Ingurumeneko lana
Bioaniztasuna
Kutxabankek ez du ingurumen inpakturik sortzen babestutako eremuetan edo balio handikoetan bioaniztasunari dagokionez, bere jardueraren zati handiena hiriguneetan egiten baitu.
Halere, aipatu beharra dago, Kutxabankek 16.578,83 m2-ko administrazioko eraikin bat duela Gasteizen (Biosferaren Pasealekua), gero eta gutxiago erabiltzen dena, Salburua deritzon hezegunean, non babestutako zenbait espezie aurki ditzakegun. Edonola ere, bankuak eraikin horretan burutzen duen jarduerak ez du arriskuan jartzen ez natura, ez hezegunea, ezta hartan bizi diren espezieak ere. Espezie horiek, IUCN43ren Zerrenda Gorrian (2003) datoz, hausgarri gisa, eta hurrengoak dira: odonatoak, beldarrak, tximeletak, anfibioak (baso-igel jauzkaria), narrastiak (apoarmatu istilzalea), hegaztiak (amiamoko beltza, mirotz urdina, usapala, buztangorri argia), ugaztuan (arratoi-belarri ertaina), etab.
Kutxabankek guztira 1.001,33 hektarea baso kudeatzen ditu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, non bioaniztasun aberatseko ekosistema ugari bereiz daitezkeen. Azalera horretatik, 961,29 hektarea zuraren hustiapen jasangarriko basoak dira, eta 40,04 hektarea bertako landaretzaz estalitako zelaiak eta mendiak dira, sastrakak gehienbat, zona bakoitzeko ekosismenek bere duten bioaniztasun naturalarekin.
Aipatu beharra dago 2018an Erkidego osoan landatuta zegoen Intsignis pinua bortizki erasotu dutela onddoek eragindako gaixotasunek.
2018ko udan garbiketan egin dira herrialdeko haritzen 27,19 h sailetan, pagoen 8,31 h.-tan eta Intsignis pinuaren 8,58 h-tan, Azpeitiako, Beasaingo, Albizturreko eta Tolosako udalerrietan.
Sastrakak kendu dira arintzeko eta zuhaixkak moztu dira Errezileko Udalerriko Douglas izeiaren 20h-ko sail batean.
Araban, Kutxabankek bioaniztasun handiko edo babestutako gune naturalen barruan hegan egiteko eskubideko 74,88 hektarea ditu, Albina urtegiaren bi aldeetara, hau da, Gasteiz uraz hornitzeko erabiltzen dena. Ingurune horretan babestutako hainbat animalia bizi dira, eta haien arrantza murriztuta dago zenbait kasutan (amuarraina, aingira, barboa, lutxoa, karramarro gorria, etab.).
Ez da jarduerarik egin babestutako habitatak edo guneak berreskuratzeko, Kutxabanken jarduerak ez baitu eragin negatiborik ingurune horietako batean ere ez.