Ingurumeneko lana
Atmosferara isurtzea
Kutxabanken finantza jarduera dela eta, ez da zuzenean isurpen kutsatzailerik isurtzen, ezta zarata anbiental handirik ere egiten.
Isurpen nabarmenena elektrizitatea kontsumitzeak modu zeiharrean eragindakoak dira, eta baita berogailurako erabiltzen diren erregai fosilen erabilerak edo langileen garraioan erabiltzen direnak ere.
Berotegi gasen isurpenari buruzko kalkuluak CO2 baliokide tonatan ematen dira, zeinetan Kutxabanken erabilitako beste energia iturrien errekuntzatik isuritako gainerako berotegi gasak ere sartzen diren. Berotegi gas horietatik nagusiak dira: CO2, N2O eta CH4.
Alderatzeak egiteko ‘Oinarrizko urte’ gisa erabilitako urtea, kasuan kasu, aurrekoa izango da, azken urteotan bulego eta eraikin nagusiek izandako berriketak direla eta, etorkizunean ere joera hori izango dela aurreikusita.
Azken hiru urteetan sortutako isurpenak hurrengoak dira:
1. IRISMENA: ZUZENEAN ISURITAKOAK
KUTXABANK ETA CAJASURREN ENERGIA KONTSUMOAREN ONDORIOZKO EMISIOAK | 2016** | 2017 | 2018 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | ||
ERREGAIAK | Gasa | 1.746,63 | 98,08 | 1.260 | 70,69 | 1.591 | 89,35 |
Gasolioa | 1.499,66 | 113,01 | 793,35 | 58,79 | 561,15 | 42,29 | |
GUZTIRA | - | 211,09 | - | 129,48 | - | 131,64 |
* Isurpen faktoreak honen arabera: Espainia Penintsulako mix elektrikoaren batezbestekoa- WWF elektrizitatearen WWF behatokiaren batezbestekoa eta Iberdrolaren 2018ko 9M partzialaren emaitzen txostena, 2018. urterako.
** Kutxabank bakarrik.
*** Energia kontsumoen taularen arabera balioetsitako balioa.
Bestetik, Kontuan izan behar dira girotze instalazioetarako hozketa gasen ihesak ere, CFC (klorofluorokarburoak, R22, besteak beste) eta HCFC direlakoak, esaterako (hidroklorofluorokarburoak, R407, R410, R134), zeinek, aurrekoek bezainbeste ez bada ere, beroketa globalean eragin handia izan baitezakete.
KUTXABANKEN ETA CAJASURREN HOZTEKO GASEN ONDORIOZKO ISURPENAK | 2016** | 2017 | 2018 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kg | Tn CO2e* | Kg | Tn CO2e* | Kg | Tn CO2e* | |
R22 | 309 | 559,29 | 327 | 591,87 | 328 | 593,68 |
R410A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R407C | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
R404A | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
TOTAL | 309 | 559,29 | 327 | 591,87 | 328 | 593,68 |
*Kutxabank bakarrik.
842/2006 Erregelamenduaren I. eranskineko eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2 ataletako beroketa globalean eragina izan dezaketen faktoreetan oinarrituta egindako kalkuluak.
Izan ere, ez Kutxabankek ez Cajasurrek, ez dute hoztailerik inportatzen edo esportatzen.
1. IRISMENA GUZTIRA | 2016** | 2017 | 2018 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kg | Tn CO2e* | Kg | Tn CO2e* | Kg | Tn CO2e* | |
GASA | 1.746,63 | 98,08 | 1.260 | 70,69 | 1.591 | 89,35 |
GASOLIOA | 1.499,66 | 113,01 | 793,35 | 58,79 | 561,15 | 42,29 |
HOZTEKO GASAK | 309 | 559,29 | 327 | 591,87 | 328 | 593,68 |
GUZTIRA | 3.555,29 | 770,38 | 2.380,35 | 721,35 | 2.480,15 | 725,32 |
** Kutxabank bakarrik.
2. IRISMENA: ELEKTRIZITATEAREKIN ZEIHARREAN ISURITAKOAK
KUTXABANKEN ETA CAJASURREN ENERGIA KONTSUMOAREN ONDORIOZKO EMISIOAK | 2016** | 2017 | 2018 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | Kontsumoa | Tn CO2e* | |
ELEKTRIZITATEA (GJ) | 121.071 | 7.626,40 | 146.399 | 9.221,85 | 146.714 | 6.724,93 |
Isurpen faktireak honen arabera: Espainia Penintsulako mix elektrikoaren batezbestekoa- WWF elektrizitatearen WWF behatokiaren batezbestekoa eta Iberdrolaren 2018ko 9M partzialaren emaitzen txostena, 2018. urterako.
** Kutxabank bakarrik.
Bestelako isurpenak ere sortzen dira (NOx, SOx, keak, etab.), galderetan, talde elektrogenoetan eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzearen ondorioz, entitatean adierazkorrak ez badira ere. Halaber, ekipo eta makina horiei, aldizka, mantentze jarraipen bat egiten zaie, eta indarrean dagoen legeriaren arabera berrikuspen eta neurketak ere egiten zaizkie, erregai horien kontsumo eraginkorra bermatze aldera.
3. IRISMENA: BESTE ISURPEN ZEIHAR BATZUK
Kutxabankeko lantokien artean pertsonen garraioak eragindako CO2 baliokide tonen kalkulua, eta baita Entitatean jarduerarengatik egindako beste bidaiena ere, hurrengoa da:
KUTXABANK ETA CAJASURREN GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURPENAK | 2016** | 2017 | 2018 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
KM | TnCO2e* | KM | TnCO2e* | KM | TnCO2e* | |
Autoa | 2.426.338 | 444,19 | 2.150.900 | 393,77 | 2.281.855 | 417,74 |
Autobusa*** | 219.755 | 6,31 | 218.073 | 6,26 | 199.003 | 5,71 |
Hegazkina**** | 571.014 | 94,26 | 530.201 | 87,53 | 639.321 | 105,54 |
Trena | 267.324 | 8,72 | 242.199 | 7,90 | 407.169 | 13,28 |
GUZTIRA | 3.484.431 | 553,48 | 3.141.373 | 495,46 | 3.527.348 | 542 |
*DEFRAk bildutako isurpenen faktoreen arabera egindako kalkuluak: Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting.
** Kutxabank bakarrik.
***Langileen barneko garraiorako autobusa eta anezkak.
****Kalkulu hau egiteko jatorri eta jomuga bera dituzten hainbat pertsonaren hegaldiak hegaldi bakartzat hartuko dira.
Berotegi efektuko gasen isurpena nahiko areagotu da 1. irismenean, guztira 4 tn CO2e, 3. Irismenean bezala, non 55 tona igo den. 2. irismenari dagokionez, aldiz, asko jaitsi dira, ez horrenbeste kontsumo elektriko ororra jaitsi delako, bihurketaren erreferentziala eguneratu delako baizik, egun energiaren sortzailearen eta banatzailearen, Iberdrola, erreferentziala erabiltzen baita zuzenean, aurretik erabiltzen zirenak baino fidagarriagoak baitira. 2.497 tnCO2e jaitsi da.
Beraz, berotegi efektuko gasen murrizketa, 2017 urtearekin alderatuta, 2.438 tona CO2e-koa izan da.
Berotegi efektuko gasen intentsitatea neurtu ahal izateko, kontuan hartzen dira 1., 2. Eta 3. irismenak:
ISURPENEN INTENTSITATEA GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURPENAK | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Sortutako emisioak (1, 2 eta 3. irismenak) tnCO2e | 8.950,26 | 10.430 | 7.992,52 |
Langile kopurua | 4.092 | 5.653 | 5.516 |
Berotegi efektuko gasen isurpenen intentsitatea (TnCO2e/langilea) | 2,19 | 1,85 | 1,45 |
*Kutxabank bakarrik.
**2017Ko memoriarekiko berriz kalkulatu da datua.