Lan ekonomikoa
Marketin eta sustapen praktikak / Marketin arduratsua
Kutxabank Taldeak merkaturatutako produktu eta zerbitzu guztiak aurretik haiei dagozkien agintari eskudunek onetsi dituzte (CNMV, Banco de España, Dirección General de Seguros, Eusko Jaurlaritza...). Gauza bera gertatzen da Kutxabankeko eta Cajasurreko publizitate kanpainekin, zeinak Autocontrolen zehaztutako arauak betetzen dituzten. Iritzi publikoak ez ditu ez bata ez bestea zalantzan jarri, ezta Bankuko intereseko talde batek ere ez. Taldeko gainerako enpresek ez dituzte publizitate ekintzarik erabiltzen.
Bestetik, Kutxabank Merkataritza Komunikazioaren Autoerregulaziorako Elkartearen partaide da, zeinaren helburua publizitateko eta merkataritzako politiketan legea aplikatzea, eta sektoreko eta entitatearen printzipio orokorrak eta partikularrak betetzea den.
EHA/1718/2010 Agindua onartzean, bankuko zerbitzuen eta produktuen publizitatearen kontrola eta arautzeari buruzkoa, 6/2010 Zirkularra onartzean, zeinak aurrekoa garatzen duen, eta publizitateko jarrera kodean hartutako konpromisoak babeste aldera, Kutxabankek bere harremana sendotu du Autocontrolekin copy advice direlakoak edo aurreko txostenak uneoro erabiliz bere publizitate kanpaina guztietan.
Jarraian, finantza produktu eta zerbitzuekin batera bidalitako informazioarekin lotutako erreklamazioak eta isunak bildu ditugu:
FINANTZA PRODUKTU ETA ZERBITZUEKIN BATERA EMANDAKO INFORMAZIOAREKIN LOTUTAKO ERREKLAMAZIOAK ETA ISUNAK KUTXABANK TALDEA | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
BAZk publizitatearekin lotuta jasotako erreklamazioen kop. | 0 | 0 | 12 |
Banco de Españaren Erreklamazioaren Zerbitzuari publizitatearekin lotuta aurkeztutako erreklamazioen kop. | 0 | 0 | 0 |
Banco de Españak Kutxaren alde ebatzitako erreklamazioan kopurua | 0 | 0 | 0 |
BAZn sustapeneko produktuen labeletan edo informazioan zetorrenaren inguruan jasotako kexa eta erreklamazio kop. | 0 | 5 | 6 |
*Kutxabanken informazioa bakarrik
Harri Taldeak jasotako erreklamazioak hurrengo alderdiei dagozkie bereziki:
- Egoera txarrean zeuden aktiboen konponketa erreklamazioak edo tokiko erakundeek egindako lurren hesien ingurukoak.
- Saneamendu lanak egitearekin lotuta jabeen erkidegoek jarritako erreklamazioak.
Behar bezala erantzun zitzaien aurreko eskakizunei.
2018an zehar, isun bat jaso da horien inguruan. Gehiago jakiteko, ikus txosten honen “8.8. Betetze arautzailea” atala.