Ingurumeneko lana
Sortutako hondakinak
Jarraian, Kutxabanken eta Cajasurren jarduerek sortutako hondakin nagusiak aipatuko ditugu, haien arrisku mailaren eta haiei emango zaien jomuga zehaztuta:
HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK KUTXABANKEN ETA CAJASURREN BIRZIKLATUKO DIRENAK (Kg) | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Paper/kartoi bereizia | 275.289 | 485.189 | 449.986 |
Inprimatzeko tonerrak eta kartutxoak | 1.337 | 1.299 | 1.619 |
Zura | 3.070 | - | 3.453 |
Altzariak | 14.698 | 10.461 | 24.342 |
Plastikoak eta plastikozko ontziak | 2.132 | 3.652 | 10.712 |
Txatarra eta beste metal batzuk (Banatzaileak eta kutxazainak barne) |
55.406 | 141.914 | 74.494 |
Ekipo informatikoak | 1.347 | 32.114 | 84.650 |
*Kutxabank bakarrik.
KUTXABANKEK ETA CAJASURREK ZABORTEGIRA ERAMAN EDO BOTAKO DITUEN HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK (Kg.) | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Aire iragazkiak eta beira zuntza | 188 | 743 | 1.442 |
Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak | 311.555 | 132.230 | 18.981 |
*Kutxabank bakarrik.
KUTXABANKEK ETA CAJASURREK BIRZIKLATUKO DITUZTEN HONDAKIN ARRISKUTSUAK (Kg.) | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Argi fluoreszenteak | 1.205 | 764 | 1.617 |
Erabilitako olioak (Hidrokarburoak) | 120 | - | 9 |
Pilak eta bateriak (berunezkoak, merkuriozkoak eta Ni-Cd) | 452 | 1.596 | 284 |
Kutsatutako ontziak | 247 | 2 | 631 |
Olioa urarekin eta disolbatzailearekin | 1 | 486 | 60 |
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak | 199 | 552 | 1.660 |
Aerosolak | 15 | - | 2 |
*Kutxabank bakarrik.
KUTXABANKEK ETA CAJASURREK ZABORTEGIRA ERAMANGO DITUZTEN HONDAKIN ARRISKUTSUAK (Kg.) | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Berniz eta pintura zaharrak | 6 | - | 6 |
*Kutxabank bakarrik.
KUTXABANKEK ETA CAJASURREK ERRAUSTERA ERAMANGO DITUZTEN HONDAKIN ARRISKUTSUAK (Kg.) | 2016* | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|
Kutsatutako xurgatzaileak | 11 | - | 2 |
Konposatu organohalogenatuak / hozteko gasak | 309 | 327 | 36 |
*Kutxabank bakarrik.
Sortutako hondakin gehienak, horretarako aukera teknologikoren bat dagoenean, birziklatu egingo dira, eta aurretik aipatu dugun ekonomia zirkularra lortzen lagunduko dugu horrela, erabiltzen ez diren baliabideak, gure jardueran erabiltzerik ez dagoenean haiei onura ateratzea errazten baita.
2018an, Ibaetako eraikinean zeuden 4 hozteko dorretatik 3 kendu direla nabarmendu behar dugu (ziklo irekikoak) eta horrek asko areagotu du inguruko ingurumen segurtasuna. Azken dorrea, laugarrena, 2019an kentzea dago aurreikusita.
Kutxabank Taldeak baliabideak hobetu eta barneko kontsumoan zein instalazioak, eremuak eta prozesuak etengabe hobetzeko egiten diren jardueretan sortzen diren hondakinak tratatzeko ildo estrategikoari eutsi dio.
2018an Kutxabanken eta Cajasurren sortutako hondakinei dagokienez, Galdakaoko IME artxiboan (Bizkaia), Ibaeta Donosti artxiboan (Gipuzkoa) eta Chiloechesen (Guadalajara) egindako garbiketetan bildutakoa eta suntsitutakoa dira nagusi -papera edo kartoia nagusiki eta baita ekipo elektrikoetatik, eletronikoetatik ontzietatik, altzarietatik eta ekipo edo elementu informatikoetatik ateratako edo birziklatutako hondakinen igoera ere.
Kutxabankeko eta Cajasurreko hondakin guztiak kanporatzeko metodoa hondakinen kudeaketaren kontroleko eta jarraipeneko dokumentuetan biltzen den informazioa baliatuz egiaztatzen da, eta baimendutako hornitzaileek eta kudeatzaileek igorritako suntsipen ziurtagirien bitartez ere.