Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean

Fineco Taldea

Covid-19k eragindako krisiaren hasieratik, Fineco Taldeak krisiaren inpaktua minimizatzeko beharrezko neurriak hartu ditu. Horretarako, 5 helburu orokor zituen jarduketa-plan bat osatu zuen:

  • Aurrea hartzea eta prebenitzea,
  • Zuzendaritza operatiboa % 100ean erabilgarri egotea,
  • Bezeroengandik inoiz baino hurbilago egotea,
  • Likidezian zuhurtasuna eta fokua ezartzea, beherakada/hegakortasun koiunturalaren ustiapen kontrolatuarekin eta epe luzerako estrategien berrikuspenarekin,
  • 360 graduko informazioa eta koordinazioa egotea.

Birus honek ekarri duen arrisku nagusiari aurre egiteko, hau da, osasuna, Fineco Taldean higiene eta garbitasun-neurriak indartu dira, eta behar izan den kasuetan, urruntze- eta bakartze-neurriak ezarri dira. Horrez gain, kanpoko adituek langileen "osasun integralaren" plan bat egin dute, zeinak osasun fisiko, emozional eta nutrizionala barne hartzen dituen.

Eragiketa-gaitasunaren kudeaketari dagokionez, langileen % 100 urrutitik eta modu eraginkorrean lan egiten ari zen, martxoak 10 eta 18 artean gauzatu zen mailaz mailako plan bati esker. Horretarako, langile guztiak etxetik lan egin ahal izateko baliabide aproposez hornitu behar izan ziren, gailuak gaituz eta sarearen eta baimenen erabilgarritasun eta dimentsionamendu altu bat eskainiz. Langile eta bezeroentzako IT Laguntza eta babesaren zerbitzua funtzionatzen egon da denbora honetan guztian zehar, lan egiteko metodo berrien ondorioz sor zitekeen edozein arazo konpontzeko helburuarekin.

Finecok hartutako neurriei esker, bezeroekiko harremanean ez da ia eraginik izan. Berez, 2020an zehar, merkataritza-kontaktuen errekor historikoa lortu da, eta horien % 100 urrutikoa izan da. Lehen aurrez aurre egiten ziren bilerak ordezkatzeko, taldeko bideodei ugari egin dira, gainerako ohiko kanalak alde batera utzi gabe, hala nola, telefonoa, posta elektronikoa edo SMSak. Ondorioz, bezeroekiko harremanari dagokionez, Covid-19ren testuinguru berrira egokitutako metodo berriei heldu zaie. Merkataritza-sare guztirako mezu bakar eta koordinatua helarazi nahi da, zeinak egoera berrien aurrean praktika hoberenak indartuko dituen, esaterako: bezeroei laguntza logistikoa eta konektagarritasunari lotutakoa eskaintzea; bezeroen feedback-a jasotzeko "Data Mining" baliabidea erabiltzea; Finecoren webgune berriaren erabilera sustatzea; Finecoren topaketak xehetasun guztiekin antolatzea, bertsio digitalean eta ez aurrez aurre, hainbat taularen (osasuna, ekonomia, zergak eta merkatuari buruz) eta aditu hoberenen laguntzarekin, eta topaketen bideoak webguneko bezeroaren arlo pribatuan argitaratzea.

  • Abiapuntua: 2020ko otsailean, eztandaren aurretik. Aurrea hartzea. Arrisku baxuko eta zuhurtasunezko posizionamendu bat hartu zen, zorroetako likidezia maximizatzeko estrategia bat hartuz eta bezeroei kudeaketa-ikuspegi horren berri emanez, merkataritza-estrategia gisa.
  • Krisiaren hasiera – 2020ko martxoko 1.go hamabostaldia: zorroen arriskua minimizatzeko eta likidezia etengabe aztertzeko posizionamendu bat hartu zen, zorroak hainbat estres-azterketaren menpe jarriz.
  • Merkatuko hegakortasunen/beherakaden fasea – 2020ko martxoko 2. hamabostaldia: posizionamendu neutro bat hartu zen, errenta finkoko aktiboak eskuratuz, zorroan likideziarekin. Halaber, merkatuetako indizeen maila berriak zirela eta, zorroen estrategiak berregituratu ziren.
  • Lasaitasun-rallyaren fasea – 2020ko apirila: AMIA analisi bat egin zen, eta egoera berriaren aurrean, finantza eta zerga-agertoki berriak berriz planteatzeko beharra eragin zuen. Posizionamenduak neutroa izaten jarraitzen zuen, baina zuhurtasun-joera bat zeukan. Zorroen errentagarritasun-arrisku binomioa berreskuratzeko estrategia berriak aztertu eta atera ziren.

Araudia betetzeari dagokionez, alarma-egoera dekretatu zenetik, enpresak etengabeko harremana izan du Erakunde Arautzaileekin (BMBN, Eusko Jaurlaritza, SZN), Kutxabank Taldeko Araudia Betetzearen sailarekin eta Fineco Taldearen erakunde osoarekin.

Bestalde, 2020eko 4. hiruhilekorako eta 2021. urterako ekintza-plan bat gauzatu zen egoera erabat aldatu ezean aplikatzeko, zeina eredu hibrido bat izatean oinarritzen den:

  • Krisian zehar, kudeaketaren filosofia eta printzipioak kontserbatzea (langile eta bezeroen osasuna, Finecoren egungo eta etorkizuneko osasuna eta bezeroen inbertsioen osasuna).
  • Telelana eta aurrez aurreko lanaren eredu misto baten alde egiten du, Singulartasun, Erantzukizun eta Borondatezkoa izatearen printzipioek zuzendua.
  • Bulego bakoitzean, osasun-irizpide objektiboak ezartzea, aurrez aurreko lana erabat berreskuratzeko.
  • Higiene-neurri indartuak arduraz jarraitzea, besteak beste, aire-gailuak desinfektatzea, maskarak erabiltzea edo tenperatura neurtzea.