Erakundearen profila
Kutxabank Taldearen arriskuaren kudeaketa
Ikuspegi orokorra
Kutxabank Taldeko enpresaren gizarte erantzukizunaren oinarrizko elementuetako bat denboran zehar jasangarritasuna bermatuko duen kudeaketa eredu bat martxan jartzean datza eta, honekin batera, bezero eta inbertitzaileekin finantza konpromisoak zorrozki betetzea eta gizarteari egiten dion ekarpena mantentzea; burutzen dituen ekonomia eta inbertsio jardueren edo, bere akziodunak diren banku fundazioek Kutxabanketik eratorritako baliabideekin egiten dituzten gizarte jardueren bitartez.
Taldearen jarduera aurreko paragrafoan azaldutako jasangarritasunaren printzipioarekin bat garatzen dela bermatzeko helburuz, Taldeak bere arriskuaren profil orokorraren gobernantza sendo bat du; horren bitartez, bere Administrazio Kontseiluak arlo horretan jarraitu beharreko arauak ezartzen ditu. Arriskuaren Kudeaketaren Markoak hiru elementu ditu:
- Arriskuarekiko Apetituaren Markoa, non Taldearen ildo estrategikoak ezartzen diren, bere arriskuaren profil orokorrari dagokionez.
- Arriskuaren Kudeaketaren Barne Gobernantzaren Markoa, non arriskuaren kudeaketak jarraitu beharreko ildo orokorrak ezartzen diren, eremu teknikoari, antolatzaileari eta gobernantza eremuari dagokionez.
- Arrisku mota garrantzitsuenetako Kudeaketa Politiken Eskuliburuak.
Jarraian, Kutxabank Taldearen Arriskuaren Kudeaketa Markoa osatzen duten eduki nagusietako batzuk zehazten dira.
Taldearen arriskuaren apetitu mailaren adierazpen korporatiboa
Arriskuarekiko Apetituaren Markoaren bitartez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak hartu nahi duten arriskuaren profil orokorra zein den modu generikoan zehazten du, atal honen hasieran azaldutako zuhurtasun printzipioarekin bat etorriz.
Zehaztasun maila handiago bat bilatuz, aipatutako adierazpen generikoa honela osatzen da:
- Esparru kualitatiboan, desio den arriskuaren profil globaleko ezaugarriak izango diren jarraibide espezifiko batzuk deskribatzen dira.
- Esparru kuantitatiboan, arrisku adierazle multzo bat hautatzen da, zeinek batera kontuan hartuta, Taldeak une bakoitzean duen arriskuaren profil globalaren eboluzioa ebaluatzea ahalbidetzen duen. Jarraian, garrantzitsuenentzat helburu estrategikoak ezartzen dira eta, baita hainbat behaketa eta alerta atalase ere, urratzen diren kasuetan jarduera protokolo bereziak aktibatzen dituztenak.
Kutxabank Taldeko arrisku apetituaren maila ezartzen duten jarraibide kualitatibo eta kuantitatiboek, oinarrizko erreferentzia bat osatzen dute ildo estrategikoak zehazteko orduan. Era honetan, Taldearen plan estrategikoek bere finantza-helburuen lorpena eta arlo honetan ezarritako helburuekin bat datorren arriskuaren profil global baten mantentzea bateragarri egin beharko dituzte.
Enpresa hau kontuan hartu da Taldearen hurrengo plan estrategikoak egitean, 2019-2020 Plan Estrategikoa barne hartuz. Plan hauek, hautatutako arrisku adierazleek Arriskuarekiko Apetituaren Markoak ezarritako norabidean eboluziona dezaten laguntzen duten heinean, Kutxabank Taldea, esparru honetan, bere helburua bermatzetik hurbilago egongo da: Taldearen jasangarritasuna eta, beraz, gizarteari zuzenean eta zeharka egiten dion ekarpenaren iraunkortasuna.
Arriskuaren kudeaketa-zikloko faseak
Kutxabank Taldean, arriskuaren kudeaketa-zikloak honako fase hauek ditu:
- Taldearen arrisku-esposizio nagusiak identifikatzea; arriskuen tipologia baten barruan bere definizioa eta kokapena barne hartuz, zeintzuek kontrol-markoetan erantzukizunak esleitzea erraztuko duten.
- Arrisku bakoitzaren garrantzia ebaluatzea; Taldearen baliabideetan edota balio ekonomikoan eragiteko duen gaitasunaren arabera, arrisku mota bakoitzerako apetitu maila ezartzea eta kapital arautzailea edo ekonomikoa esleitzea barne hartuz.
- Arrisku mota bakoitzarekiko esposizio maila neurtzea; adierazle egokien bitartez, gauzatze-maila eta eboluzio-aurreikuspena neurtzea, agertoki kaltegarrietan (estres-probak).
- Arrisku mota garrantzitsuenetarako kudeaketa-politikak ezartzea; hala badagokio, onarpen-prozesuak, eskuragarri dagoen informazioaren kudeaketa, mugak ezartzea edota aritze-mekanismoak barne hartuz.
- Arrisku mota ezberdinen eboluzioa monitorizatzea; adierazleen jarraipenaren bitartez eta kontrol-markoengan kontrolak ezarriz.
- Barne (organo betearazleak eta gobernuarenak) eta kanpo (agintaritza gainbegiraleak, rating agentziak, merkatuak...) reporting-era zuzendutako kudeaketa-txostenak egitea eta hedatzea.
Eginkizunak eta erantzukizunak esleitzea
Taldeko Arriskuaren Kudeaketaren Gobernu Arloak arrisku mota ezberdinen kontrol-markoen erantzukizun orokorrak esleitzen ditu. Esleipen horrek honako arauak jarraitzen ditu:
- Arrisku mota guztienganako azken erantzukizuna Kutxabankeko Administrazio Kontseiluarena da, zeinak kasu bakoitzean jarraitu beharreko arau estrategikoak eta aplikatu beharreko kudeaketa-politikak ezarri beharko dituen eta eboluzioa monitorizatu.
- Maila betearazlean, arrisku mota bakoitzaren erantzukizuna batzorde espezializatu batena edo, bestela, Bankuaren Zuzendaritza Batzordearena izango da.
- Kontrol-marko bakoitzaren koordinazioa erakunde-unitate zehatz bati esleitu zaio.
- Hiru defentsa-lerroko eskema hartzen da, arrisku mota bakoitzaren kontrol-markoa osatzen duten elementu ezberdinei dagokienez.
Merkatuari arriskuei buruz emandako informazioa
Indarrean dagoen banku araudiak, merkatuari arriskuei buruzko informazioa ematera behartzen ditu finantza erakundeak; honela, beren arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko ebaluazio bat egin dezaten. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 575/2013 Araudiko 8. Atalean ezartzen dira, 2013ko ekainaren 26koa, kreditu erakundeetako eta inbertsio enpresetako zuhurtasun irizpideei buruzkoa; baita arau horrek geroago garatutako hainbat arauketetan ere.
Kutxabank Taldeak aipatutako eskakizunak betetzen ditu, izan ere, bere web orrialdean (inbertitzaileentzat den Informazioaren atala) urtero argitaratzen du “Zuhurtziazko garrantziko txostena” izeneko dokumentua. Dokumentu honek, araudiak eskatutako gutxieneko minimoez gain, Taldearen arriskuaren profil globalaren eboluzioari buruzko iritzi sendo bat sortzera bideratutako informazio osagarria eta, beraz, bere finantza jasangarritasuna ere eskuragarri jartzen ditu publikoarentzat.
Arrisku nagusien arestiko eboluzioa
2019 urtean zehar, eta orokorrean, Kutxabank Taldearen arrisku-profil globalak hobetzen jarraitu du, azken ekitaldietan izandako lerroa jarraituz. Jarraian, eboluzio horren alderdi aipagarrienak laburtzen dira:
Kreditu-arriskuak:
- Kutxabankek kalitate handiko kreditu-zorro bat du, txikizkako negozioan ardaztua. 2019/12/31n kreditu-esposizio gordina, partikularren eta administrazio publikoen segmentuekin, Taldearen kreditu-zorro osoaren %80 baino gehiagokoa zen.
- Taldearen negozio-bolumena liderra den (merkatuko kuotari dagokionez) lurraldeetan oinarritzen da nagusiki.
- 2019an zehar, Taldearen balantzean zeuden aktibo zalantzagarriak 364 MM€-ra murriztu ziren; ekitaldia %2,98ko berankortasun-tasarekin itxi zen (2018ko %3,86aren aurrean). Berankortasun-maila hau Espainiako finantza-sektoreko baxuenetako bat da, eta Taldearen mailegu zalantzagarrien kudeaketa arruntaren eta aktiboen zorroen aldizkako salmentak egitearen ondorioz izan da posible. Halaber, kreditu-zorro zalantzagarri osoaren %85 berme errealek babestua da.
Finantza-arriskuak:
- Taldeak likidezia egoera trinko bat du, ondo dibertsifikatutako finantzazio-egitura batean oinarritua, gordailuen txikizkako oinarri zabal eta egonkor batek babestua; horrek handizkako finantzazio-merkatuekiko mendekotasuna oso txikia izatea ahalbidetzen du. 2019/12/31n NSFR ratioa %130,5ean zegoen. (2018/12/31n %127,9)
- Taldeak aktibo likidoen maila altuak ditu, baita eskurapen azkarreko finantzazio-bideak ere, zeintzuek finantza-betebeharrak betetzea bermatzen duten, baita egoera zailenetan ere, EBZk egindako likidezia-estresaren ariketan islatu zen bezala (LiST). 2019/12/31n LCR ratioa %215,8an zegoen (2018/12/31n %225,1)
- Interes-tasaren Egiturazko arriskuaren ikuspuntutik begiratuta, euroaren kurbako tasa negatiboen egungo agertokia aurrekaririk gabeko erronka bat da finantza-erakundeentzat, aktiboen eta pasiboen kudeaketari dagokionez. Testuinguru honetan, Taldea zenbait kudeaketa-neurri hartzen ari da eta, hauei esker, 2019 urteko interes-marjina aurreko urtearekin alderatuta %1,3 areagotzeko aukera izan du.
Eragiketa arriskuak:
- Eragiketen arriskuari dagokionez, 2019 urtean Taldeak aipatu arriskuarekiko esposizioaren autoebaluazio kualitatiboaren prozesu bat gauzatu du eta, ondorioz, izan ditzakeen arriskuei eta hobekuntza-arloei buruzko informazioa lortu du.
- Ekitaldian zehar, azken urteotan Espainiako finantza-sektorea bereizi duen zalantza maila altuari lotutako kudeaketa-saiakera handi bat egin zen, bezeroen erreklamazioei dagokienez.
- 2019an, Taldearen arriskuen tipologia korporatiboari ereduaren arriskua erantsi zitzaion eta Ereduen Batzorde bat osatu zen horren kudeaketaz arduratzeko, maila betearazlean.
Bestelako arriskuak:
- Taldeak higiezinen jardueraren arriskuarekiko duen esposizioak beherako joera izaten jarraitzen du, esleitutako aktiboen kudeaketa arruntaren eta aktiboen zorroen aldizkako salmenta-eragiketen ondorioz.
- Taldeak partaidetza industrialen arloan inbertitzen jarraitzeko benetako asmoarekin jarraitzen du; horri esker, diru-sarreren iturri errepikaria izateko aukera du, zeinak dibertsifikazio sektoriala eta geografikoa eragiten dituen. Arrisku mota honekiko esposizio gordina bere baliabide konputagarrien %39 balio berekoak dira. Gainera, 2019 urtean, Taldearen zorro industrialean izandako gainbalio gordinak 290 MM€ areagotu ziren.
- Banku-negozioaren arriskuari dagokionez, Taldeak %+1,9ko igoera erregistratu du aipatu negozioaren diru-sarrera nagusietan.
Arrisku orokorrak:
- Taldearen kaudimenak gora egiten jarraitu du 2019an, ekitaldia %17,2ko CET1 ratioarekin itxi zuen, Europako finantza-sektorearen batezbestekoa eta aplikatu beharreko errekerimendu arautzaileak eta gainbegiraleak baino askoz gorago.
- 2019/12/31n, Taldearen palanka-efektuaren ratioa %8,6koa izan zen (aurreko urteko %8,1aren aurrean); horrek Espainiako erakunde esanguratsuen buruan eta Europako finantza-sektorearen batezbestekoa baino askoz gorago kokatzen du.
- 2019 urtean, Taldeak esleitu zaizkion MREL errekerimenduei buruzko lehenengo komunikazioa jaso zuen (bere APRtatik %19,54, 2021/07/01etik aurrera). Errekerimendu horiek betetzeko helburuarekin, 2019ko irailean 500 MM€-ko non preferred zor senior baten irekiera-jaulkipen bat kokatzea lortu zuen.
Taldeak merkatuaren esku uzten du bere webgune korporatiboko Inbertitzaileentzako informazioa ataleko alderdiei buruzko informazio gehigarria, bai Zuhurtziazko garrantziko txostena dokumentuaren bitartez, bai finantza-informazioaren eskaintzearen bidez.
Inbertitzaileentzako informazioa
Arrisku nagusien aurreikusitako eboluzioa
Azken ekitaldietan, arrisku mota ezberdinek finantza-erakundeen finantza-errendimenduari eragiteko duten gaitasunean eboluzio bat ikusten ari gara.
Arrisku garrantzitsuenen buruan dauden aurren, kreditu- eta finantza-arriskuek protagonismo pixka bat galdu dute eta horren ordez, banku-jardueraren bideragarritasunarekin lotutako beste arrisku batzuk areagotu dira, bereziki, interes-tasa negatiboek, zalantzak, gehiegizko arauketak eta merkatuko jokalari berriak agertzeak bereizitako inguruetan.
Beste elementu batzuk ere agertu dira, ez daude oso hurbil, baina gorako joera dute: ingurumen-arriskuaren faktoreekin lotutako elementuak, bai arrisku fisikoei, bai trantsizio-arriskuei dagokienez.
Taldeak hurbiletik jarraitzen du arestian deskribatutako eboluzioa eta bere arriskuaren profil globalerako erabaki garrantzitsuak hartzeko gobernantza zehatz bat du, zeinak lehenengo eta bigarren defentsa-lerroek prozesu horretan parte hartzea bermatzen duen. Produktu berriak merkaturatzeko prozedura espezifiko bat ere badu.
Ekonomia, ingurumen eta gizarteari buruzko gaiekin lotutako arriskuen kudeaketa
Taldeko banku-erakundeak: Kutxabank eta Cajasur
Kutxabank eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluek bi sozietateetako arriskuak kontrolatzeko eta kudeatzeko eskumenak dituzte.
Bestalde, eskuordetutako batzorde bat dute, Arriskuaren Kontrolerako Batzordea, sozietatearen arriskuak kudeatzeko sistema kontrolatu eta ikuskatzeko ahalmenarekin.
Halaber, bi erakundeen Batzorde Exekutiboak, Administrazio Kontseiluak bezala, ekonomia, ingurumena eta gizartearen arloko inpaktuak, arriskuak eta aukerak aztertzeko ahalmena du.
2019ko ekitaldian zehar, Kutxabank eta Cajasurren aldetik garrantzitsutzat hartzen diren gai hauek, Cajasurreko Gobernu Organoen edo bere sozietate nagusiaren esanaren menpe geratu dira:
- 2018ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Kudeaketa Txostena (Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostena eta finantzarioa ez den informazioaren egoera barne hartuz) egitea (Administrazio Kontseilua) eta onartzea (Akziodunen Batzorde Orokorra), banakakoak eta bateratuak.
- Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldearen Arriskuarekiko Apetituaren Markoa eguneratzea.
- Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Kutxabank Taldeko Zentzuzko Garrantzia duen Informazioa (ZGI) izeneko dokumentua onartzea.
- Administrazio Kontseiluak, Arrisku Kontrolaren Batzordeak aldeko txostena igorri ondoren, Recovery Plan 2019 onartzea.
- Banku Transferentziaren kontrolaren Urteko txostena jasotzea.
Fineco Taldea
Finceo SV. SAko Administrazio Kontseiluak bere Araudiko 5.3 artikuluak jasotzen dituen arriskuen kontrol eta kudeaketa eskumenak ditu.
Araudi hori web orrialde korporatiboan argitaratua dago.
2019ko ekitaldian zehar, Finecok gizarte-ikuspegi batetik begiratuta garrantzitsutzat hartu dituen gai hauek Gobernu Organoen esanaren menpe geratu dira:
- 2018ko ekitaldiari dagozkion urteko kontu indibidualak sortzea (Administrazio Kontseiluak) eta onartzea (Fineco Taldeko sozietateetako Akziodunen Batzorde Orokorrak).
- Fineco Taldeko matrizearen Administrazio Kontseiluak, Fineco Sociedad de Valores, SA, 2018ko Ekitaldiko Kapitalaren Autoebaluazio Txostena onartzea.
- Fineco Taldeko matrizearen Administrazio Kontseiluak, Fineco Sociedad de Valores, SA, 2018ko Ekitaldiko Taldearen Kaudimenari buruzko Urteko Txostena onartzea.
- Fineco Taldeko sozietateetako Administrazio Kontseiluek 2018ko Ekitaldiko Barne Ikuskaritzako Urteko Txostena onartzea.
Kutxabank Gestión
Gizartearekin Arduratsua den Inbertsio Batzordea 2017ko irailaren 13an sortu zen, sozietateko zazpi pertsona zeuden bertan, ezagutzei, trebetasunei eta esperientziari eta, sozietatean izandako funtzioei arreta ematen. Aipatutako Batzordeak Kutxabankeko GAI Politika (Gizartearekin Arduratsua den Inbertsioa) finkatzea proposatu zuen; sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2017ko urriaren 26an onartu zuen eta 2018ko uztailaren 19an eguneratua izan zen:
- Hirugarrenen dirua kudeatzeagatik betebehar fiduziarioari erantzunez
- Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) ezarritako egungo definizioan oinarrituz
- Principles for Responsible Investmenteko (PRI) printzipioak generikoki barneratuz
Gizartearekin Arduratsua den Inbertsio Batzordeak, arestian adierazitako politika orokorra zehazteko funtzio hauek ezarri zituen:
- Aktibo mota bakoitzarentzat bazterketa zerrenda bat ezartzea.
- Errenta aldakorrerako, “engagement” irizpideak zehaztea. Akziodunen Batzordeetan Gobernantza gaiei, (Kontseiluaren osaera, kide askeak...), Ingurumen-politikei, gizartearekiko arduratsua den inbertsio-politikei etab.-i buruz bozkatzea.
- Errenta aldakorrerako, botoa eskuordetzeko irizpideak zehaztea. Boto politikaren finkapena ezartzea: proposamen ezberdinen aurrean botoaren zentzuari buruzko argudioak, botoaren irizpide generikoak finkatzea...
- GAIren (Gizartearekiko Arduratsua den Inbertsioa) alderdi orokorrak
Kutxabank Seguros
Kutxabank Seguros-ek bi politika garrantzitsu ditu esparru honetan:
- Arriskuak Kudeatzeko Politika, honako helburuekin:
- Konpainiaren finantza-sendotasuna babestea.
- Erabakiak hartzeko prozesua babestea, maila estrategikoan.
- Balioa sortzeko prozesuan modu eraginkorrean parte hartzea.
- Arriskuaren kudeaketa eraginkorra egitea.
- Eragiketa Arriskuak Kudeatzeko Politika, honako helburuekin:
- Konpainian jarraibide orokorra, oinarrizko printzipioak eta jarduketa-arlo orokorra garatzea, eragiketen arriskuari dagokionez.
- Beharrezkoak diren prozesuak ezartzea, eragiketa arriskuak, hauen ebaluazioa eta arintzeko modua identifikatu, neurtu, zaindu, kudeatu eta jakinarazteko.
Politika hauek barneko esparru arautzailea osatzen dute; horren bitartez, jarduerak eta prozesuak arautzen dira eta hauen bidez, Konpainiaren arriskuak kudeatzen dira.
Arriskuak Kudeatzeko Politikak finkatutako gobernu-esparruak ezartzen du, arriskuak identifikatu, neurtu, zaindu, kudeatu eta arintzeko erantzukizuna Administrazio Kontseiluarena dela. Horrek, Erakundearen barruan, arriskuaren kultura sendo bat eta arriskuaren kudeaketa-sistema eraginkor bat sustatuko ditu, Arriskuen Batzordearen laguntzaz eta Arriskuen Kudeaketaren funtzio esanguratsuari esker.
Arriskuen identifikazioari dagokionez, Kutxabank Seguros-en Arriskuak Kudeatzeko sistemak Konpainiak izan ditzakeen arrisku guztiak hartzen ditu bere baitan: kaudimen-kapitalaren errekerimenduak kalkulatzeko kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak), kontuan hartzen ez direnak edo kalkulu horretan neurri batean kontuan hartzen direnak (kuantitatiboak eta kualitatiboak).
Kartera1 eta Gesfinor
Kutxabankeko kaudimen arriskua ebaluatzeko, neurtzeko eta kontrolatzeko prozedurek, Kartera 1 S.L. eta Gesfinor sozietateak barne hartzen dituzte.
Norbolsa
Norbolsak arriskuak kudeatzeko kultura korporatibo oso garatu bat du, burututako negozio mota, tamaina eta egiturarekin bat datorrena.
Hori dela eta, Administrazio Kontseiluak arriskuen egitura bat hartu du Sozietatearentzat. Printzipio orokor gisa eta, Norbolsa Baloreen Sozietatea den aldetik, Kontseiluak, kapitalen merkatuan egiturazko arrisku jarrerarik ez hartzeko politika bereganatu du.
Ildo honetan, Sozietateak, bere aldetik arriskua hartzea ez du bere jardueren garapenean funtsezko diru sarrera iturri jarraitu bat bezala hartzen. Politika orokor honen ondorio bezala, Sozietatearen baliabideak, batez ere, Diru merkatuko Aktiboetan eta Errenta Finkoko Aktiboetan inbertituta daude, likidezia handiko euroetan eta Espainiako zor publikoaren azpitik gutxienez bi maila beheragoko tarifikazioarekin; inolako finantza geldialdirik gabe, tarifikazio baxuago batekin edo tarifikaziorik gabe, epe laburrean, Ordaindukoetan edo Finantza Aktiboetan %10era arte inbertitzeko gai izanik, beti ere, indarrean dauden xedapen legalekin eta segurtasun, errentagarritasun, dibertsifikazio eta epeen kongruentziaren printzipioekin bat datozen aktibo egokiak badira.
Gainera, salmentarako erabilgarri dagoen zorroaren barruan, Norbolsak posizio egonkorra eta estrategikoa du Espainiako Burtsa eta Merkatuak, Merkatuetako Holding Sozietateak eta Finantza Sistemak, S.A.n (aurrerantzean EBM). Honen jatorria Sozietateak Bilboko Baloreen Burtsako eta Meff Aiaf Senafeko errektoretzan zuen izaera iraunkorreko partaidetzan dago, zeintzuk 2002an, Holding Sozietatea osatu ondoren, EBMko akzioengatik trukatuak izan ziren. 2006ko uztailean eta SEP baten ostean, EBM akzioak Etengabeko Merkatuan kotizatzera igaro ziren; gaur egun egoera horretan daude.
Hala ere, burututako finantza jardueren dinamikak, norbere kontura hainbat arrisku hartzera behartzen du. Ondorioz, Administrazio Kontseiluak arrisku onargarrien egitura orokor bat hartu du: muga praktikoen sistema bat eta dagozkien etengabeko kontrol eta ebaluazio prozedurak hartu ditu; beti, negozio motaren eta Sozietatearen tamainaren arabera. Norbolsako barne kontroleko eskakizunak betetzeko eskuliburuan zehaztasunez azaltzen da.
Administrazio Kontseilua da araudia betetzearen eta arriskuen kudeaketaren zuzendaritza, kudeaketa eta gainbegiraketa egiteko erantzukizuna duena.
Honako hauek dira arrisku garrantzitsuenak:
Merkatu Arriskua
Merkatu arriskua salmentarako erabilgarri dagoen zorroan izandako posizioen balorearen esposiziotik eratorritakoa da, merkatuko prezioen aldaketekin lotuta dago. Prezioaren, interes tasaren eta kanbio tasaren arriskua ere barne hartzen du.
- Prezioaren arriskua, zuzenean, merkatuko prezioen aldaketekin lotzen da. Sozietateak aktiboen bidez posizioak kontrolatzeko sistema bat du, denbora errealean eta batezbestekoaren eta merkatuaren aldaketekin. Kalkuluak eta simulazioak metodo fidagarri eta homologatuekin bat etorriz burutzen dira. On-line dagoen informazioaren bitartez, Kontrol Unitateak zorroen benetako egoera ezagutu dezake; Norbolsak kudeatutako beraien zorroena edota hirugarren batzuena. Kontrol Unitateak muga operatiboen betetzea eta zorro ezberdinen kontrola zaintzen du.
- Interes-tasaren arriskua finantza-tresna baten balorean eragiten duten merkatuko interes-tasetako aldaketetatik eratorria da. Sozietatearen likideziaren soberakindun egoera dela eta, finantzatzeko, ez du beste inorengana jotzen. Hori dela eta, ez dago inbertsio produktuen eta finantzazio kostuen arteko desdoitzetik eratorritako interes arriskurik. Sozietateak Aginte Mahai bat du, bere aktiboetatik eratorritako finantza diru sarreren eboluzio zehatzarekin. NORBOLSAk bi motatako aurrekontuak egiten ditu eta, hilero, Zuzendaritza Batzordea arduratzen da hauen jarraipena egiteaz. Bat diru sarrera eta gastuena eta, bestea, inbertsioena. Biak Administrazio Kontseiluak onartzen ditu eta Kontabilitate Planaren arabera banakatzen da.
- Kanbio tasaren arriskua, moneta ezberdinen arteko kanbio tasan izandako aldaketetatik eratorritakoa da. Sozietateak, euroa ez den beste monetetan, ez du posizio esanguratsurik izaten eta, beraz, ez dago kanbio tasaren arriskua jasateko egoeran.
Kreditu Arriskua
Finantza tresnaren zati batek, kaudimen-gabeziagatik edota beste arrazoi batzuengatik, bere kontratu obligazioak betetzeari utzi eta Sozietateari finantza-galera bat eragiteko arriskua da.
Interesak ez ordaintzeagatik edo, Norbolsak salmentarako erabilgarri dagoen zorroa inbertitu ahal izan duen errenta finkoko jaulkipenetatik erator daitekeen arriskua kontrolatzeko zorro propioari dagokionez, kontrapartida arriskuren bat duen edozein inbertsio egiteko, jaulkitzailearen eta jaulkipenaren ezaugarriak zehaztasunez ezagutu beharko dira.
Behin kontrapartida arriskuren bat duen inbertsioren bat burutu ondoren, kreditu bakoitzaren eboluzioaren etengabeko jarraipen bat egin behar da eta, baita kontrapartidaren bat sortzeko aukera zaindu ere (esaterako, jaulkitzaile baten kalifikazioan murrizketa bat edo kreditu jarduera bat gertatzea). Kontuan izan behar da, bereziki:
- Kreditu arriskuaren esposizioa, sektorearen arabera.
- Kreditu arriskuaren esposizioa, jaulkitzailearen arabera.
- Kreditu arriskuaren esposizioa, kreditu kalitatearen arabera.
- Kreditu arriskuaren esposizioa, epemugaren arabera
Gizartearen bestelako arloetan, Sozietateak ez du bezeroentzako finantzaketarik egiten eta, beraz, ez dago kreditu arriskua jasateko egoeran.
Puntu hau egiaztatzeko, Norbolsak saldoak kontrolatzeko sistema bat du. Hala ere, noizean behin, saldo zordun bat egon daiteke; halakoan, likidezia posizioaren eta balore zorroaren jarraipen bat egiten da.
Likidezia Arriskua
Finantza obligazioekin edo pasiboekin betetzeko zailtasunak izateko arriskua da.
Iragankorrak diren hartzekodun saldoak EHA /848/2005 Ministerio Aginduko irizpideen arabera inbertituak daude.
Norbolsak kitatzeko dituen saldo zordunak laburtzen dituen aginte mahai bat du, zeinek likideziaren posizio garbiaren hiru eguneko aurreikuspena eta egunerokotasuneko kudeaketa ahalbidetzen duen.
Likideziaren koefizienteari dagokionez, Sozietateek arrisku baxuko eta likidezia altuko aktiboetan gauzatutako koefiziente bat mantendu behar dute, bere pasibo konputagarri guztien %10aren baliokidea.
Astero, altxortegiaren egoera egiaztatzen da: bezeroek egindako eta Norbolsa kitatutako operazioak barne hartzen dituzten eguneroko kalkuluen bitartez. Sozietatearen likidezia posizioa barne hartzen du eta, baita likideziaren egunerokotasuneko posizio garbia kalkulatu ere.
Eragiketa Arriskua
Eragiketa arriskua, prozedurek edo langileek izandako akatsen ondorio bezala gertatzen den arriskua da.
Norbolsak akatsen kontrolerako aginte-mahai bat du eta, negozioan gertakari larri bat jazoko balitz, gertakizun plan zehatz bat du. Plan hau komeni den bezala zehaztua eta kalitatea ziurtatzeko prozeduren barruan eguneratua dago eta, jardueraren jarraipena bermatzen du.
-
Eragiketak eta grabatutako zintak egikaritzeko kontrola.
Norbolsak, Inbertsioen eta Negozioaren Zuzendaritzaren bitartez, operadoreen zuzeneko kontrol bat izaten du, operadoreen negoziazio terminaletan mugak eta iragazkiak ezarriz.
Aginduen egikaritzeak automatikoki merkatutik jasotzen dira eta, sisteman sartutakoarekin, koadratzeko prozesu automatiko bat burutzen da.
Negoziazio mahaietan izandako elkarrizketa guztiak grabatu eta gordetzeko aukera ematen duen grabaketa sistema bat dago.
Kontrol Unitateak grabatutako zinten aldizkako berrikuste bat egiten du, laginen sistema batean oinarrituz.
- Bezeroei, aldizka, beren transakzioen inguruko informazioa.
- Egunero, burututako eragiketen baieztapena.
- Hilero, mugimenduak eta hileko fakturazioa eman bada, kontabilitate laburpena.
- Hiru hilez behin, zaintzaren fakturazioa.
- Urtero, informazio fiskala.
- Noizean behin, jarduera korporatiboei buruzko informazioa.
Ospearen eta negozioaren arriskua
Norbolsak Portaeraren Barne Kode bat du, langile guztiek ezagutu behar dute eta berau betetzeko konpromisoa hartu behar dute, BMBNk ezarritako araudiarekin bat etorriz.
Arriskuen Kontrolaren erantzuleak arautegi hau eta oinarritzat dituen printzipioak hertsiki betetzen direla baieztatzen du eta jazo daitezkeen gertakariak biltzen ditu. Bestalde, honako dokumentu hauek ditu:
- Aginduak esleitzeko eta xehatzeko politika, BMBNk gomendatua, aginduak esleitzean egon daitezkeen interes-gatazkak saihesteko.
- Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentziorako Eskuliburua, honakoa barne hartzen du:
- Bezeroen alta, KYC arauekin bat etorriz.
- Kapitalak zuritzeagatik susmagarri diren eragiketak hautematea.
- Hala badagokio, eragiketa hauen berri ematea.
Urtero, kanpoko aditu baten txosten bat sortzearekin amaitzen den ikuskaritza bat burutzen da, apirilaren 28ko 10/2010 Legea eta 304/2014 Errege Dekretua aplikatuz.
-
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskuliburua.
Norbolsak eskuliburu bat du datu pertsonalen babesa bermatzeko, betiere, Datu pertsonalak babesteko arautegiaren arabera.
Kutxabankeko Barne-ikuskaritzaren unitateak, urtero, ikuskatze bat egiten du arautegi hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Bezeroen aktiboak zaintzeko politika eta bezeroen aktiboak babesteko prozedura espezifikoak.
BMBNaren 5/2009 Zirkularraren arabera, Norbolsak bezeroen aktiboen babesa bermatzeko beharrezko prozedurak ditu.
Urtero, kanpoko enpresa batek ikuskaritza bat egiten du.
-
Negozioaren jarraipen planak:
Norbolsak gertakizun plan zehatz bat du, gertaera larri baten aurrean (Hondamendi natural bat), negozioaren jarraipena bermatzeko aktibatuko litzatekeena.
Urtero, plan horrek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko frogak egiten dira.
Gainera, arriskuak Kontrolatzeko erantzukizuna duen pertsonak bezero berriek kontratuak ematen dituzten eta hitzartutakoa betetzen duten egiaztatzen du.
Kutxabank Empréstitos
Kutxabank Empréstitos sailak arrisku multzoa sozietate nagusira lekualdatzen du, berak kudeatzen baititu talde bateratuaren posizio orokorrak. Finantza jarduera izan arren, sozietateak ez du kreditu arriskurik hartzen, izan ere, bere inbertsioak gordailuak sozietate nagusiarekin kokatzera mugatuta daude. Aldi berean, igorritako ordaindukoen bermatzailea da eta honekin, sare lana egiteko akordio bat sinatua dauka, egunean bertako entregen arriskua saihesteko.
Interes tasaren arriskuari dagokionez eta, aurrez adierazi den bezala, posizioaren kudeaketa sozietate nagusira lekualdatzen da, Kutxabank Empréstitos sailak igorritako ordaindukoen ispilua diren gordailuen kontratazioaren bitartez. Beraz, epeak guztiz parekatuak geratzen dira. Gordailuarentzat ezartzen den interes tasaren eta gordailuarekin kitatutako ordaindukoaren interes tasaren artean, sozietatearentzat positiboa den diferentzial txiki bat dago; hori dela eta, Kutxabank Empréstitos-entzat finantza tarte positibo bat sortzen da.
Kutxabank Empréstitos-en jardueraren politikan aldaketa esanguratsurik aurreikusten ez denez, ez dirudi sozietatearen balantzea kudeatzean arrisku esanguratsurik dagoenik.
Hala ere, hazkundearen azelerazioak bereizitako marko makroekonomiko batean kreditu jardueraren etorkizuneko eboluzioa ezagutzeko zailtasunak, sozietatearen jarduera aurreikusteko konplexutasun esanguratsu bat dakar berekin.