Ingurumeneko lana
Ingurumenean inpaktua duten produktuak
Nahiz eta Kutxabank bankua izan, bere jarduera, balioak eta korporazioaren konpromisoen bankuko izaerak bere jarduera barruan zein kanpoan islatzen dira, bezeroekin, gizartearekin, langileekin eta ingurumenarekin duen harremanean.
Negozioaren ildo guztietan islatzen da bokazio hori. Proiektuen Finantzazio departamentutik finantzatutako eragiketa gustiek Europar Batasunak ezarritako ingurumen araudia betetzen dute, Inbertsioen Europako Bankuak finantzatzen dituen eragiketen bezala.
Horrez gain, Kutxabankek hainbat produktu espezifiko ditu ibilgailu eta etxeko tresna elektriko ekoefizienteak finantzatzeari zuzenduak. 2018An, auto ekologikoa finantzatzeari zuzendutako kanpainia atera du, eskaintza lehiakor eta informazio erabilgarriaz gain, bere webgunean. Hari esker, bezeroak halako produktuen ezaugarriak eta dituzten abantailak hobeto uler ditzakete.
Halako kredituak emateko betekizunak EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) ezarritako baldintzen ondoriozkoak dira, eta hemen aurki ditzakegu:
- Auto Berde Maileguaren web orrian: Auto maileguak
- Edo laburtuta, maileguen katalogoan: Maileguen katalogoa
Halako ekintzen helburua Bezeroei RSEen inguruan sentsibilizatzea da, eta finantzazio abantailak eskaintzea da. Gainera, jarrera jasangarriagoak dituztenei saritzen zaie horrela.
Horrela, produktu ekologikoagok erostea bultzatuko da, esaterako:
- 3.500Kg-tik beherako MMA (masa maximo baimendua) zehaztutako ezaugarri ekologikoetako bat edo bat betetzen duten turismoak edo auto komertzialak erostea. Mailegurako interes-tasa abantailatsua dute.
- A mailako edo maila handiagoko etiketa energetikoa duten etxetresna elektrikoak. Efizienteenak dira, eta diru asko aurreztea eragin dezakete, euren bizitza erabilgarrian zehar, faktura elektrikoan. Haiek erosteko maileguek finantzazio baldintza hobeak dituzte.
- Etxea berritzea: Leihoak edo galdara aldatzkeo edo eguzki energiako sistemak jartzeko baldintza hobeekin ematen da finantzazioa.
2018. urtean zehar, halako 98 mailegu formalizatu dira, guztira 1,4MM€, Kutxabanken eta Cajasurren artean.
Bestetik, Kutxabanken ingurumenarekiko jarduerak inpaktu adierazgarria ez izan arren, Bankuak elektrizitatearen kontsumoak ekoiztutako isurpen baliokideen urteko balioespena egiten du, eta baita erregai fosilen kontsumoaren ondoriozkoena ere, berokuntza instalazioetan eta negozio bidaietako joan eta etorrietan sortzen direnak barne.
Haien inpaktua gutxitzeko, Kutxabankek ur beroko galdaren etekina hobetzen jarraitzen du, eta baita argiztatze eta klimatizazioko instalazioen kudeaketa ere, bereziki zerbitzu zentralak hartzen dituen egoitzakoak. Inpaktu horiek guztiak zehatzago bildu dira “Atmosferara isurtzea” atalean.