Erakundearen profila

Kanpoko erakundeak eta ekimenak

Kutxabankek 2012an, Nazio Batuen Mundu Ituneko 10 Printzipioetara batu zenean, hartu zituen erantzukizunak garatzen jarraitzen du. Gaur egun, konpromiso horiek justifikatzen eta indarrean mantentzen ditu, hauekin lotutakoak: Giza Eskubideak, Laneko Eskubideak, Ingurumenaren Babesa eta Ustelkeriaren aurkako borroka; aurrerapenari buruzko txosten espezifiko baten bitarteaz edo ekitaldi bakoitzeko Jasangarritasunaren Memorian horiek aipatuz.

Gainera, Kutxabank hurrengo erakundeena da:

  • IZAITE, Jasangarritasunerako euskal enpresen elkartea.
  • FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunaren Foroa.
  • Nazio Batuen Mundu Itunaren Espainiako sarea.
  • EGEko BIZKAIKO FORUA
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • EGEren EUROPAKO ITUNA, CECABANKen bitartez.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • Euskalit, Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioa.

Halaber, Kutxabank CECABANKeko Administrazio Kontseiluko eta Arrisku Batzordeko kide da eta, Koordinazio Batzordean eta CECABANKi dagozkion erakundeetarako sinergiak bilatzen lan egiten duten batzorde operatibo ezberdinetan parte hartzen du.

Cajasurren kasuan, honena da:

  • CECABANK, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa.
  • “Autocontrol”, publizitatea arautzeko.
  • “Confianza online”, interneteko jardunbide egokiei buruzkoa.

Bestalde, Kutxabank Taldeko banku-erakundeek eta Espainiako finantza-erakunde nagusiek hartutako konpromisoa nabarmendu behar da, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen XXV. Biltzarrean (COP25), 2019ko abenduan Madrilen egina, hau da, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuarekin bat egitea, Klimaren aldeko ekintza.

Era honetan, sinatu duten erakunde guztiak Lurraren tenperatura 2 gradutik behera igotzera murriztera eta 1,5 gradu ez gainditzeko saiakerara (industriaren aurreko mailari dagokionez) bideratutako neurriak sustatzera konprometitzen dira. Horretarako, honako neurri hauek hartuko dira:

  • Euren saiakerak eragin esanguratsuena izan dezaketen lekuan zentratzea, hau da, karbonoan intentsiboagoak eta klimarekiko zaurgarriagoak diren zorroen sektoreetan.
  • Bezeroak karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioaren aldeko lanean nahastea, jarduera ekonomiko jasangarrienei modu esanguratsuan lagunduz.
  • Elkarrekin lan egitea eta elkarren laguntza izatea klimaren eragina neurtzeko eta tokiko nahiz munduko helburuekin bat egiteko metodologiak garatzeko, baita beste gobernu eta erakunde garrantzitsu batzuekin bat egiteko ere.
  • Gehienez 3 urteko epean sektorearen helburu espezifikoak ezartzea eta argitaratzea, urtean behin, banakako aurrerapenari buruzko jarraipena eta informazioa burutuz, eta bi urtean behin, kolektibo osoaren aurrerapenari buruzkoa.

Ildo honetan, 2020an zehar, hartutako konpromisoak bere EGE Planean txertatzeko lan egiten hasiko da Kutxabank.

Era berean, Fineco Taldea eta Kutxabank Gestión nabarmentzen dira, Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (UNPRI) sinatzen dituzten enpresak direla eta; Inbertsio mota horrek ingurumen, gizarte eta gobernantza korporatiboaren (IGG) irizpideen arabera inbertitzeko konpromisoa dakar berekin.

Printzipio hauei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen: https://www.unpri.org/about/the-six-principles

Taldearen gainontzeko enpresak ez dira, jasangarritasunarekin edo enpresaren gizarte erantzukizunarekin lotuta, garrantzitsutzat hartzen diren inongo elkarteenak.