Erakundearen profila
Jasangarritasunari dagokionez, jardunbide nagusiak
Kutxabankek Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egiten du, Agenda 2030ean ezarriak, eta bere EGE Planaren estrategia eta jarduketa lerro nagusiekin lotzen ditu. Kudeaketa zuzena egiteko eta influentziarako duten gaitasuna dela eta, honakoak nabarmentzen dira:
- 5. GJH: Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatila guztiak ahalduntzea.
- Lana lortzeko, postuz igotzeko eta errendimendu ona izateko aukera-berdintasuna bermatzea.
- Bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren uztarketa hobetzea.
- 15. GJH: Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestu, berrezarri eta sustatzea; basoak modu jasangarrian kudeatzea; desertifikazioaren aurka borrokatzea; lurren degradazioa etetea eta alderantzikatzea eta bioaniztasunaren galerari balazta jartzea.
- Langileen artean boluntariotza korporatiboa sustatzea.
- 13. GJH: Klima-aldaketari eta bere ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.
- Energia-eraginkortasunerako neurrien ezarpena sustatzea.
- 12. GJH: Kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak bermatzea
- Sortutako hondakinen murrizketa sustatzea.
- Produktuak erostean ingurumenaren aldagaia ezartzea.
- Zerbitzuak erostean eta azpikontratatzean EGE irizpideen ezarpenean aurrera egitea.
- Banku-bulego jasangarria izatea.
- Ingurumen-eragina duten kontratuetan ingurumen-jardueraren jarraipen-sistematika ezartzea.
- Hornitzaileen hautaketan “ekoizpenaren kokapena” irizpidea ezartzea.
- 1. GJH: Mundu osoko pobrezia mota ororekin amaitzea.
- Bezeroen beharrak eta itxaropenak betetzea, Kutxabankeko produktuei eta zerbitzuei dagokienez, eta hobekuntzarako aukerak aztertzea.
- “Agenda Digitala” proiektua.
- Helburu soziala edo jasangarria duten produktuen merkaturatzea sustatzea.
- 8. GJH: Hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta enplegu osoa, produktiboa eta guztiontzako itxurazkoaren alde egitea.
- Gizartearen garapenerako konpromisoa sustatzea.
- Gizartearekiko arduratsua den inbertsioa sustatzea.
Jasangarritasunarekin lotutako gaiak kudeatzeko geroz eta behar handiagoa dagoenez, 2019ko abenduan, Kutxabankek ESG zuzendaritza berri bat sortzea onartu zuen, Komunikazioaren eta Jasangarritasunaren arloari dagokionez; zuzenean Presidentetzaren menpe dago eta 2020ko urtarrilean sartuko da indarrean.