen kanpoko Kontseilarien artean hautatuak izan dira.

Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko kideak, gehienez, lau (4) urtez aritzen dira eta, behin baino gehiagotan hautatuak izan daitezke, iraupen bereko lanaldietarako. Mandatuaren iraupen epea zehazten ez bada, lau (4) urteko epetzat hartuko da.

Izendapenen eta Ordainketen Batzordeko kideek beren kargua utzi beharko dute, hurrengo kasuetan:

  • Erakundeko Kontseilari maila galtzen dutenean.
  • Lan egiteko izendatuak izan diren denbora igaro eta berriz hautatzen ez dituztenean.
  • Administrazio Kontseiluaren erabakiz.

Izendapenen eta Ordainketen Batzordearen eskumenak ondorengoak izango dira:

  • Administrazio Kontseilua osatzeko eta Kontseilari kargurako proposatuko diren pertsonak hautatzeko jarraitu beharreko irizpideak ezarri eta berrikustea.
  • Gizarte interesetara egokitutako irizpide objektiboekin, Kontseilarien izendapen eta berrautaketa proposamenak egitea; baita, hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren barnean sortzen diren batzorde bakoitzeko kideen izendapenerako ere.
  • Zuzendaritza goreneko izendapenen eta kideen kargu uzteen inguruan jakinaraztea.
  • Gizarte Estatutuetan ezarritako markoaren barruan, Administrazio Kontseiluaren ordainsariaren sistema proposatzea; bai bere kontzeptuei buruz esaten duena eta, baita bere zenbatekoak eta jasotzeko sistemak ere.
  • Kontseilari exekutiboen eta kontseilari soilen funtzioez gain, beste egiteko batzuk dituzten kontseilari askeen ordainketen, eskubideen eta konpentsazio ekonomikoen zenbatekoa zehaztea, kontratuan hitzartuta egon daitezen.
  • Administrazio Kontseiluari zuzendaritza gorenetako ordainketen politika proposatzea. Politika hauek kontratuetako oinarrizko baldintzak barne hartzen dituzte, baita zuzendaritzaren parte izan ez arren ordainsari adierazgarriak dituzten beste zuzendari batzuenak ere (bereziki, aldakorrak); hauen jarduerek Sozietatearen aldetik arriskuak onartzerakoan eragin garrantzitsua izan dezakete.
  • Sozietatearen ordainsarien politika betetzen dela zaintzea eta, aldizka, kontseilarien eta zuzendari gorenen ordainsarien politika berrikustea, arriskuaren kudeaketaz arduratzen diren eta kontrol funtzioak dituzten zuzendariena barne.
  • Noizbehinka, ordainketa programak berrikustea, beren egokitzea eta etekina neurtuz eta, kontseilarien ordainsariak erakundearen emaitzekin ezarritako neurritasun eta egokitzapen irizpideekin bat datozela ziurtatuz.
  • Ordainketen gardentasuna zaintzea eta Administrazio Kontseiluari behar beste informazio eskatzea.
  • Gutxienez urtean behin, funtzionamendua eta bere lanen kalitatea ebaluatzea eta, baita ekitaldiko ordainsarien politikaren aplikaziotik askea den barne ebaluazio zentral bat aurrera eramatea ere.
  • Araudi honetan esleitu zaizkion edo Administrazio Kontseiluaren erabakiz eman zaizkion beste batzuk.