Erakundearen profila

Markak, produktuak eta zerbitzuak

2019an, produktuen katalogoan hobekuntzak eskaintzen jarraitu du Kutxabankek eta, honela, espezializazio maila areagotzea eta bezeroen beharretara egokitzea lortu du.

Hauek izan dira 2019ko produktu nabarmenenak:

Kutxabank eta Cajasur

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:

Kutxabank eta Cajasurrek aurrezteko eta inbertitzeko aukeren katalogo oso bat dute, zeinetan errentagarritasun erakargarriak eta erabilgarritasuna batzen diren. 2019 urtean, errenta aldakorreko osagairen bat zuten funtsen eta zorroen merkaturatzeak munduko burtsen portaera mesedegarriaren laguntza izan dute. Hala ere, interes-tasen jaitsierak, batez ere udaz geroztik, bermatutako jaulkipenak edo lortu beharreko errentagarritasun bat dutenak merkaturatzeko aukera mugatu du Bankuaren proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen.

Kategoria honetan honako produktu hauek ere badaude: Baskepensiones, Aurrezki-kontuak (Gaztedi Kontua), Aurrezki-plan erraza, Etxebizitza Kontua, etab.

2. Finantzazio produktuak
  • Hipoteka maileguak: jatorriko lurraldeetan, hipoteka maileguen nagusitasuna izaten jarraitzen du, izan ere Euskadin eta Kordoban %40tik goragoko kuota mantentzen du.
  • “Kutxabank Krediten” bitartez kontsumorako maileguak
  • Produktu ekologikoen edo energiari dagokionez efizienteak diren produktuen finantzazio-lerroa.
3. Ordainketa-moduak
  • Zordunketa eta kreditu txartelak

    utxabanken txartelen katalogo zabal bat dugu, segmentu bakoitzari segmentu horren abantailekin zuzendua.

    • Zordunketa-txartela: Visa Debit K26/K26+ (segmentu gaztea), Visa Debit eta Visa Debit 100% (%100 segmentua).
    • Txartel dualak: Visa Dual K26/K26+ (segmentu gaztea), Visa Dual eta Visa Dual 100% (%100 segmentua) eta Visa Oro Dual
    • Kreditu-txartelak: Visa Classic, Visa Oro, Visa Nakar, …
    • Gainontzeko txartelak: Telepeaje Vía T, …
  • Ordainketa digitalak
    • Mugikorreko KutxabankPay aplikazioak honako zerbitzuak barne hartzen ditu:
      • Saltoki fisikoetan mugikorrarekin ordaintzeko aukera eta contactless kutxazainetan dirua ateratzea.
      • Bizum, hau da, berehalako ordainketa; partikularren artean dirua bidaltzeko, GKEei dohaintzak egiteko eta lineako saltokietan ordainketak egiteko aukera ematen du.
      • Txartel birtuala, lineako merkataritzan ordainketak egiteko.
      • Txartelen muga blokeoen kudeaketa.
    • Apple Pay, Samsung Pay, Google Pay, hirugarrenen ordainketen aplikazio mugikorrak, non gure bezeroek Kutxabank txartelak aktiba ditzaketen saltoki fisikoetan, webguneetan eta aplikazioetan ordaintzeko.
    • Ordaintzeko beste gailu batzuk, contactless eskumuturrekoak, sticker...
4. Aseguruak:Jarraian aipatzen diren produktu guztiak aseguru konpainienak dira: KUTXABANK ASEGURADORA eta KUTXABANK VIDA Y PENSIONES, aipatutako konpainiekiko hitzarmenaren bidez egiten direla adierazten denean izan ezik:
  • Etxe Asegurua
  • Ordainketen Babeserako Asegurua
  • Ehorzketa Asegurua
  • Alokairuaren Babeserako Asegurua
  • Bizi Asegurua
  • Errenta Asegurua
  • Arrisku Orotako Asegurua (Mapfre eta Libertyrekin hitzarmena)
  • Merkataritza Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)
  • Auto Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)
  • Osasun Asegurua (IMQ eta Sanitasekin egindako akordio baten bitartez)
  • PYME-en Asegurua (Libertyrekin egindako akordio baten bitartez)

Fineco Taldea

Hauek izan dira 2019ko produktu nabarmenenak:

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Banku pribatuetako bezeroei, IICei buruzko inbertsioaren inguruko aholkularitza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio zein nazioarte mailako errenta aldakor eta finkoen balioen bitartekotza; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • Banku pribatuetako bezeroei, nazio mailako errenta aldakorreko balioak gordailutu eta zaintzea; pertsona fisiko nahiz juridikoak.
  • IIC propioen zorroak, pentsio funtsak, BGAE eta txikizkariak diren bezeroen eta aurkako alderdi hautagarrien eskumeneko kudeaketa zorro espezifikoak.
  • KAISen kudeaketa
  • Pentsio Funtsen administrazioa
  • Finantza-aholkularitzaren zerbitzuak eta Family Office

Kutxabank Kudeaketa

1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
  • Kutxabankek aurrezteko eta inbertitzeko aukeren katalogo oso bat du. 2018an, merkatuen baldintza kaltegarriek eta MiFID II araudia indarrean jartzeak funtsen banaketan eragin zuten eta, horrek, salmenta prozesuak funtsetik aldatu zituen.
  • Proposamen nagusiak zorroen eskumeneko kudeaketa zerbitzua izaten jarraitzen du, zeinek etekin – arrisku bikotea maximizatzen duen. Zorroek, gehienetan edo beti, KUTXABANK GESTION-ek kudeatutako funtsetan inbertitzen dute.
  • Kudeatzaileak bezero profesionalen zorroak kudeatzen ditu. Hauek dira nabarmenenak:
  • Aurreikuspen plan indibidualak: Baskepensiones
  • Enplegu planak: Kutxabank Enplegua, Alejandro Echevarría, eta KUTXABANKeko langileen planak
  • KUTXABANK SEGUROS pentsio-planak.

Norbolsa

  • Balioen bitartekotza
  • Kitapena eta zaintza
  • Lehen mailako merkatuan kokatzea
  • Zorroen kudeaketa