Covid-19ren eragina Kutxabank Taldean

Higiezinen Taldea

Covid-19ren pandemiaren ondorioz, higiezinen aktiboen salmenta-erritmoa moteldu egin da, handizkako eragiketek geldialdi bat jasan dute eta transakzio-kopuruek nabarmen egin dute behera. Taldearen jarduketak txikizkako kanalak dinamizatzera zuzenduta egon dira, izaera pikortsua duten aktiboen salmentaren beherakada minimizatzeko helburuz. Banakako aktiboei dagokienez, Covid-19k eragindako krisiaren ondorioz, ezin izan dira pandemiaren aurretik sinatutako berme-kontratuak zituzten aktiboen eskriturak sinatu. Kasu horretan, Taldearen politika kontratuak luzatzera zuzenduta egon da, kontuan emandako zenbatekoak areagotuz.