Lan ekonomikoa

Lan ekonomikoa eta finantza sendotasuna

Jarraian, Kutxabank Taldearen azken urteotako balio ekonomikoaren sorreraren eta banaketaren emaitzak bildu ditugu:

Sortutako eta banatutako balio ekonomikoa KUTXABANK TALDEA (milaka euro) 2016 2017 2018
Banatutako balio ekonomikoa (eragiketen kostuak + langileen kostuak + interes eta dibidenduen araberako finantza gastuak + zerga gordinak + erkidegoaren inbertsioa/dohaintzak) 1.185.742 (*) 1.037.116 (**) 1.120.513 (***)
Zuzenean sortutako balio ekonomikoa (ohiko diru sarrerak eta ez ohikoak) 1.308.544 1.189.370 1.287.763
Atxikitako balio ekonomikoa (Sortutako banatutako balio ekonomikoa - Banatutako balio ekonomikoa) 122.802 152.254 167.250

(*) 2016ko dibidenduari dagokion 122.124 barne.
(**) 2017ko dibidenduari dagokion 150.977 barne.
(***) 2018ko dibidenduari dagokion 166.139 barne.

Kutxabank Taldearen lan ekonomikoari eta haren sozietateek ingurumen jasangarritasunean izandako ekarpenen inguruan xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus Kutxabanken webgunean plazaratzen diren finantza egoeraren txosten sendoak

Aipatu beharra dago 2017an Kutxabank Taldearen inpaktu ekonomikoaren azterketaren bigarren edizioa egin zela, non jardunaldi horretako ekonomiaren gaineko jardueraren garrantzia, zuzena, ez zuzena eta eragindakoa, baloratu zen. Besteak beste, hurrengo ondorioak atera ziren:

  • Euskal ekonomian 731 milioiko inpaktua, BPGren % 1ren baliokidea.
  • Kutxabank Taldearen korporazio jarduerak Andaluzian eragindako inpaktu zuzena, ez zuzena eta eragindakoa 210 milioi eurokoa izan zen, BPGren % 0,1ren baliokidea.
  • 1.200 milioi euro inguruko inbertsioa hornitzaileei, langileei, bankuko fundazioei eta administrazioei ordaintzeko.

2018. urteari dagokion azterketa 2019ko lehenengo hileetan zehar egingo da, eta hurrengo Jasangarritasunaren Memorian sartuko da.

Bestetik, jarraian, azken hiru urteotan administraziotik jasotako laguntzak eta diru laguntzak bildu ditugu:

Jasotako diru laguntzak Kutxabank Taldea 2016 (euros) 2017 (euros) 2018 (euros)
Baso Kudeaketarako diru laguntza (Higiezinak) 44.719,33 20.553,00 15.352,80
Kultura Ondarearentzako diru laguntza (Higiezinak) 0 0 215
Prestakuntza jarduerentzako diru laguntzak (Fundación Tripartita) 750.156,27 681.913,22 333.993,5
Euskara sustatzeko diru laguntzak (Lanhitz) 10.427 13.507 19.433

*Kutxabanken eta Cajasurren 2016ko eta 2017ko informazioa eta Kutxabank Talde osoaren 2018ko informazioa hartzen du.