Ingurumeneko lana

Materialen kontsumoa

Kutxabankek eta Cajasurrek hurrengo materialak erabiltzen ditu nagusiki bere eguneroko jardueran:

KUTXABANKEN ETA CAJASURREN PAPER KONTSUMOA 2016* 2017 2018
Paper zuriaren kontsumoa (jarraitua eta laua) (kg) 176.537** 240.373 156.020
FSC+PEFC paper kontsumoa (A3, A4 eta gutun azalak) (kg) 300.684 368.504 361.065
Paper kontsumoa guztira (kg) 477.221 608.877 517.085
Langile kopurua 4.092 5.653 5.516
FSC+PEFC paper kontsumo % / totala 63,01 60,52 69,83
Langile bakoitzeko kontsumitutako papera guztira (kg) 116,62 108 93,74

*Kutxabanken informazioa bakarrik

Egun, ez da birziklatutako papera erabiltzen, baina erabilitako DINA4, DINA3 eta gutun azal guztiek baso jasangarrietan dute jatorria, ingurumen inpaktu txikiagoa eraginez.

Horrez gain, aipatu beharra dago 2018an Kutxabankek eta Cajasurrek guztira 19.842.878 gutun bidali zituela kanpora, aurreko urtean baino 324.394 gutxiago. Beraz, materialen kontsumo nagusia ere murriztu da eta, ondorioz, ekonomia zirkularra sustatu da.

Ekonomia zirkularraren kontzeptua garapen jasangarria sustatzeko Europa 2020 estrategiaren zazpi ekimen nagusietako bat da. Jasangarritasunarekin lotuta dagoen kontzeptu ekonomiko honen helburua produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia...) ekonomian ahalik eta luzeen irautea lortzea da, eta, bide batez, hondakin gutxien sortzea. Beraz, ekonomia berri bat, zirkularra -ez lineala- inplementatzean datza, produktuen, zerbitzuen, hondakinen, materialen, uraren eta energiaren “bizitzaren zikloa ixtea” printzipioan oinarrituta.

TONERREN KONTSUMOA KUTXABAN ETA CAJASUR 2016* 2017 2018
Tonerren kontsumoa (kg)** 5.751 7.241 6.187
Langile kopurua 4.092 5.653 5.516
Toner kontsumoa / langilea 1,40 1,28 1,12

*Kutxabanken informazioa bakarrik.
**Tonerreko batezbesteko pisua 1kg balioetsi da. Iturria: Ingurumen Adierazleen Bankua. IHOBE.

Egun, erabilitako tonerra ez da birziklatzen.